wrapper

Maiatzaren 15eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2018KO MAIATZAREN 15EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko maiatzaren15ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuren akta onartzea.

2.- Azpeitia-Urrestilla bizikleta eta oinezkoentzako bidearen eraikuntza proiektuan aurkeztu diren alegazioak erantzun, eta egitasmoa behin betiko izaeraz onartzea.

3.- Azpeitiko udalerrian kaleko salmenta arautzen duen udal-ordenantzari hasierako onarpena ematea.

4.- Garrantzi txikiko obrak izateagatik aurretiaz jakinarazpena nahikoa izango duten lanen udal-ordenantza.

5.- Gizarte Bazterkeriazko eta/edo behar oso larriko egoerak arintzeko norbanakoentzako eta familientzako udal diru-laguntzak emateko 2018rako deialdia onartzea.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartearen arteko hitzarmena Loiolako Ignazio etorbidea, 26ko eraikinean ematen den hezkuntza jarduera laguntzeko.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Iraurgi Ikastetxearen arteko hitzarmena, Jose Artetxe kalea, 4ko eraikinean ematen den hezkuntza jarduera laguntzeko.

8.- Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena Landeta auzoan, zubi-zahar kaleko urbanizazio lanen finantzazioa adosteko.

9.- Euskarazko irratigintza sustatzeko Azpeitiko Udalaren azpiegituren erabilera lagatzeko akordioa onartzea.

10.- Udalaren Kontratazio mahaia izendatzea.

11.- HAPO “Arana Ingurunea” HEN4 esparruko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 1. fasean eraikitzekoak diren araubide orokorreko babes ofizialeko 29 etxebizitza eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

12.- HAPO “Arana Ingurunea” HEN4 esparruko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 1. fasean eraikitzekoak diren araubide bereziko 33 udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

13.- Azpeitiko herrian Buztinzuriko Errebala, 4an (4 etxebizitza) eta Done Jakue, 7an (4 etxebizitza) araubide orokorreko udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

14.- Udalaren aurrekontuan 3. kreditu aldaketa onartzea.

15.- 2019. urteko jaiegunen egutegia.

16.- Maiatzaren 17a, lesbofobia, homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna.

17.- Alkatetzak 2017ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea