wrapper

Oharrak

Arau orokorrak

- Jolas igerilekuak, jendearentzat, udako denboraldian irekiko dira (ekainaren 15etik irailaren 15era arte)
- Instalakuntzan, batera erabiltzeko edukiera gehiengoa 1.250 pertsona izango da.
- Uretan, batera erabiltzeko edkuiera gehiengoa 450 igerilari izango da.
- Ordutegia: astelehenetik igandera: 11:00etatik 20:00etara.
- Azpeitiko Udal Kirol Patronatoko bazkideek instalakuntzetara sartu ahal izango dute, euren bazkide txartelak erabiliz. Bazkide batek beste edonori bere txartela utziko balio, berehala txartela kenduko zaio, zigor moduan.
- Bazkide ez direnek, instalakuntzetara sartu ahal izateko Azpeitiko Udal Patronatuak onartutako tasak ordaindu beharko dituzte.
- Sei urtetik beherako umeek pertsona helduen lagunaza beharko dute instalakuntzak erabiltzeko.

Instalakuntzetako erabiltzaile guztiek DERRIGORREZKOA dute:

- Uretan sartu baino lehen dutxa hartzea.
- Bakoitza bere sakadi edo uretako zapatillak erabiltzea aldageletean, komunetan, eta igerilekurako pasabidean.
- Ur txanoa erabiltzea.
- Beti sorosleen esana entzun eta errespetatzea.

DEBEKATUTA dago:

- Instalakuntzetara animaliak sartzea.
- Igerilekuarentzat den hondargunean jatea, edatea eta erretzea.
- Instalakuntzaren barruan ondakinak lagatzea, papertegiak eta bestelako zabortegiak baitaude horretarako.
- Beirazko edo portzelanazko gauzak sartzea, apurtzean zauriak eragin ditzazketelako.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information