wrapper

Oharrak

2015eko otsailaren 3ko bilkura

UDALBATZA OSOAK 2015EKO OTSAILAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko otsailaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagu-sian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, azter-gai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitiko Udalbatzak 2015eko urtarrilaren 13an egindako bil-kuraren akta onartzea.

2.- Loiola-Manresa bitartean igaroko den Ignazio-bidearen ingu-ruan lankidetza hitzarmena onartzea.

3.- Arreta Soziosanitarioa behar duten herritarrak zerbitzu koor-dinatua eta egonkorra izan dezaten Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarrekin adostu duten protokoloa.

4.- Azpeitiko Udalaren eta EJ-ko Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren arteko hitzarmena, Egibar baserrian dagoen ingurumen hezkuntzaren museoan ematen diren jarduerak bideratzeko (2013-2015).

5.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko hitzarmena (2015. ekitaldirako diru-laguntza).

6.- 2014ko aurrekontuan, gastuen aurrekontu partiden arteko trans-ferentzia bidez egin beharreko 5. kreditu aldaketaren berri ematea (alkatetzak 2014ko azaroaren 25ean onartua).

7.- Alkatetzak 2014ko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

8.- Ez dago galdera edo erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information