wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udal Batzarrak, 2015eko maiatza ren 15ean egin-dako bilkuran «etxe bizitze tako obra txikien jakinarazpenari» buruzko Udal-ordenantzari haserako onarpena ematea onartu zuen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2018ko ekainaren 4an argitarauta, 106 zb).
Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da.
Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, zehaztuz bere edukina Udalaren web orrian ere argitaratua dagoela, udal-agintarauen atalean.
Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean, egoki iritz tako beste edozein errekur tso jartzeari utzi gabe.
Aplikatze ako den legeria: urriaren 1eko 39/2015 legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (123 eta 124 artikuluak), eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duena (46. artikuloa).

«Etxebizitzetako obra txikien jakinarazpenari» buruzko udal-ordenantza.

Lizentziak ematea da Toki Administrazioak herritarren jardueran duen esku-hartzearen ohiko kasuetako bat, administratuaren aldez aurretiko eskubide bat adierazten duen prebentziozko kontrol ekintza den heinean.
Udal honi egoki iruditzen zaio obra txikien lizentzi ak egikaritze ko eskaerak, izapideak eta kontrola arautze a eta, horretarako, kategoria berri bat ezarri du, etxe bizitzetako obra txikien jakinarazpena izenekoa. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekai-naren 30eko 2/2006 Legeko 207.5 artikuluan jasotako kategoria berri hau, hirigintza-antolamenduan eragin oso txikia duteako, interesdunak udalari aldez aurretik idatziz aditzera ematea baino eskatzen ez duten obrak egikaritzeko aplikatuko da.

1. artikulua.
«Etxe bizitzetako obra txikien jakinarazpena» figuran sartu tako obra txikiak egikaritzeko eskaerak, izapideak eta kontrola arautzea da ordenantza honen xedea.

2. artikulua.
Ordenantza honen xedeetarako, obra txikien jakinarazpenaren figuran sartuko dira aldez aurretiko lizentziarik behar ez duten eta udala jakinaren gainean jartzeko jakinaraztea soilik eskatzen duten tamaina txikiko obrak.
Dena den, obra txikiaren berri eman beharreko kasuek ez diete eragingo higiezinaren egiturari edo funtsezko elementuei, ez dute eragingo instalazio orokorren, erabilera arrunteko zerbitzu en edo etxe bizitza eta lokalen bolumenean eta erabileran, eta ez lehendik dauden eraikin eta instalazioen kanpoko diseinuan eta segurtasunean.

3. artikulua.
Obra txikiaren jakinarazpena behar duten kasuak dira ondoren deskribatuko direnak:
1. Etxe bizitza barruko eraberritze-obrak, zoru, sabai edo paramentuen akaberak konpontze ko edo berritzeko direnean eta barruko espazioen banaketei, egiturako elementuei edo kanpoko fatxadei eragiten ez dietenean.
2. Kanpoko ate eta leihoak aldatzea, lehendik dauden elementuen tipologia, tamaina, ataltzea, kolorea eta ezaugarri guztiak errespetatuz, bakarkako esku-hartzeak direnean eta ez fatxadetako jarduketa kolektiboak. Ez dira kategoria horretan sartzen balkoi-itxi erak, itxi era-mota horrek bere ordenantza propioa duelako.
3. Instalazioak konpontzea edo eraberritzea, baldin eta beraien segurtasun-baldintza orokorrei edo sare orokorretarako loturei eragiten ez badie.
4. Barruko ateak eta leihoak eta elementu sanitarioak (bainuontzia, komuna, bideta, konketa) aldatzea, egungo koka-pena eta ezaugarriak aldatu gabe.
5. Gehieneko aurrekontua 15.000 eurokoa izango da (BEZ gabe).

4. artikulua.
Obra-jakinarazpenaren kontzeptutik kanpo geratuko dira historiko-artistikoak izateagatik inbentariatuta edo katalogatuta dauden eraikinetan egiten diren obrak eta aplikatu beharreko araudiaren arabera antolamenduz kanpoko gisa kalifikatutako eraikinetan egiten direnak.

5. artikulua.
Aipatutako edozein obra egiteko bide publikoa okupatu behar bada, ekintza horretarako berariazko baimena eskatu beharko da.

6. artikulua.
Obretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak eraikuntza ko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 112/2016 Dekretuaren eta aplikazioko gainerako araudiaren arabera kudeatu beharko dira.

7. artikulua.
Tributuak: Udaletxean “etxebizitzetako obra txikien jakinarazpena” aurkeztu aurretik edo harekin batera egiaztatu beharko da udal-erregistroan egikaritu beharreko obrari aplikatu beharreko tributuen likidazioaren diru-sarrera, dokumentua aurkezteko unean indarrean dauden zerga-ordenantzen arabera.

Ordainketa Azpeitiko udalaren bankuko kontuan edo udaletxeko sarrera-erregistroan egingo da.

8. artikulua.
Prozedura.
Obrak egin aurretik dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan:

1.- “Etxebizitzetako obra txikia jakinarazteko” eskaria. Eskaria obraren titularrak edo haren lege-ordezkariak sinatuta aurkeztu behar da eta, bertan, honako datu hauek adieraziko dira, gutxienez:

a) Egikaritu beharreko obraren titularra identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko datuak. Jabe gisa edo errentari gisa ari den ere adieraziko da.

b) Obraren titularraren lege-ordezkaria identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko datuak.
b) Obrak egingo diren lekuari buruzko datuak eta obren deskribapena.

2.- Egin behar diren obra guztien aurrekontua, esku hartuko duten gremio guztiak barne direla.

3.- Fatxadetako ateak eta leihoak aldatu behar badira, itxieren ezaugarriak erakusten dituen egungo egoeraren argazkia aurkeztuko da (gutxieneko tamaina 15x20 cm). Itxiera berriek ezaugarri horiek izaten jarraitu behar dute.

4.- Azpeitiko udaleko zerga-ordenantzen arabera ordaindu beharreko tributuak ordaindu izanaren ordainagiria.

Ez dira onartuko artikulu honetan adierazitako dokumentuak biltzen ez dituzten eskariak.

9. artikulua.
Obrak egikaritzean egin nahi den aldaketa oro udalari jakinaraziko zaio aldez aurretik, eta dagokion administrazio-prozedurapean jarriko da.

10. artikulua
Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezten denetik xede duena egiteko aldez aurretiko jakinarazpen legitimoa. Eskakizunen bat ez betetzearen edo haren zehaztasunik ezaren ondoriozko gabeziak ikusten badira, udal-administrazioak gabezia horiek zuzentzeko eskatu ahal izango du eta obrak hasteko epea eten egingo da.

11. artikulua.
Edozein teknikarik edo udaltzainek izango du obretarako sarbidea, aipaturiko obrak aurkeztutako obra txikiaren jakinarazpenean adierazitakoarekin bat datozela egiaztatzeko.

Horregatik, obra txikiaren berri emateko dokumentua obraren lekuan edukiko da, egiaztapena egiteko orduan ikus ahal izateko.

Eskatzailea edo dokumentu horren edukitzan jarraitzen diona behartuta egongo da dokumentua erakustera teknikariek edo obrak ikuskatzeko ardura duten agenteek eskatzen diotenean. Eskakizun hori betetzen ez badu, agintaritzako agenteei ez obeditzearen ondoriozko erantzukizunei egin beharko die aurre.

Udalak obrak berehala gelditzeko agindua eman ahal izango du haiek hasi ondoren ikusten bada hasitako jarduketak hirigintza-lizentzia behar duela edo jarduketa aldez aurretiko jakinarazpenean adierazitako baldintzen aurka egikaritzen ari dela. Hori guztia aplikatu beharreko hirigintza-legeriaren arabera eta bidezko erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalterik gabe.

12. artikulua.
Lanak egiteko orduan eraikuntza-arloko jardunbide onak aholkatutako neurriak, eta Eraikuntza Obretako Segurtasunari eta Osasunari buruzko legerian eta indarreko gainerako araudian aurreikusitakoak hartuko dira.
Halaber, obren ondorioz bide publikoan eta gainerako espazio mugakideetan sortzen diren kalteak konpondu beharko dira eta zona horiek garbitasun-baldintza onetan eduki.

13. artikulua.
Obra txikiaren jakinarazpena eskatzea eta lortzea indarreko legeriaren arabera nahitaezkoak diren gainerako baimenen kalterik gabe ulertzen da.

“Obra txikiaren jakinarazpena” izeneko dokumentua lortzea jabetza-eskubidea alde batera utzita eta hirugarrenen kalterik gabe ulertuko da.

Obrak astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara bitartean eta larunbatetan 8:00etatik 13:00etara bitartean egin behar dira.

14. artikulua.
“Obra txikiaren jakinarazpena” dokumentuan hasierako eta amaierako eperik jartzen ez denean, hasierakoa 30 egunekoa dela eta amaierakoa 6 hilabetekoa dela ulertuko da.

Epe horiek igarotakoan, udalak egindako ezagutze-ekintza baliogabetuta geratuko da eta interesdunak beste jakinarazpen bat bidali beharko dio udalari obrak hasteko edo egiteko.

15. artikulua.
Zergen eta obra-tasen zenbatekoa Ordenantza Fiskaletan arautuko da.

Obrak egikaritzen ari diren bitartean aurkeztutako aurrekontuak aldaketaren bat izaten badu, eskatzailea behartuta egongo da obraren benetako kostua aitortzera hura amaitzen denean, bere kasuan dagokion likidazio osagarria egin ahal izateko.

Udal-zerbitzuek aitorpen horien egiazkotasuna egiaztatu ahal izango dute, obretan esku hartu duten pertsona guztiei kostua zehazteko behar diren aurrekari, ziurtagiri eta gainerako dokumentuak eskatuz.

Azpeitian, 2018ko uztailaren 16an. - Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

Iragarkia

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information