wrapper

Oharrak

1993ko apirilaren 1eko bilkuran Udal Batzarrak erabai zuen Izarraitzerako lanbadbidea erabiltzeko Erregelamendua behin betirako onartzea. Apirilaren 2ko 7/85 Legeak, Erregimen Lokaleko Oinarrien erregulatzaileak, 70. artikuluan xedatutakoa betez, erregelamendu horren testu osoa emango da argitara:

Izarraitzerako landabidea erabiltzeko erregelamendu erregulatzailea

1. artikulua: Landabide horretan sartzeko lehen atea kokatuta dagoen Goiko-Zaletxe baserriaren jabetzetatik mendi gailurrera bitarteko herri landabidearen tartean aplikatuko da erregelamendua.

2. artikulua: Trakzio mekanikoko edozein ibilgailu mota erabiltzea murriztuta izango da, hori erariki den xedeari egokituta: landa, baso, abeltzaintza erabilera eta Izarraitzeko gailurrean ezarritako zerbitzua.

3. artikulua: Azpeitiko Udalak bidea egokitu eta baimenik gabeko pertsonek hura ez erabiltzeko ateak jarriko ditu.

4. artikulua: Soilik Erregulamenduak araututako moduan espreski baimendutako pertsonek erabili ahal izango dute landabida.

5. artikulua: Landabidea erabiltzeko baimena alkateak emango du, Erregelamenduak onartutako eredu ofizial normalizatuan.

Baimen hau bakarra izango da ekoizpen unitate bat osatzen duten finka bakoitzeko, eta halaber Izarraitz mendian ezarritako zerbitzu bakoitzeko ere bakarra izango da.

Artikulu honek araututako baimenak aukera emango du landabidea soilik jaiegunak ez diren egunetan erabiltzeko, horietan larunbatak eta jai bezperak sartu gabe. Beraz, artikulu honek araututako baimenak ez du balio izango, landabidea larunbatean, jai bezperetan edo jai egunetan erabiltzeko, eta horretarako baimen berezi idatzia beharko da, erabilpen eta egun bakoitzerako zehaztuta eta alkateak sinatuta.

6. artikulua: Landabidea erabiltzeko baimendutako pertsonek, horiei baimenta eta giltzak ematerakoan, konpromisoa hartuko dute lanbadiean sartzeko ateak itxita utzi eta baimena eta giltzak ustiapen edo zerbitzutik kanpo inori ez emateko.

7. artikulua: Landabidea trakzio mekanikoko edozein ibilgailu motarekin erabiltzeko baimendutako pertsonek une orotan baimenaren jatorrizkoa eraman behar dute. Azken obligaziko hau ez betetzea edo landabidea baimenik gabe erabiltzea 5.000 pezetako isunaz zigortuko da.

Halaber, erregelamendu honen aurka eginik landabidean sartzeko ateetan edo adierazpen seinaleetan kaltean sortzen dituena ere 5.000 pezetako isunaz eta kalteak konpontzeko beharraz zigortuko da.

Lege berak, 65. eta 70. artikuluetan xedatutakoaren arabera, erregelamendu hau ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 laneguneko epean jarriko da indarrean.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information