wrapper

Oharrak

2017ko otsailaren 7ko plenoaren laburpena

Azpeitian, 2017ko otsailaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2017ko urtarrilaren 16an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ezkustako eraikuntza eraisteko Udalaren eta jabetzaren arteko hirigintzako hitzarmena onartzea.

3.- Udalaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2016-2019 onartzea; baita, 2016. ekitaldiko diru-laguntzen eranskina ere.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

5.- Kultura Sailak kudeaturiko programen baitan, "Sorkuntza" bekak emateko oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea.

6.- 25 urte baino gehiago dituztenentzat eta langabezian edo kontratuaren % 50eko murrizketa dutenentzat arlo arautuan edo ez arautuan formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea.

7.- Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza oinarrien aldaketa onartzea, eta 2017ko deialdiaren berri ematea.

8.- 2016. Udalaren aurrekontuan 5. zk. duen kreditu aldaketa onartzeko Alkatetzak 2016ko azaroaren 16an emandako ebazpenaren berri ematea.

9.- 2016. Kirol Patronatuko aurrekontuan 1. zk. duen kreditu aldaketa onartzeko alkatetzak 2016ko abenduaren 29an emandako ebazpena onartzea.

10.- Alkatetzak 2016ko maiatzean emandako ebazpenak.

11.- Mayors For Peace sareari atxikimendua adierazteko mozioa.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information