wrapper

Oharrak

2015eko martxoaren 31ko bilkura

UDALBATZA OSOAK 2015EKO MARTXOAREN 31N HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko martxoaren 31n, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitiko Udalbatzak 2015eko otsailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Udalaren Plan Estrategikoaren baitan, euskara suspertzeko honako dirulaguntza zuzenak arautzeko hitzarmenak: Hitza, Uztarria eta Erlo.
3.- Azpeitiko udalean genero Mainstreaming estrategia gauzatzeko plangintza onartzea.
4.- 2014ko aurrekontuaren likidazioa onartzea.
5.- 2015eko aurrekontuan 1. eta 2. kreditu aldaketaren kontu ematea.
6.- Soreasuko parkinaren kuotak aldatzea: 2015eko zerga-agintarauaren aldaketa.
7.- Alkatetzak 2014ko maiatzean, ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.
8.- Merkataritza alorreko arautegiak merkataritza establezimendu txikiei egiten dien kaltea adierazten duen mozioa onartzea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information