wrapper

Oharrak

2018ko irailaren 11ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2018KO IRAILAREN 11AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko irailaren 11n, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko uztailaren 3an egindako bilkuran aktak onartzea.

2.- Elosiaga auzoan dagoen 018076BMB herri bidearen zati bat ordezkatzeko permuta onartzea. Ramon Beobide Gurrutxagak GI-3740 errepideko bidegurutzetik hasi eta Etxenagusia baserriko atzealdera doan bide-zatia ematen du eta herri bide izaera izango du, eta garai batean bere lurrak erdibituaz igarotzen zen 018076BMB bidea, bere parean, desafektatu egingo da, eta horren ondorioz jabetza pribatuko bide bat izatera pasako da.

3.- 2018. ekitaldian Euskara suspertzeko BAI EUSKARARI Elkarteari diru-laguntza zuzena ematea. Laguntzaren indarraldia 4 urtekoa izango da.

Azpeitian, 2018ko urriaren 1a -IDAZKARIAK,-

Sin.: Olatz Eizagirre Orbegozo

 

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information