wrapper

kirola sub

Haurrek igerian ikasteko saioetan, plazak libre

Haurrek igerian ikasteko saioetan, plazak libre

Martxoaren 21ean 3-4 urteko haurrek igerian ikasten hasteko abian jarriko den ikastaroan lekua dago oraindik. Ikastaroa 17:30etatik aurrera izango da eta interesa dutenek igerilekura jo beharko dute izena emateko. 

Apirilean hasita, zapatutan, zazpi hilabete eta bi urteko aurren igeriketa saioetan ere oraindik gelditzen dira plaza batzuk. Beraz, interesa dutenek igerilekura jo beharko dute. 

Gehiago irakurri
Igandean, Urrezko Aizkorako finala Izarraitz pilotalekuan: Udalak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Igandean, Urrezko Aizkorako finala Izarraitz pilotalekuan: Udalak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Atutxa II.a Eta Mugertza Ii.a; Iker Vicente Eta Ruben Saralegi Eta Joseba Otaegi Eta Arria V.a aurrez aurre izango dira igandean,12:00etatik aurrera Izarraitz Frontoian Urrezko Aizkorako Finalean. "Udalak eskura dituen baliabide guztiak ipiniko ditu txapelketa ahalik eta ondoen irteteko eta herritarrei dei egin diegu finala ikustera etor daitezen", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako Batzordeburuak gaurko aurkezpenean. Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzaileak Azpeitiko Udalari eskerrak emateaz gain, aurtengo final nagusia "inoiz baino estuagoa" izango dela aurreratu du, eta bikoteen arteko berdintasun hori plazan ikustea espero duela esan du.

Gehiago irakurri
Zazpi hilabetetik bi urte arteko haurrentzat igeri ikastaroa

Zazpi hilabetetik bi urte arteko haurrentzat igeri ikastaroa

Azken urteotan bezala, Kirol Patronatuak haur txikientzako igeri ikastaroa eskainiko du apiriletik ekainera bitartean. Zazpi hilabetetik bi urteko haurrei zuzenduriko ikastaroa da eta zapatu goizetan eskainiko da, haurrak gurasoekin batera izango dira ikastaroan. Orduerdiko saioak izango dira eta 9:30ak, 10:00ak eta 10:30etan izango dira. Prezioari dagokionez, bazkideentzat 39,55 eurokoa da eta bazkide ez direnek 69, 23 euro ordaindu beharko dute. Izen ematea igerilekuan egin beharko da otsailaren 7tik aurrera. 

Halaber, Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du ikastaroak irauten duen bitartean, igerileku txikia itxita izango dela bestelako erabiltzaileentzat 9:30etatik 11:00etara bitartean. 

 

Gehiago irakurri
Kirol Patronatuaren jarduera eskaintzan izena emateko aukera zabalik

Kirol Patronatuaren jarduera eskaintzan izena emateko aukera zabalik

Azpeitiko Kirol Patronatuak eskaintzen dituen kirol jarduera desberdinetan izena emateko aukera zabalik dago. Zumba, abdominal hipopresiboak, Pilates, Total Training, Jump... bezalako ekintzetako hainbat taldetan libre daude plazak, eta izena eman daiteke. Ordutegi eta ekintza eskaintza zabala du nahi duenak eskura. 

Informazio gehiago behar duenak igerilekuan edo  943 814121 telefonora deitu dezake. Izena eman nahi duenak, berriz, igerilekutik pasatu beharko du. 

Gehiago irakurri
Gaurtik zabalik da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian izena emateko epea

Gaurtik zabalik da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian izena emateko epea

Gaurtik irekita da apirilare 1ean jokatuko den Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko izen emate epea. Agustin Jimenezek probaren antolatzaileak eman ditu aurtengo probaren inguruko xehetasunak. Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko kirol zinegotzia bertan izan da Sonia Vazquez Azkoitikoarekin batera Udalaren babesa adierazten. 

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea