wrapper

2016/04/04

Ibilgailuak bide publikoetan aparkatuta uztea saltzeko edo alokatzeko asmoz

Arauak eskatzen duen jendaurreko argibide epea inolako murtzilorik eta oharpenik izan gabe igaro denez, tinkotzat eta behin-betiko onartutzat jo da 2012ko maiatzaren 8an egindako Udalbatzaren Osoko Bilkuran hartutako akordioa, saltzeko edo alokatzeko asmoaz ibilgailuak bide publikoetan aparkatua uztearen gaia erregulatzea, horretarako gaur egun indarrean dagoen eta Udalbatzak 2000ko otsailaren 9an onartu zuen udal trafikoari buruzko ordenantza aldatu delarik. Hori horrela dagokigun ordenantzan 29.bis artikulo berria sartuko da.

Hau horrela, Toki Errejimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, udal Agintarauaren aldaketa argitaratu da.

Agintarau honek, aipatutako testua argitaratu eta hamabost lanegun igarotzen direnetik izango du indar. Hori guztia, aipatu berri den Legearen 65.2. artikuluaren arabera.

Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

29.bis artikuloa: Ibilgailuak bide publikoan aparkatuta uztea, saltzeko edo alokatzeko asmoz

Debekatua dago ibilgailuak bide publikoan aparkatuta uztea, haiek saldu, alokatu edo beste edozein negozio juridiko egiteko asmoz, bai eta haien publizitatea egitea ere, gainerako erabiltzaileei askatasunez aparkatzeko baldintza egokiak eragotziz.

Ibilgailuen salmentan aritzen den enprea batek egiten badu bide publikoaren erabilera hori, debeku honetatik salbuetsia egongo da, baldin eta jabari publikoko lurra aldi baterako hartzeko udal baimena lortu baldin badu aurrez. Lizentziaren titularrak dagokion tasa ordaindu beharko du, indarrean diren zerga-ordenantzen arabera.

Ibilgailu batek lehenengo atalean xedatua dagoena hautsi duela ulertuko da leku berean 72 ordu baino gehiago egoten baldin bada aparkatuta aurrez adierazi diren baldintzetan, eta horrelakoetan ibilgailu hori ibilgetu egingo da eta, balegokio, bide publikoan aparkatuta dagoen ibilgailua eraman egingo da.

Ibilgailua ibilgetu, eraman eta biltegian jasota gordetzeko gastuak ibilgailuaren titularraren kontura izango dira.

Aurreko artikuluan zehaztu diren jokabideek arau-hauste arinaren izaera izango dute, eta 60 euro arteko isunarekin zigortu ahal izango dira, sortutako eragozpenen neurriaren arabera.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea