wrapper

kirola sub

Atutxa II.a Eta Mugertza Ii.a; Iker Vicente Eta Ruben Saralegi Eta Joseba Otaegi Eta Arria V.a aurrez aurre izango dira igandean,12:00etatik aurrera Izarraitz Frontoian Urrezko Aizkorako Finalean. "Udalak eskura dituen baliabide guztiak ipiniko ditu txapelketa ahalik eta ondoen irteteko eta herritarrei dei egin diegu finala ikustera etor daitezen", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako Batzordeburuak gaurko aurkezpenean. Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzaileak Azpeitiko Udalari eskerrak emateaz gain, aurtengo final nagusia "inoiz baino estuagoa" izango dela aurreratu du, eta bikoteen arteko berdintasun hori plazan ikustea espero duela esan du.

Sarreren zozketa

Finalerako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak. Zozketetan parte hartu nahi dutenek, gaurtik ostiralera bitartean (12:00ak arte) eman beharko dute izena udaletxera deituta (943 15 71 85) edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. Izen abizenez gain, harremanetarako telefono bat utzi beharko dute parte hartzaileek. 

Sarituei, ostiral eguerdian bertan abisatuko zaie. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea