wrapper

Oharrak

Arauak eskatzen duen jendaurreko argibide epea inolako murtzilorik eta oharpenik izan gabe igaro denez, tinkotzat eta behin-betiko onartutzat jo da 2012ko apirilaren 3an egindako Udalbatzaren Osoko Bilkuran hartutako akordioa, Udalak, bere erakunde autonomiadunak eta merkataritza elkarteak diru-laguntzak emateko Udal-Ordenantzari dagokiona.

 

 
Hau horrela, Toki Errejimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, udal Agintarauaren testu osoa argitaratu da.

 

 

 
Agintarau honek, aipatutako agintarauaren testu osoa argitaratu eta hamabost lan-egun igarotzen direnetik izango du indar. Hori guztia, aipatu berri den Legearen 65.2. artikuluaren arabera.

 

Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

 

 
DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO ORDENANTZA ARAUTZAILEA

 

 

ZIOEN AZALPENA
Diru-laguntzak interes orokorrekotzat jotzen diren jokabide jakin batzuk sustatzeko teknika bat dira, eta legegileak Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokor azaroaren 17koaren bidez erregulatu ditu oinarrizko izaeraz.

 

Testuinguru horretan, Azpeitiko Udala garrantzizko jarduera ari da egiten diru-laguntzen arloan, pertsona fisiko eta juridikoen eta entitate publiko eta pribatuen eskari sozial eta ekonomikoei erantzuteko helburuarekin.

 

 
Jarduera hori erregulatzeko asmoarekin idatzi dugu Diru-laguntzen Ordenantza Orokor hau, printzipio orokor batzuetan oinarritua, eta printzipio horiek inspiratu behar dute beti diru-laguntzak emateko jarduera: Berdintasuna, publizitatea, gardentasuna, objektibotasuna, efikazia eta efizientzia.

 

Ordenantza hau idazteko, abiapuntutzat hartu dugun ideia da Legeak oinarri orokorren hautamenera uzten dituen alderdi batzuk garatzea, baina, aldi berean, nahiko marjina uzten da, oinarri espezifikoen garapen hori osatzeko modua izan dezaten, kasu jakin bakoitzean gertatzen diren zertzeladetara egokitze aldera.

 

Horrekin, beteta geratzen da aipatutako lege horrek agindutakoa, eta honako ordenantza honetan jasotako terminoen arabera egiten da:
 
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Ordenantzaren xedea.
Ordenantza honen xedea da diru-laguntzak emateko jarraitzen diren prozeduretan aplikatu beharreko erregimen orokorra ezartzea Azpeitiko Udalean nahiz haren erakunde autonomoetan edo haren baltzuetan, baldin eta haien kapital soziala oso-osorik Udalarena bada.
2. artikulua. Diru-laguntzen kontzeptua eta motak.
1. Diru-laguntzatzat edo laguntzatzat joko da Azpeitiko Udalak nahiz haren erakunde autonomoek edo haren baltzuek -baldin eta haien kapital soziala oso-osorik Azpeitiko Udalarena bada- pertsona edo entitate publiko edo pribatuei dohainik emandako funts publikoen edozein xedapen, herri-onurako edo interes sozialeko jardueraren bat sustatzera edo xede publikoren bat lortzea bultzatzera bideratua bada eta baldintza hauek betetzen baditu:

 

 

a) Entrega onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe egitea.
b) Entrega helburu jakin bat betetzeari, proiektu bat gauzatzeari, jarduera bat egiteari, portaera berezi bat hartzeari lotuta egotea, jadanik eginak nahiz garatu beharrekoak izan, edo egoera jakin bat gertatzea, eta ezarri diren betebehar materialak eta formalak bete beharko ditu onuradunak.

 

c) Finantzatzen den proiektuaren, ekintzaren, jokabidearen edo egoeraren helburua onura publikoko edo interes sozialeko jarduera bat sustatzea edo xede publikoren bat bultzatzea izatea.

 

2. Bekak eta sariak. Bekak eta sariak ere diru-laguntzatzat joko dira, eta, horrenbestez, ordenantza honetan ezarritako erregimena aplikatuko zaie haien oinarrietan arautzen ez den guztian.
 
3. Ordenantza Orokor hau ez da aplikatzekoa izango kasu hauetan:
a) Aplikatzekoa den legedi tributario edo sektorialak araututako diru-laguntza inpropioak (hobariak, salbuespenak).
b) Zerbitzu publiko baten kontzesionario bati emandako diru-laguntzak, zerbitzuaren funtzionamenduaren kontraprestazio gisa jasotzen baditu.

 

 

c) Beste Administrazio batzuek emandako diru-laguntzak horietan Udalak bitarteko soil gisa jokatzen badu.
d) Udalaren ekarpenak, entitate hartzaileen jarduerak globalki finantzatzera xedatuak: Erakunde autonomoak; entitate publiko enpresarialak; partzuergoak; mankomunitateak; fundazioak; elkarteak, etab., horietan Udalak ordezkaritza badu eta urtero ekarpen ekonomikoak egiten badizkie, haien aurrekontuak diruz laguntzeko.
e) Erregimen Lokaleko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak 5. xedapen gehigarrian (Udalen Federazioa eta Elkartea) aipatzen dituen elkarteen aldeko diru-laguntzak.
f) Korporazioan ordezkaritza duten talde politikoen funtzionamenduko gastuei erantzuteko diru-laguntzak.
g) Udalaren titulartasuneko ondasunak dohainik besterentzeko edo horien gozamena eta aprobetxamendua lagatzeko diren laguntzak edo diru-laguntzak, zeinak erregimen lokaleko ondarearen araudian ezarritakoak arautuko baititu.
h) Onuradunek aldez aurretik eskatu gabe ematen diren sariak eta aitorpenak

 

i) Sektore-mailako xedapenean erregulazio propioa duten laguntzak edo diru-laguntzak.

4. Diru-laguntzen mota hauek bereiziko dira:

a) Zuzeneko diru-laguntza izendunak: Horrelakoetan, zehaztuta eta esplizituki identifikatuta datoz pertsona onuradunak, eta izaera horrekin agertzen dira Udaleko Aurrekontuetako Gastuen Egoeran. Administrazio-unitateak edo organismo autonomo eskudunak diru-lagun¬tza emateko proposamena egiten duenean, zehatz-mehatz deskribatu beharko du zein den diru-laguntzaren xedea, bai halaber zein den diru-laguntza hori jasoko duen xedea, asmoa, jarduerak edo proiektu zehatza.

 

b) Aldez aurreko deialdirik gabeko zuzeneko diru-laguntza izengabeak: Kasu jakinetarako ematen direnak, baldin eta akreditatuak badituzte interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak, edo deialdi publikoa egitea eragozten duten bestelako batzuk, betiere behar bezala justifikatuak
c) Norgehiagokako erregimeneko diru-laguntzak: Horrelakoetan, hainbat eskabide egon daitezke elkarren lehian, eta diru-laguntza emateak berekin dakar eskabide horiek prozedura bakarrean elkarrekin alderatzea, arau erregulatzailean edo deialdian xedaturiko irizpideen arabera, horren bitartez diru-laguntza zeini eman ebazteko eta, kasua hala bada, zenbatekoa zehazteko.
 
3. artikulua. Printzipio orokorrak.
1. Ordenantza honetan aipatzen diren diru-laguntzak printzipio hauek kontuan hartuta kudeatuko dira:
a) Publizitatea, gardentasuna, konkurrentzia, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza.
b) Laguntzaren emaileak ezarritako helburuak betetzean efikaza izatea.
c) Baliakizun publikoak esleitzean eta erabiltzean efizientea izatea.
2. Ordenantza hau aplikatuz iragarritako programen urteko garapenera Udalak xedatzen dituen baliakizunak urte bakoitzean onesten den aurrekontuan horretarako ezartzen diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira, eta kontu-sail horien baliakizun ekonomikoak izango dituzte mugatzat.
Nolanahi ere, diru-laguntzak eta bestelako laguntzak eman ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da ebazpenenaren unean helburu horietarako diru-kopuru egokia eta nahikoa egotea aurrekontuetan.
3. Borondatezkoak eta behin-behinekoak izango dira, legez edo arauz kontrakoa xedatzen ez bada.
4. Lehenago emandako diru-laguntzek ez dute inolako eskubiderik sortuko eskatzaileen alde, eta ezingo dira aurrekari gisa inbokatu.
5. Ezingo da diru-laguntzaren zenbatekoa gehitzeko edo berraztertzeko eskatu. Hori horrela izanik ere, baldin eta hori motibatzen duen zertzelada bereziak gertatzen badira, organo laguntza-emaileak, hala iruditzen bazaio, gehitu edo berraztertu ahalko du.
6. Diru-laguntzak edo laguntzak emateko, arau honetan ezarritakoari jarraituko zaio, bai halaber, hala badagokio, deialdi bakoitzeko oinarri arautzaileetan xedatutakoari eta, gainera, aplikatzeko unean indarrean dagoen araudiari, betiere publizitatea, konkurrentzia eta objektibotasuna bermatu beharko delarik.
7. Publizitatea eta konkurrentzia ez dira beharrezkoak izango zuzeneko diru-laguntza izendunetan edo izengabeetan, ez halaber diru-laguntzok ematea eta horien zenbatekoa Udala nahiz haren erakunde autonomoak eta sozietate publikoak lotzen dituen arau batek ezarritakoak direnean.
8. Norgehiagokako erregimeneko diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da.
9. Edozein kasutan, entitate laguntza-emailea salbuetsia geratuko da diruz lagundutako pertsonek edo entitateek egin behar dituzten jardueretatik sortutako edozein erantzukizun zibil, komertzial eta laboraletatik nahiz beste edozein motatako erantzukizunetatik.

 

 

4. artikulua. Diru-laguntzak emateko eskumena.
1. Laguntzak edo diru-laguntzak emateko eskumena izango dute horietarako gastuak baliatzeko eta baimentzeko ahalmena duten organoek, zeinek bere eskumenen esparruan. Nolanahi ere, eskuduntza horiek delegatu ahalko dituzte, legedi lokalean ezarritako terminoetan.

 

2. Erakunde Autonomoetan eta Udaleko Sozietate Publikoetan, berriz, beren estatutuen arabera eskumen hori esleitua duten organoek egingo dute, eta, estatutuetan ez bada halakorik jasotzen, Erakunde Autonomoaren zuzendaritzak edo administrazioko kontseiluak izango du eskumen hori.

II. KAPITULUA

DIRUZ LAGUNTZEKO JARDUERAREN SUBJEKTUAK

5. artikulua. Pertsona onuradunak.

1. Pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuek izango dute diru-laguntzak eskatzeko aukera, betiere interes orokorreko jardueraren bat edota xede publiko bat lortzea bultzatzen duen jardueraren bat egiten badute.

Egoitza Azpeitiko udalerrian duten elkarteek diru-laguntza lortu nahi badute, Udaleko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

2. Ondorengo zirkunstantzia hauetako batean dauden pertso¬nak edo entitateak ezingo dira izan Ordenantza honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunak edo entitate kolaboratzaileak, non eta diru-laguntzaren izaeragatik beragatik ez den haren araudi erregulatzailean horrelakorik salbuesten:

a) Epai irmoaren bidez diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzera kondenatuak izatea.

 

b) Konkurtsoa deklaratzeko eskatua izatea, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuak egotea, konkurtsoan deklaratuak egotea -non eta bertan hitzarmen batek efikazia bereganatu ez duen-, interbentzio judizial bati lotuak egotea edo Konkurtsoen Legearen arabera ezgaituak egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako ezgaitasun-epea bukatuta egon gabe.
c) Administrazioarekin eginiko edozein kontraturen deuseztapen irmoa eragin izatea, horren kausaren errudun deklaratuak izan badira.

 

d) Pertsona fisikoa, merkataritzako sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko ¬batzuen legezko ordezkari direnak Nazioaren Gobernuko kideen eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguen interes-gatazkak erregulatzeko 5/2006 Lege apirilaren 10ekoak eta Administrazio Publikoaren Zerbitzura Lanean ari diren Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Lege abenduaren 26koak araututako kasuetakoren batean egotea, edota Hauteskundeen Erregimen Orokorraren 5/1985 Lege Organiko ekainaren 19koak araututako hauteskundezko karguetako edozein izatea, lege horretan edo arlo horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako terminoetan.

 

 
e) Egunean ez egotea indarrean dauden xedapenek ezarritako obligazio fiskalak eta Segurantza Sozialarekikoak betetzeari dagokionez, arauetan ezarritako moduan.
f) Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikaturiko herrialde edo lurralde batean izatea bere egoitza fiskala.

 

 

g) Diru-laguntzak itzuli behar izateagatik sorturiko obligazioen pagamenduan egunera ez egotea arauetan ezarritako terminoetan.
h) Ebazpen irmo baten bitartez diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzearekin santzionatua egotea, Diru-laguntzen Lege Orokorraren arabera edo horrela ezartzen duten beste lege batzuen arabera.
i) Sexuzko diskriminazioa egiteagatik santzio administratiboa edo penala jasoa izatea, edo diru-laguntzak eskuratzeko debekuarekin santzionaturik egotea, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Lege otsailaren 18koaren arabera.
j) Jarduera garatzeko behar den baimenean aurreikusitako baldintzak ez betetzeagatik ebazpen irmoz santzionatuak izan diren eskatzaileak.
k) Arau honetan jasotako prozedura santzionatzailearen ondorioz diru-laguntzak eskuratzeko eskubidea galdua duten eskatzaileak, ebazpenean ezarritako epean.

 

 

 

l) Ezingo dira onuradun izan artikulu honetako 9. puntuan aurreikusitako taldeak, haien kideetako edozein aurreko debeku horietakoren batean kausitzen bada.
3. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4 artikuluko 5. eta 6. ataletan ezarritako debekuen kausetan sartuak aurkitzen diren elkarteek ezingo dira inola ere izan Ordenantza honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo entitate kolaboratzaile.

 

Eta, 1/2002 Lege Organikoak 30.4 artikuluan xedaturikoa aplikatuz, baldin eta, elkarte bati ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitu zaizkiolako, haren inskripzioko prozedura administratiboa eteten bada, delako elkarte hori ere ezingo da onuradun edo entitate kolaboratzaile izan, harik eta ebazpen judizial irmo baten bertutez dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.

4. Artikulu honetako 2. puntuko b), d), e), f), g), h), i), j) eta k) paragrafoetan eta 3. puntuan jasotzen diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat, eta bere horretan iraungo dute kasu bakoitzean debekuaren arrazoi diren zirkunstantziak gertatzen diren bitartean.

5. Artikulu honetako 2. ataleko a) eta h) paragrafoetan jasotzen diren debekuak ere automatikoki hartuko dira aintzat. Epai edo ebazpen irmo batek erabakiko du zein den debekuaren hedadura. Halakorik ezean, debekuaren hedadura arauz zehazturiko prozeduraren bidez finkatuko da, baina, debekua epai irmo batetik ez badator, ezingo da bost urtetik gorakoa izan.

 

6. Artikulu honen 2. ataleko c) paragrafoan jasotako debekua aintzat hartzeko eta haren hedadura zehazteko, Sektore Publikoko Kontratuen Testu Bateratuakezarritakoaren arabera jokatuko da.
7. Artikulu honetako 2. eta 3. puntuetan aipatu diren eta onuradun edo entitate kolaboratzaile izatea eragozten duten debeku-egoeretan ez daudela justifikatzeko, pertsonek edo entitateek lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak erabili ahalko dituzte, Estatuko Administrazio Orokorrak edo Komunitate Autonomoetakoek teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzea arautzen duen erregelamenduzko araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera, eta agintaritza eskudunak dokumentu hori jaulki ezin duenean, erantzukizuneko deklarazio bat egin ahalko da haren ordez, agintaritza administratibo eta notario publiko baten aurrean sinatua.
8. Funts publikoen hartzailea joko da diru-laguntzaren onuraduntzat, eta diru-laguntza hori ematea oinarritu zuen jarduera hori gauzatu beharko du, edo diru-laguntza jasotzeko zilegizko egoeran egon beharko du.
9. Oinarri arautzaileetan edo udaleko aurrekontuan espresuki aurreikusten denean, onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak edo pribatuak, ondasunen erkidegoak edo beste edozein motatako unitate ekonomikoa edo ondare bereizia, nahiz eta pertsonalitate juridikorik ez izan, baldin eta udalaren laguntza edo diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak edo jarduerak egin nahi badituzte.

 

 

 
Baldin eta pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publiko zein pribatuak, pertsonalitaterik gabekoak badira, espresuki adieraziko da, eskabidean bezala diru-laguntza emateko ebazpenean ere, elkarteko kide bakoitzak zein konpromiso hartzen dituen gauzatzeko eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa, haiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion obligazioak betetzeko ahalorde askietsia izango duena. Elkartea ezingo da desegin harik eta DLOko 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzioepea igaro den arte.

 

 

6. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.
1. Diru-laguntza ematea oinarritzen duen egoeran jarduera egitea edo jokabidea hartzea.
2. Jarduera egiten ari dela edo jokabidea hartu duela frogatzea, bai halaber laguntza emateko edo horretaz gozatzeko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela.

 

 

3. Diruz lagundutako jarduera burutzeko behar diren baimen guztiak eskuratzea, eta horietan ezarritakoa betetzea.
4. Entitate laguntza-emaileak edo, kasua hala bada, entitate kolaboratzaileak egin beharreko konprobaziozko jarduketei trabarik ez jartzea, ez halaber, Kontu-hartzailetzari dagozkion kontrol finantzarioko jarduketei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren legedian aurreikusitako jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei.

 

5. Baldin eta beste administrazio edo entitate batzuetatik publikoak nahiz pribatuak, estatukoak nahiz nazioartekoak- helburu bererako beste diru-laguntzarik jasotzen bada, organo laguntza-emaileari horren berri ematea.

 

6. Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein zirkunstantzia objektiboa nahiz subjektiboa aldatuz gero, entitate laguntza-emaileari aldaketa horren berri ematea.
7. Egunera egotea indarrean dauden xedapenek ezarritako betebehar tributarioetan -Azpeitiko Udalarenak barne- eta Segurantza Sozialarekikoetan.

 

 

 
Aurreko paragrafoan aurreikusitako zertifikazioak aurkeztu ordez, erantzukizunezko deklarazioa aurkeztu ahalko da ondoko kasu hauetan:
a) Diru-laguntzen onuraduna entitate publikoren bat denean.
b) Ikasteko bekak edo diru-laguntzak direnean.
c) Salbuespenezko kalteak ordaintzera xedaturiko diru-laguntza atzeraezinak direnean.
d) 3.000 eurotik beherako diru-laguntzak direnean, onuradun eta deialdi bakoitzeko.
8. Jasotako fun¬tsen aplikazioa justifika¬tzen duten dokumentuak gorde¬tzea, konprobazioko eta kontroleko jarduketak egin dakizkiekeen neurrian.
9. Jasotako fun¬tsak itzul¬tzea, itzul¬tze horretarako legezko arrazoiak tarteko direnean eta, bereziki, entitate onuraduna desegin denean, emandako diru-lagun¬tza osoa edo haren parte bat erabili ez denean, edo emandako lagun¬tza diruz lagundutako proiektuan edo jardueran aurreikusitako xedeetarako bideratu ez denean.
10. Diruz lagundutako programa edo jarduera promozionatzeko elementu gisa prestatzen diren kartel, testu eta agirietan, pertsona onuradunak euskara erabili beharko du, edo euskara eta gaztelania batera. Era berean, kontuan izango dira Euskararen Udaleko Ordenantzak eta gainerako araudiak, bai eta udalerriaren errealitate soziolinguistikoa ere. Obligazio hori bete izana egiaztatu egin beharko da diruz lagundutako jarduera egin dela justifikatzean.
11. Diruz lagundutako jarduerari buruzko dokumentazio guztian, publizitatea barne, Azpeitiko Udalaren laguntza duela adierazi beharko da, ordenantza honen 25. artikuluan ezarritakoa betez.

 

 

 
12. Diru-laguntza ematearen kariaz ezarri zaizkion betebehar partikularrak, arau erregulatzailean edo, kasua hala bada, deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera.

 

III. KAPITULUA

 

DIRU-LAGUNTZEN EDUKIA ETA HAIEK EMATEKO ETA ITZULTZEKO PROZEDURA
1. SEKZIOA. Norgehiagokako erregimeneko diru-laguntzak

 

 

 
7. artikulua. Diru-laguntzak arautzeko oinarriak.
1. Diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokako erregimenean tramitatuko da.
2. Norgehiagokako erregimenean emandako diru-laguntzetan, prozedurari ofizioz emango zaio hasiera, organo eskudunak onetsitako deialdiaren bitartez, aldez aurretik edo aldi berean oinarri arautzaileak onetsita.
3. Bai diru-laguntzak eta gainerako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, bai horiei dagozkien deialdiak, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udalaren Webgunean argitaratu beharko dira, eta, ahal dela, ezagutzera emango dira komunikabide lokaletan.

 

 

4. Diru-laguntzak edo bestelako laguntzak emateko oinarri arautzaileek, gutxienez, ondoko eduki hauek jasoko dituzte:
a) Laguntzaren edo diru-laguntzaren xedearen, baldintzen eta helburuaren definizio argia, zehatza eta doia.
b) Diru-laguntza ematearen ondoriozko betebehar ekonomikoei erantzuteko kreditu egokia eta nahikoa badagoela, adieraziz zein den aurrekontuetan aurreikusitako kontu-saila eta, kasua hala bada, zenbatekoa den haietara xedaturiko gehienezko kopuru globala.
c) Diru-lagun¬tza lor¬tzeko, onuradunak bete beharreko baldin¬tzak, eska¬tzaileak aurkeztu beharreko dokumentuak eta eska¬tzen zaizkion baldin¬tzen egiaztagiriak.
d) Eskabideak zein forma eta epetan aurkeztu behar dituzten eta zein zentro edo egoi¬tzari zuzendu beharko dizkioten.
e) Diru-lagun¬tza bidera¬tzeko eta ebazteko eskumena duten organoak adieraztea, bai halaber diru-lagun¬tza emateko proposamena egiteaz arduratuko den organoaren osaera.

 

 

f) Diru-laguntza ematean aplikatu behar diren forma eta irizpide objektiboak, bai eta horien ponderazioa ere.
g) Laguntza edo diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa edo hori zehazteko irizpideak, eta, kasua hala bada, salbuespen gisa, laguntzara edo diru-laguntzara xedaturiko gehienezko zenbateko osoa organo eskudunak hainbanatu ahal izateko aukera.

 

 

h) Onuradunak diru-laguntza ematearen helburua bete duela eta jasotako funtsak behar bezala aplikatu dituela justifikatzeko duen epea eta baliozko forma, bai eta justifikaziorako baliozkoa den dokumentazioa ere.
i) Aldi berean beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliakizun batzuk izateko aukera eta, kasua hala bada, horiek jasotzeko bateraezintasuna. Bateragarritasuna onartzen bada, gehiegizko finantzaketa saihesteko mugak edo irizpideak ezarri beharko dira nahitaez.

 

j) Diru-laguntza ordaintzeko moduak eta epeak, eta, kasua hala bada, konturako ordainketak eta pagamendu aurreratuak egiteko aukera; pagamendu aurreratuak eta, horrela badagokie, konturako ordainketak egiten diren kasuetarako, onuradunak jarri beharreko bermeen epea, ordaintzeko modua eta erregimen berezia, bai halaber interes publikoak babesteko beharrezkotzat jotzen diren bestelako berme-neurriak ere.

 

k) Laguntza edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak ez badira betetzen edo jasotako diru-kopurua gauzatutako jardueraren kostua baino handiagoa bada, eskuratutako funtsak itzultzeko betebeharra.
l) Baldintzak ez badira betetzen edo laguntzak itzul daitezkeenak badira, kasu horietan dirua itzultzeko prozedura, eta diru-laguntza osoa edo parte bat itzultzetik salbuesten diren kasuak.
m) Onuradunak duen betebeharra, espedientea tramitatzen duen departamentuak, Udaleko Kontu-hartzailetzak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo beste organo eskudun batzuek eskatutako informazio guztia emateko.
n) Interes publikoak babesteko beharrezkotzat jotzen den beste edozein berme-neurri, bai halaber emandako diru-laguntzak berrikusteko aukera, espresuki aurreikusten diren kasuetan.

 

 

 
o) Prozedura ebazteko epea eta epearen barruan ebazpenik ez ematearen ondorioak, diru-laguntzak arautzeko oinarrien eta deialdiaren aurka jar daitezkeen errekurtsoak, eta errekurtso horiek zein organo judiziali eta zein epetan aurkeztu behar zaizkion. Dena dela, horretaz gain, interesatuek egoki deritzoten beste edozein errekurtso jarri ahalko dute.
p) Ebazpena jakinarazteko bidea, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoaren eta Prozedura Administratibo Komunaren Legeak 59. artikuluan ezarritakoaren arabera.

 

 

8. artikulua. Prozedura.
1. Honelako diru-laguntzak emateko prozedura organo eskudunak onetsitako deialdiaren bidez abiaraziko da, eta dagozkion oinarri arautzaileekin bat etorriz.
2. Eskabideak pertsona interesatuak berak egingo du, deialdi bakoitzean aplikatzekoa den araudian ezartzen denaren arabera, eta prozedura administratiboaren arauetan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu, betiere eredu normalizatuari egokituta.

 

 

Eskabidearekin batera, arauan edo deialdian zehaztutako dokumentuak eta informazioak aurkeztuko dira, salbu eta ordurako dokumentuak eta informazioak Administrazio jarduleko organoaren esku badaude, horrelakoetan eskatzaileak Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoaren eta Prozedura Administratibo Komunaren Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoa baliatu ahalko baitu.
3. Eskabidean hutsuneak badaude edo ez baditu beharrezko dokumentu guztiak erantsi, eskatzaileak, horretarako errekerimendua jasota, hamar eguneko epea izango du horiek erremediatzeko, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita, zeinetan adieraziko baitzaio, hori egiten ez badu, eskabideari uko egin diola ulertuko dela; horretarako, aurretiaz, ebazpena eman beharko da, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoaren 30/92 Legearen 42. artikuluan ezarritako terminoetan.

 

 

4. Prozeduraren instrukzioa deialdiaren oinarrietan edo diru-laguntza erregulatzeko araudian ezarritakoaren arabera egingo da, eta, horrez gain, prozedura administratibo komunaren arauetan ezarritakoa beteko da, ebazpena emateko oinarritzat hartu behar diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko.
5. Behin eskabideak ebaluatutakoan, organo instrukzio-egileak dagokion organo kolegiatuari aurkeztuko dio egindako ebaluazioa, hark dagokion txostena egin dezan. Ondoren, eta aipaturiko txostena oinarritzat harturik, organo instrukzio-egileak behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, eta interesatuari eman beharko dio horren berri, deialdiak ezarritako moduan. Interesatuak hamar eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko.
6. Ebazpenerako proposamenean, honako datu hauek adierazi beharko dira: Diru-laguntza zein eskatzailerentzat edo eskatzaile-zerrendarentzat proposatzen den, eta haren zenbatekoa, ebaluazioa bera eta ebaluazio hori egiteko aplikatu diren baloratzeko irizpideak zehaztuta.

 

7. Proiektuak baloratzeko, balorazio-batzordeak eratu ahalko dira, eta horien osaera eta funtzioak dagokien deialdiko arau espezifikoetan zehaztuko dira.

 

9. artikulua. Ebazpena.
1. Laguntza edo diru-laguntza emateko ebazpena behar bezala arrazoitu beharko da, eta, edozer ebazten dela ere, beti akreditatu beharko da zein diren ebazpen horren funtsak, diru-laguntza emateko araua edo deialdiaren oinarriak arautzen dituzten irizpide objektiboei erreferentzia eginda.

 

 

2. Espresuki agertu beharko dira, orobat, zein helbururi eskaini zaion diru-laguntza, zein den eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda, zenbatekoa den diru-laguntza, nola eta zein epetan ordainduko den, nola justifikatu behar den, zein xedapen izan den diru-laguntza eskaintzeko oinarria, eta zer beste baldintza eta eskakizun eskatzen dituzten laguntza edo diru-laguntza erregulatzeko arauak nahiz diru-laguntza arautzeko oinarriek. Bestalde, espresuki adierazi beharko da gainerako eskakizun guztien ezespena ere.
3. Era berean, ebazpenean bertan adieraziko zaizkie interesatuei ebazpenaren aurka zein errekurtso jar ditzaketen, bai halaber zein organo judiziali eta zein epetan aurkeztu behar dizkioten ere; dena dela, interesatuek egoki deritzoten beste edozein bide ere balia dezakete.

 

 

4. Diru-laguntzen zenbatekoak, ez bakarka ez beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliakizun batzuei gehituta, ezingo du inoiz ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua.
5. Prozedura ebazteko gehieneko epea haren araudi erregulatzaileak ezarritakoa izango da, eta, horren ezean, hiru hilabetekoa. Epe hori igarota ez bada ebazpen espresurik eman, eskabidea ezetsitzat joko da.

 

 

6. Emandako diru-laguntzak Udalaren Webgunean eta iragarki-taulan argitaratu beharko dira.
2. SEKZIOA. Aldez aurreko deialdirik gabeko diru-laguntza izengabeak
 
10. artikulua. Prozedura.

 

1. Aldez aurreko deialdirik gabeko diru-laguntza izengabeak emateko prozedura pertsona interesatuak eskatuta, Alkatetzak ofizioz aginduta edo beste edozein korporaziokidek proposatuta abiaraziko da.

 

 
2. Kasu horietan, diru-laguntzaren onuradunak Ordenantza honen 6. artikuluan jasotako obligazioak bete beharko ditu. Hala eta guztiz ere, ohiz kanpoko kasu batzuetan, salbuetsi ahalko da horietakoren bat bete beharretik, espedientean behar bezala justifikatuak geratu beharko duten arrazoiengatik.
3. Ordenantza honen 5. artikuluko 9. puntuan jasotako kasuak izan ahalko dira onuradunak, eta han adierazitako baldintza guztiak bete beharko dira.

 

 

4. Laguntza edo diru-laguntza emateko ebazpena behar bezala arrazoitu beharko da, eta, edozer ebazten dela ere, beti akreditatu beharko da zein diren ebazpen horren funtsak, diru-laguntza emateko irizpideei erreferentzia eginda. Era berean, akreditatu egin beharko dira interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak edo bestelakoak, bai horren gainean egindako txosten teknikoaren arabera, kasua hala bada, bai ebazpenean bertan jasotakoaren arabera.
5. Diru laguntza emateko ebazpenak edo, kasua hala bada, diru-laguntzak bideratzeko egiten den hitzarmenak ezarriko dute zein diren Ordenantza honetan edo DLOan xedatutakoaren arabera aplikatu beharreko baldintzak eta konpromisoak.
6. Artikulu honen aurreko puntuetan ezarritakoa gorabehera, diru-laguntza baten kontzesioa edo zenbatekoa lege-mailako arau batek ezarria bada, hark xedatzen duena aplikatu beharko da, eta, hartan aurreikusi gabeko guztian, ordenantza honek eta DLOak xedatzen dutena.
7. Eman diren diru-laguntza guztiei publizitatea emango zaie Udalaren Webgunearen bitartez eta, ahal den heinean, komunikabide lokalen bitartez.

 

 

 
8. Udalaren aurrekontu orokorra gauzatzeko oinarriek diru-laguntza horiek emateko arauak edo baldintzak ezarri ahalko dituzte.
3. SEKZIOA. Zuzeneko diru-laguntza izendunak
 
11. artikulua. Prozedura.
Mota honetako diru-laguntzak emango badira, ezinbesteko baldintza izango da Udalaren Aurrekontu Orokorrean diru-izendapen espezifikoa izatea, diru-laguntzaren onuraduna, zenbatekoa eta kontzeptua edo xedea zehaztuta.

 

 

Udalaren Aurrekontu Orokorrean berariaz izendatutako diru-laguntzen kasuan, horiek emateko ebazpenak eta/edo horiek bideratzeko sinatuko den hitzarmenak arautuko dituzte, zeinak oinarri arautzaileen izaera izango baitu Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritakoaren ondorioetarako.
Ebazpenaren edukian edo, kasua hala bada, hitzarmenaren edukian zehaztu beharko dira diru-laguntzaren justifikazioari, xedeari eta baldintzei buruz beharrezkoak diren alderdi guztiak.

 

Kasua hala bada, DLOak ezarritako arau orokorren salbuespena errepresentatzen duten espezifikotasunak jaso beharko ditu.

Diru-laguntza Udalaren Aurrekontuan aurreikuste hutsak ez dio inolako eskubiderik sortzen onuradunari, organo eskudunak diru-laguntza emateko ebazpenik hartzen ez duen artean, eta hurrengo urtaldietarako ere ez du eskubide-esperakizunik sortzen

 

4. SEKZIOA. Diru-laguntzak ordaintzea
 
12. artikulua. Diru-laguntza ordaintzea.

 

1. Diru-laguntza emateko arrazoia izan zen helburua bete dela justifikatu ondoren ordainduko da haren zenbatekoa.

2. Aurrekoa horrela izanik ere, diruz lagundutako ekintzarengatik justifikatzen bada, konturako ordainketak egin ahalko dira. Konturako ordainketa horiek pagamendu zatikatuak egitea ekar dezakete, diruz lagundutako ekintzak burutu ahala egingo direnak; halakoetan, aurkezturiko justifikazioaren heineko kopuruak ordainduko dira.

3. Ordainketa aurreratuak ere egin ahalko dira, justifikazioa aurkeztu baino lehen funtsak entregatzea ekarriko dutenak, diru-laguntzaren helburu diren ekintzak gauzatzeko ezinbesteko finantzabide moduan, baldin eta deialdiaren oinarrietan edo hitzarmenetan edo laguntza emateko ebazpenean hala xedatzen bada.

 

13. artikulua. Diru-laguntzak aldatzea.
1. Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta, nolanahi ere, aldi berean estatuko edo nazioarteko beste administrazio edo enitate publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzeak, diru-laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar dezake.
5. SEKZIOA. Diru-laguntzaren destinazioa justifikatzea
 
14. artikulua. Justifikazioa.
1. Diru-laguntzen onuradun diren pertso¬nak edo entitateak behartuta daude jasotako funtsak diru-laguntza emateko oinarritzat balio izan zuen xederako destinatu dituztela justifikatzera. Justifikazio hori bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzi beharko da, ondoko prozedura honen arabera:
a) Justifikazioak modalitate hauetakoak izan ahalko dira:
- Justifikazio-kontua
- Gastuen sinestamenduak aportatuz
- Kontu-ikuskatzailearen txostena aportatuz.
- Sinplifikatua
- Moduluka akreditatzea.
- Kontabilitateko egoera-orriak aurkeztea.

 

 

b) Justifikazioa onuradunaren edo entitate kolaboratzailearen nahitaezko eginbeharra da, zeinetan sartu behar baitira, deklaratzailearen erantzukizunpean, gastuaren sinestamenduak edo diru-laguntza publikoaren xedea bete dela akreditatzea ahalbidetzen duen eta baliozkotasun juridikoa duen beste edozein dokumentu.
c) Justifikazioa eta haren kontu emateko epea diru-laguntza publikoei dagozkien oinarri espezifikoek zehaztuko dituzte.
d) Onuradunak bere gastu eta diru-sarrera guztien kontuak aurkeztu beharko ditu (urteko jarduera egiteko diru-laguntzen kasuan) edo jarduera edo programa espezifiko bati dagozkionak (diru-laguntza jarduera edo programa jakin bat egiteko ematen den kasuan).

 

 

e) Organo laguntza-emaileak, «moneta-unitateak» izeneko ausazko laginen teknikaren bidez, diru-laguntzaren aplikazio egokiari buruz ebidentzia arrazoizkoa lortzeko aukera ematen duten sinestamenduak konprobatu ahalko ditu, eta, xede horretarako, hautatutako gastuen sinestamenduak igortzeko eskatu ahalko dio onuradunari.
f) Ez da beharrezkoa izango izaera sozialeko beharrak asetzen dituzten premia larriei erantzuteko laguntzak eta sorospenak justifikatzea, horiek Ongizate Sozialeko Departamentuko pertsonak kontrolatuko baititu.

 

 

 
g) Nolanahi ere, behin jarduera egin eta justifikatzeko epea amaituta, egindako gastuen zati bat bakarrik ordaindu bada, kobratzeko eskubidea galtzearen ondorioetarako, proportzionaltasunaren printzipioa aplikatuko da
2. Jasotako funtsen aplikazioa, oro har, honela justifikatuko da:

 

 

a) Diru-laguntzaren destinazioa obra edo instalazio bat egitea bada, justifikatzeko dokumentuak teknikari eskudun baten ziurtagiriak izango dira. Udalak izendatu ahalko du egindako obrez edo instalazioez informatuko duen teknikari munizipal bat.
b) Baldin eta destinazioa material suntsikorra erostea, zerbitzuak ematea edo antzeko beste batzuk badira, jatorrizko justifikazio-dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak ekartzeko eskatuko da.
c) Berariazko oinarriek ezarriko dute kasu bakoitzean aurrez finkatutako portzentaje bat justifikaziorik beharko ez duena, diruz lagundutako jardueraren zeharbidezko gastuei inputatzen zaielako. Halaber, berariazko oinarriek ezarriko dituzte, kasua hala bada, modulu bidez justifikatu beharko diren gastuak eta horien zenbatekoak.
3. Diru-laguntza eman zaion jarduera amaitutakoan, deialdiaren oinarrietan zehaztu diratekeen sinestamenduak aurkeztu beharko zaizkio laguntza eman duen organoari, deialdietan ezartzen diren epeetan.

 

4. Nahi duten pertso¬nek edo elkarteek jarduera justifikatzeko epearen luzapen bat eskatu ahalko dute, betiere programa jadaneko urtean hasia bada eta oinarri espezifikoetan ezarritako epean amaitua ez bada; kasu horretan, justifikazioak aurkezteko epea jarduera amaitzen den hilabetearen hurrengoan bukatuko da.

15. artikulua. Onuradunek diru-laguntzaren xedea bete dutela konprobatzea.

1. Udalak egokitzat jotzen dituen medioen bidez konprobatu ahalko du emandako diru-kopuruak laguntza ematearen arrazoi ziren xedean inbestitu direla. Hori bete ez badu, itzuli egin beharko ditu jasotako kopuruak eta dagozkien beranduntzako interesak, eta izan litzakeen beste erantzukizunak ere eskatuko zaizkio.

 

 
2. Sinestamenduak onesteko espedientea diru-laguntza eman duen organo emaileak egingo du.

 

3. Organo laguntza-emaileak konprobatuko du egokia dela diru-laguntzaren justifikazioa, bai halaber diru-laguntza ematea edo hartaz gozatzea determinatzen duen jarduera burutu duela eta haren xedea bete duela, eta, horretarako, departamentu arduradunak dagokion txostena jaulkiko du.

 

4. Onuradunek aurkeztutako justifikazioa Udaleko Kontu-hartzailetzaren esku jarriko da, eta hark konprobatu ahalko du ea funts publikoak diru-laguntzaren destinatario ziren jardueretan erabili dituzten.
6. SEKZIOA. Diru-laguntza atzera itzultzea
 
16. artikulua. Dirua itzultzea.
1. Jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko da, eta laguntza edo diru-laguntza ordaindu zenetik sortutako berandutzako interesa eskatuko da, zertzelada hauetakoren bat gertatzen denean:
a) Ez betetzea jasotako funtsen destinazioa ezarritako moduan eta epean justifikatzeko obligazioa.
b) Diru-laguntza eskakizun dituen baldintzak bete gabe eskuratzea.

 

 

c) Ez betetzea diru-laguntza ematearen kariaz onuradunei ezarritako baldintzak
d) Ez betetzea laguntza edo diru-laguntza ematearen arrazoi den xedea.
e) Organo eskudunen kontrol-jardunei uko egitea edo oztopoak jartzea.
f) Diru-laguntzen araudi orokorrean edota laguntza edo diru-laguntza bakoitzaren araudi espezifikoan aurreikusitako gainerako kasuetan.
g) Baldin eta emandako laguntzen edo diru-laguntzen zenbatekoa, bakarka edo estatuko nahiz atzerriko administrazio publikoek edo entitate publiko nahiz pribatuek emandako beste ¬batzuekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagoa bada, ¬itzuli egin beharko du aurrera eramandako jardueraren kostuaz gain soberaz lortutako kopuru hori.
Baldin eta, aldi berean bi administrazio publikoren edo gehiagoren diru-laguntzak izan dituelako, atal honetan aipatutako soberazko laguntza gertatzen bada, haiek emandako diru-kopuruak hainbanatuz aplikatuko da diru-itzulera.
2. Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketak berekin ekar dezake diru-laguntza erretiratzea, aldaberritzea edo haren zenbatekoa itzularaztea, organo laguntza-emailearen erabakiaren bidez.
3. Itzuli beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira, eta, diru-itzultze hori ez bada adierazitako epeen barruan egiten, aplikatzekoa gertatuko da premiamenduzko prozedura.

 

 

17. artikulua. Dirua itzultzeko prozedura.
1. Diru-laguntza eman zuen organoak eskumena izango du jasotako zenbateko osoa edo parte bat itzuli behar dela ebazteko. Administrazioak diru-itzultzea onartzeko edo likidatzeko duen eskubidea lau urteren buruan preskribatuko da.
2. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ofizioz hasiko da, diru-laguntza eman zuen organoaren eskariz, goragoko agindu baten eskariz, beste organo baten eskaera arrazoituaren ondorioz edo gai horren kontrol finantzarioa egiteko eskumena duen organo baten eskariz, partikularrak berak egindako salaketaren edo komunikazioaren bidez.
3. Prozedura tramitatzean, betiere bermatu egingo da interesatuak audientziarako duen eskubidea.
4. Emandako diru-laguntza osoa edo parte bat behar ez bezala aplikatu dela egiaztatutakoan, organo eskudunak ebazpena emango du, arrazoitua izan beharko duena, espresuki adieraziz dirua itzuli beharra sortu duten kausak, bai halaber itzuli beharreko zenbatekoaren kuantifikazioa, eta hura itzultzeko modua eta epea, ohartaraziz ezen, diru-itzultzea ezarritako epean egin ezean, premiamenduzko bidetik ekingo zaiola.
5. Aurreko atalean deskribatutako dirua itzultzeko ebazpena jakinarazitakoan, Kontu-hatzailetza Departamentuak bere gain hartuko du espedientearen tramitazioa, zuzenbide publikoko diru-sarreretarako legez eta erregelamenduz ezarritako arauei jarraituz.
6. Baldin eta dirua itzultzeko prozedura arau-hauste administratiboa izan litezkeen gertaeren ondorioz hasi bada, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio, dagokion prozedura santzionatzailea abiaraz dezan.

 

 

7. Dirua itzultzeko prozedurari buruz ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hamabi hilabetekoa izango da, hasiera emateko erabakiaren egunetik aurrera. Baldin eta epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, prozedura iraungita geldituko da, baina, dena dela, hura amaitu arteko jarduketekin jarraitu ahalko da, eta preskripzioa ez da etentzat hartuko epe hori amaitu bitartean egindako jarduketengatik.
 
IV. KAPITULUA
SANTZIONATZEKO ERREGIMENA

 

18. artikulua. Arau-haustearen kontzeptua.

Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak 56., 57. eta 58. artikuluetan tipifikatutako ekintzak eta omisioak dira dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboak, eta halakoak santzionatu ahalko dira, baita zabarkeria hutsagatik izanda ere.

 

19. artikulua. Santzionatzeko prozedura.
1. Santzioak ezartzeko eskuduna izango da, une bakoitzean indarrean den araudiaren eta eskudantziak delegatzeko estrukturaren arabera, eskumen hori esleituta duen organoa.

 

 

2. Prozedura santzionatzailea tramitatzeko, prozedura administratiboa eta administrazio publikoen santzionatzeko ahalmena arautzen dituzten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da, bai halaber diru-laguntza publikoak erregulatzeko araudian ezarritakoa.
3. Arau-hausteak lau urteko epean preskribatuko dira, egin diren egunetik kontatzen hasita.
4. Santzioak lau urteko epean preskribatuko dira, santzioa ezarri zuen ebazpenak irmotasuna hartu duen egunaren hurrengotik kontatzen hasita.

 

5. Ezartzen diren diruzko isunak dirua itzultzeko betebeharrekiko independenteak izango dira, eta, horiek kobratzeko, zuzenbide publikoko diru-sarreretarako ezarritako erregimen juridikoa izango da aplikatzekoa.

 

20. artikulua. Santzioak.
1. Santzioak Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 59 artikuluan eta hurrengoetan eta hura garatzeko erregelamenduan ezarritakoaren arabera ezarriko dira.
2. Kasu jakin bakoitzean, 38/2003 Legearen 60. artikuluan jasotako zertzeladak aintzat hartuta mailakatuko dira santzioak

 

 

21. artikulua. Prozesu penalarekin batera gertatzea.
Baldin eta prozedura tramitatzean agerian geratzen bada pertsona onuraduna arau-hauste penala izan daitekeen egite edo ez-egite batean kausitzen dela, Administrazioak jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio hori, eta santzionatzeko prozedura etetea erabakiko du, harik eta ebazpen judizial irmoa ematen den arte.
 
22. artikulua. Beste espediente santzionatzaile batzuekin batera gertatzea.
1. Diruz lagundutako jarduera aurrera eramateko behar diren baimenetan ezarritakoak betetzen ez badira, kasu bakoitzean dagozkien espediente santzionatzaileak abiaraziko dira, eta baimena eman zuen edo behar zukeen administrazio-unitateak tramitatuko ditu espedienteok.
2. Espediente horiei egokitzen zaizkien diruzko santzioak konpentsatu ahalko dira diru-laguntzatik jasotzeke geratzen diren kopuruen kargura kobratuta.
 
23. artikulua. Ondasun publikoetan egindako kalteak.
Baldin eta, diruz lagundutako jarduera aurrera eramaten den bitartean, ondasun publikoetan kalteak eragiten badira, kontraesaneko espedientea tramitatuko da, kalte horiek zehazteko. Egindako kalteak konpontzearen edo berriz hornitzearen zenbatekoa diru-laguntzatik jasotzeke geratzen den kopuruaren kargura konpentsatuko da. Baldin eta zenbateko hori guztia kitatzera iristen ez bada, beharrezko neurriak hartuko dira gainerako kopurua kobratzeko.
 
V. KAPITULUA
BESTE XEDAPEN BATZUK
24. artikulua. Interpretazioa.
Alkatetza ahalmenduta geratzen da Ordenantza hau modu egokian interpretatzeko eta aplikatzeko behar diren agindu eta jarraibide guztiak emateko.
 
25. artikulua. Publizitate instituzionala.
Edonola ere, onuradunek agerrarazi beharko dute diru-laguntzaren xede izan diren programak, jarduerek, inbestimenduek edo ekintzek Azpeitiko Udalaren laguntza dutela.

 

 

XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehen Xedapen Gehigarria.
Diru-laguntzak emateak ez du inolako kontratuzko erlaziorik inplikatuko, ez zibilik, komertzialik, laboralik edo administratiborik, ez beste inolakorik ere, Azpeitiko Udalaren eta diru-laguntzaren onuraduna den pertsonaren edo entitatearen artean, ez halaber diru-laguntzaren xedeko jarduerak aurrera eramateko kontrataturiko edo azpikontrataturiko enpresekin, ez eta haien kolaboratzaileekin edo haietako edozeinen mendeko pe¬tsonekin edota kontrataturiko edo azpikontrataturiko enpresetako pertsonalarekin ere.
 
Bigarren Xedapen Gehigarria.
Alkatetzaren betekizuna izango da:
a) Diru-laguntzak emateko beharrezkoak diratekeen oinarri espezifikoak, hitzarmenak eta ebazpenak onestea.
b) Eredu normalizatuak onestea
Baldin eta eredu horiek onesten badira, eskabideak, justifikazioak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak oinarriek, hitzarmenek eta abarrek zehazten dituzten ereduen araberakoak izango dira.
c) Ordenantza honetan jasotako xedapenak aplikatzeko, garatzeko eta interpretatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzea, ezingo direlarik beronen edukiaren kontra joan, ez eta aplikakizun diren gainerako arauen kontra ere.

 

 

Hirugarren Xedapen Gehigarria.
Izaera orokorreko Ordenantza honetan aurreikusi gabeko guztirako, osagarri gisa aplikatzekoa izango da Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokor azaroaren 17koak eta erregimen lokalari buruzko estatuko araudiak xedaturikoa.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta geratzen dira Ordenantza honetan xedatutakoarekin kontraesanean dauden edo aurka doazen udaleko arau eta xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN osorik argitaratzen denetik hamabost egun baliodunera jarriko da indarrean.
I. ERANSKINA
Azpeitiko Udalak diru-laguntzak justifikatzeko baimenduriko dokumentu zerrenda:
- Nominak.
- Seguran¬tza Sozialeko TC-1 eta/edo TC-2 dokumentuak
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko atxikipenak deklaratzeko 110 eta 111 dokumentuak.

 

 

- Bankuko zordun¬tzeen dokumentuak edo ziurtagiriak, entitate finantzarioek jaulkiak, non agertuko baitira faktura baten berezko datuak, zenbakia eta seriea izan ezik.
- Faktura, dagokion hartze-agiriarekin edo bankuko kontuan ordaindu izanaren sinestamenduarekin.
- Autofaktura (hirugarren interesatuak hori kobratu izana akreditatzen duen bankuko mugimenduari dagokion kopiarekin batera joan beharko du, edo, horrelakorik ezean, baliokidea den beste edozein dokumenturen kopiarekin).

 

- Diruz lagundutako jarduerak aurrera eramaten lagundu dutelako partikularrei sari edo ordain gisa entregatuko kopuruen kasuan, hirugarren interesatuak sinatutako «Jaso dut» agiria, zeinak nahitaez joan beharko baitu hirugarren interesatuak hori kobratu izana akreditatzen duen bankuko mugimenduari dagokion kopiarekin batera, edo, horrelakorik ezean, baliokidea den beste edozein dokumenturen kopiarekin; besteak beste, entitate pagatzaileko diruzainak jaulkitako ziurtagiria, non zehaztuko baititu jasotzailea, kontzeptua eta ordaindutako zenbatekoa. Ez da horrelako dokumenturik onartuko jarduera komertzial, industrial edo profesionalen batean aritzen diren partikularren kasuetan baldin eta jarduerak kolaborazioaren xedearekin zerikusia badu.

 

- Ticketak (gastu-kontzeptuen arabera taldekatu ahalko dira), betiere fakturen ordezko gisa baliozkoak izateko legez eskakizun dena betetzen badute.
- Hitzarmenetan, laguntzak emateko ebazpenetan edo deialdiaren oinarrietan.
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information