wrapper

kirola sub

 

igerilekua

Herritarrei kirola egiteko ahalik eta aukera zabalena eta azpiegitura egokienak eskaintzea da Udalaren nahia, eta hori gauzatzeko lanean dihardu Kirol Patronatuaren bidez. Bide horretan, aurrerapauso handia eman zen duela urte eta erdi, igerilekuko eraikina berrituta: ordutik, gimnasio handiagoa eta doakoa dauzka Azpeitiak, sauna lehorra eta bustia ere bai, aldagela berriak, eta astelehen goizetan ere ireki egiten dira instalazioak. Ondorioz, bazkide kopuruak nabarmen egin du gora eta une honetan 6.350 herritarretik gora dira Udal Kirol Patronatuko kide."Hobetzen jarraitu nahi dugu, herritarrek ahalik eta kirol eskaintza publiko onena izateko helburu bakarrarekin. Horregatik, eta urte honetan herritarrekin egindako hainbat bileretan jasotako ekarpenen ondoren, datorren urterako hainbat berrikuntza ere aurreikusiak ditugu", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol zinegotziak, eta Kirol Patronatuko lehendakariak. Etengabeko hobekuntza da erronka, baina zerbitzu publikoa dela jakitun, "diru publikoaren kudeaketak eskatzen duen arduraz jokatuta" egiten dutela azpimarratu du Elduaienek.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea