wrapper

Ekainaren 6ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2017ko ekainaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- GFAk dituen legezko ordezkarien erroldan jasotako datuen kontsulta egiteko hitzarmena onartzea, D-7 eranskina.
2.- Azpeitiko udalak Alberdienean eraikiko duen garajearen parking publiko izaera berrestu.
3.- Garmendi auzoa, 19an bide eta espazio publikoetako jabekideek egindako lagapena onartzea.
4.- Soreasu eremuan Altuna y Uria S.A.k egindako lagapena onartzea.
5.- GI-631 Zumaia-Zumarraga errepidean ondoan dagoen bide-zatia -11.950 - 12.110 kp- Azpeitiko udalera eskualdatzea.
6.- 2017ko Joxe Takolo beka onartzeko oinarri arautzaileak eta 2017. ekitaldirako deialdia.
7.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako diru-laguntzak: Urola Kostako Hitza, Uztartzen Euskara Elkartea -Uztarria- eta Erlo Telebista.
8.- Alkatetzak 2016ko abuztuan, irailean eta urrian emandako ebazpenen berri ematea.
Azaroaren 28ko 2.568/1986 Erret Dekretuaren 91. artikuluaren baitan: Gure Esku Dago taldeak Euskal Herriko etorkizun politikoaren inguruan urratsak emateko aurkeztu duen ekimen idatzia onartzea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea