wrapper

Abenduaren 1eko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2015eko abenduaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla (bat ezik).

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2015eko azaroaren 3an, azaroaren 10ean eta azaroaren 24an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko udalaren eta Sanjuandegi auzoko XJ elkartearen arteko hitzarmena, igerilekuko eraikineko behe solairuan Sanjuandegiko auzotarren erabilerarako lokal bat uzteko.

3.- Urola Erdiko Mankomunitatean beharrezkoak diren organuak osatzea: Kontuen Batzorde berezia eta Kontratazio mahaia.

4.- Euskararen Nazioarteko egunean Azpeitiko udalaren adierazpen instituzionala onartzea.

5.- Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunaren inguruan adierazpen instituzionala onartzea.

6.- Gehitu hiesaren amaiera emateko abenduaren 1ean Nazioarteko egunerako proposatu den deklarazioa onartzea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea