wrapper

kirola sub

Azpeitiko kirola eta kirolarien kalitatea hobetzeko formazio saioak antolatuko ditu Udalak, Kirol Kahaiarekin elkarlanean

Azpeitiko kirola eta kirolarien kalitatea hobetzeko formazio saioak antolatuko ditu Udalak, Kirol Kahaiarekin elkarlanean

Kirola eta ariketa fisikoaren esparruan milaka herritar aritzen dira Azpeitian, eta horren garrantziaz jabetuta, eremu horretan ere hezkuntza eta formazioa ezinbestekoa dela uste du Udalak. "Adin, izaera eta bilakaera ezberdinetako herritarrek egiten dute kirola edo ariketa fisikoa, eta guztietan dago zer hobetua eta zer ikasia. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu kirolaren eremuan osasuna, segurtasuna, praktika zuzenak eta jarrera egokiak lantzea, eta horretarako adituen hitzaldiak eta ikastaroak ezinbestekoak direla uste dugu", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako batzordeburuak. Diagnosi horrekin bat egiten du Azpeitiko Kirola Mahaiak ere, eta horregatik, azken hilabeteetan gai hori jorratzen aritu dira hainbat bileratan.

Gehiago irakurri

Gimnasia Abdominal Hipopresiborako talde berria sortu da

Kirol jardueren ohiko ikasturteari urrian hasi bada ere, ekintza zabaldu nahian, azarorako, Gimnasia Abdominal Hipopresibako jardueran astelehenetan eta asteazkenetan, 15:15etatik 16:00etara talde berria sortu da, eta nahi duenak izena eman dezake. Kirol Patronatuak eskaintza berri horrez gain, oraindik ere jarduera batzuetan tokia dagoela jakinarazi du. Beraz, interesa duen edonork igerilekuan eska dezake informazioa  (942 81 41 21) edota izena ema. 

Gehiago irakurri

Ping-pong eta Squash txapelketak jai arratsaldeetan ere kirola egiteko

Igande arratsaldeetako aisialdi-aktiboa bultzatu asmoz, ping-pong eta squash txapelketa antolatu dira kiroldegian. LHko 6. mailako eta DBH1eko gaztetxoei zuzendutako ekintzak izango dira, eta zapatuan hasiko dira txapelketak.

Gehiago irakurri

Asteburutan barruko igerileku txikia berotu da hemendik aurrera

Aurtengo udaberri aldera egin zen igerileku berrituaren balorazioen baitan, hainbat herritarrek egindako eskariei erantzunez, barruko igerilekuko igerileku txikiko ura berotu egingo du asteburuetan Udal patronatuak. Igerileku horretan ume txikiak ibiltzen direla kontuan hartuta, haiek erosoago ibili daitezen 32,5 gradutara igoko du tenperatura.

Gehiago irakurri

Astelehenean indartuta hasiera emango zaio Azpeitibili egitasmoari

azpeitibili

Datorren astelehenean egongo zaio hasiera Azpeitibili, osasun ibilbideen ikasturteari. Azpeitiko Udalak eremu guztietako herritarren artean ariketa fisikoa sustatzeko ahaleginean segitzen du, eta ibilbideen programa honi jarraipena eman eta berrikuntzen bidez herritar gehiagok parte hartzea lortu nahi da. Horrela, adineko azpeitiarrak bizimodu aktibo eta osasuntsua izatera bultzatu nahi dira.
Aurten, ekimenean parte hartu nahi dutenek ez dute izenik eman beharko, eta debaldeko zerbitzua da. Nahikoa izango da ibilibidea proposatutako egunean eta orduan sanagustinpera, udaletxe azpira azaltzea, urriaren 20an Ekainberriko Kobaluzotik Zestoara egingo denean izena eman beharko da (Gizarte Zerbitzuetan edo 943 15 00 95). Astelehenetan (11:00etatik 12:15etara) eta ostegun goizetan (10:00etatik 11:30etara) egingo dira, eta aurreko urteetan bezala, ibilbideak gidatuko dituen pertsona bat egongo da.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea