wrapper

2008/08/26

Ibiak arautzen dituen Udal ordenantza

Ibiak arautzen dituen Udal ordenantza

1995eko martxoaren 2an Udalak burututako osoko bilkuran, ibiak arautzen dituen Udal Ordenantza behin betiko izaerarekin onestea erabaki zen. Toki Erregimenaren Oinarriak Erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/85 legeko 70. artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako Ordenantzaren testu osoa argitara ematen da.

Ibiak Arautzen Dituen Udal Ordenantza

1. Artikulua

Ordenantza honen xedea, ibilgailuen sarbidearen erreserba, zamaketa lanetarako zona erreserbatua eta Azpeitiko Udalean eman daitezkeen antzeko kasuak bezalako bide publikoaren erabilera bereziak baimentzera zuzendutako ibi lizentziak edo baimenak erregulatzea da.

Ordenantza hau tasak erregulatzen dituen Udal Ordenantzarekin osatzen da esparru fiskalari dagokionez.

2. Artikulua

Ordenantza honetan erregulatzen diren lizentzien eskaera Azpeitiko Udaletxean egingo da Alkate-Lehendakariari zuzendutako idatzi bidez eta bidezko dokumentazioa aurkeztuz. Lizentzia hauek ematea Alkateari dagokio.

3. Artikulua

Lizentziaren titularra izango da ibili lizentziaren emakidak reagiten dituen obligazioak betetzeko arduraduna eta bere kargura izango dira honek eragingo dituen gastu guztiak (zintarri, espaloi nahiz seinaleen aldaketa, mantenimendua, berripinketa, etb.).

4. Artikulua

Udalak ondorengo balizkoetan eman ahal izango ditu ibiak:

1. Zentro ofizialen kasuan eta interes orokor eta publikoko arrazoiengatik, aipatutako organismoeko eskatu ondoren.
2. Garraioko zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten konpainien kasuan.
3. Partikularrei ere eman ahal izango zaizkie baimenak, lokal edo garajeen zerbitzurako badira eta beti ere hauek irekiera lizentzia badute, lizentzia hau beharko ez duten familia bakarreko etxebizitzen eta ibilgailuen zaintzarako bi plazazo gehienezko edukiera izango duten lokalen salbuespenarekin.

Kasu guztietan Ordentzan honetan definitzen diren baldintzak bete beharko dira.

5. Artikulua

Ibiak erabilera iraunkorrerako edo ordukako erabilerarako eman ahal izango dira.
Erabilera iraunkorreko ibiek bide publikoa 24 orduz erreserbatzea ahalmenduko dute.

Ordukako erabilerako ibiek bide publikoa eguneko gutxienez 16 orduz erreserbatzea ahamenduko dute, nahiz izanez gero larunbat arratsaldeko eta jai egunetako erreserba barne hartuko delarik.

Ibi iraunkorraren eta ordukakoaren ezaugarriak Udalaren bereizgarri ofizialean agertuko dira.

6. Artikulua

Ibi iraunkorrak ondorengo kasuetan eman ahal izango dira:

1. Azalean aparkaleku bat kentzen badu, ibilgailuen zaintzara destinatutako lokalak gutxienez bi plaza dituenean.
2. Ibiaren baimenak azalean aparkalekurik kentzen ez duenean.
3. Zentro ofizial edo interes publiko eta sozialeko zerbitzuen kasuan.

Ibia ematerakoan, aipatutako zirkunstantziez gain, ibilgailuen nahiz oinezkoen trafikoan duen eragina ere kontuan izan beharko da, interes orokorreko irizpideak jarraituz aldi baterako ibil bakarrik eman ahal izango delarik.


7. Artikulua

Aldi baterako ibiak ondorengo kasuetan eman ahal izango dira:

1. Zamaketa lanak egin beharra duten eta irekiera lizentzia duten lokaletan.
2. Ibiak azalean aparkaleku plaza bat kentzen duenean eta lokalak ibilgailu bakar batentzako edukiera duenean.
3. 6. artikuluan aipatutako kasuetan, titularrak aldi baterako ibia eskatzen duenean edo ibilgailuen nahiz oinezkoen trafikoan gomendagarria denean.

Aldi baterako ibien eskaeran erreserba orduak adierazi beharko dira.

Aldi baterako ibiak emateko aipatutako zirkustantziez gain, ibilgailuen eta oinezkoen trafikoarengan duen eraginari buruz zerbitzu teknikoek egiten duten txostena ere kontuan izan beharko da, orduak interes orokorreko irizpideen arabera finkatuz.

8. Artikulua
Ibia behar bezala seinalizatuta badago eta zamaketa lanetarako ibien kasuan ezik, bertan ibilgailuak aparkatzea debekatuta egongo da, ibilgailua titularrarena bada ere.

9. Artikulua
Ibiari destinatutako zonaren luzera gehienez ere sarbideak edo lokalak duena %25ean gehituz lortzen denaren berdina izango da, kasu berezietan ezik.

10. Artikulua
Lizentzia eskatzeko instantziarekin batera ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:
1. Lokalari emango zaion erabilerarako udal irekiera lizentziaren fotokopia (familia bakarreko etxebizitzara edo ibilgailuen zaintzara destinatutako gehienez ere bi plaza dituzten lokalen kasuan ezik).
2. Ibiaren kokapenaren planoa.
3. Ibiaren xede den zonaren planoa, gutxienez 1/200 eskalako akotatua.

11. Artikulua

Eragin fiskaletarako, ibiek gutxienez 3 metroko luzera izango dute eta gehiegitza metro bakoitzeko edo honen zaitiki bakoitzeko konputatuko da.

12. Artikulua

Lizentziaren titularrak sarbidea egokitzeko obrak egitean eskatu ahal izango du eta hauek beharrezkoak direla erabakitzen bada, horretarako gai diren langileek egingo dituzte udal zerbitzu teknikoen jarraipideen arabera.

13. Artikulua

Ibia egokitzeko espaloia aldatu beharra dagoenean ez da espaloia eta fatxadaren ebaketak ezartzen duen lerroko sestra aldatuko.

14. Artikulua

Ibiaren lizentzia baliogabetu ondoren, titularrak bide publikoa lehengo egoeran uzteko beharrezkoak diren obrak egin beharko ditu.

15. Artikulua

Lizentziaren titularrek Udal Administrazioari eskatu beharko diote edozein moetatako aldaketak egiteko baimena.

16. Artikulua
Ibiak urtebeteko eperako emango dira eta, Udalak nahiz bere titularrak aurkako oharrik egiten ez badu, automatikoki luzatuko dira.

17. Artikulua
Ordenantza honetan erregulatzen diren ibien lizentziak automatikoki baliorik gabe geratuko dira bertan jasotzen diren obligazioak betetzen ez badira edo ondorengo zirkunstatzietako bat ematen denean:

1. Dagozkien tasak edo arielak ez ordaindu izana.
2. Lokalaren erabilera edo iharduera nahiz titularra aldatu izana.
3. Finkaren eraispena, bertan berriro eraikitzen bada ere.

18. Artikulua
Udalak, edozein unetan Ordenantza honetan erregulatutako baimenak indarrik gabe uzteko eskubidea du eta, interes orokorreko irizpideak jarraituz, hauek gozatzen zituztenek ez dute indemnizazioa jasotzeko eskubiderik izango.

Xedapen irangakorra

Oraingo ibien titularrek Ordenantza hau indarrean sartzen den egunean hasiko den 6 hilabeteko epearen barruan lizentzia berritzeko eskaera egin beharko dute eta hau Ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera tramitatuko da.

Eskaera hau aurkezten ez bada, aurrez emandako lizentzia automatikoki baliorik gabe geratuko da ordaindutako azken epea amaitu bezain laster.

Azken xedapena

Ordenantza gau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 15 lanegunera sartuko da indarrean.

Bide administratiboan behin betikoa den erabaki honen aurka, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean Administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa tartejarri ahal izango da, iragarki hau argitaratzen den lanegunaren biharamunean hasiko den bil hilabeteko epearen barruan. Hau guztia, 1956ko abenduaren 27ko Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenari buruzko Legeko 58. artikuluarekin eta Kode Zibileko 5. artikuluarekin bat etorriz, Herri Administrazioen Lege Arauei eta Administrazio Ihardunbide Arruntari buruzko 30/1992 Legeko 109.c artikuluak xedatzen duenaren arabera. Hau guztia, bidezko den beste edozein errekurtso egikaritu ahal izatearen kalterik gabe. Era berean, azaroaren 26an aipatutako 30/1992 Legearen 110.3 artikuluan xedatutakoa jarraituz, iragarkin honen xede den erabakiaren aurkako errekurtsoa tartejartzen bada, hau eman duen Organoari jakinarazi beharko zaio aginduzko izaeraz.

Azpeitia, 1995eko martxoak 7. Pedro Ibarzabal Eizaguirre, alkate eginkizunetan diharduenak.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea