wrapper

Oharrak

ELKARTZEN DIRA:

Alde batetik, Eneko Etxeberria Bereziartua, Azpeitiko Udaleko Alkate-Lehendakari gisa, Udalbatzak 2011ko ekainaren 11n hartutako akordioari jarraiki diharduena.

Bestaldetik, Alaitz Olaizola, adinduna, NAN zenbakia 72.452.031-F, Azpeitiko biztanlea, Uztarria Komunikazio taldeko lehendakari baldintzetan parte hartzen du, zeregin honetarako ahalmendua baita.

ADIERAZTEN DU:

1. Uztarriak, Azpeitiko informazioaz osatutako aldizkari bat argita-ratzen du, 'Uztarria Azpeitiko herri aldizkaria' izenekoa, eta funtzio bera duen webgune bat ere badauka, 'www.uztarria.com'. Bestetik, Uztarriak 2015. urte-rako bestelako proiektuak ere baditu (–---------------------------). Hauek dira aldiz-kariaren ezaugarriak: doanekoa izatea (hala nahi duenarentzat), finantziazioa pribatua nagusiki eta publikoa dituena, eta herrigintzan oinarritua izatea. Webgu-nearen ezaugarriak: doanekoa izatea, finantziazioa pribatua eta nagusiki publikoa dituena, eta herrigintzan oinarritua izatea. Bestelako proiektuen ezaugarriak (liburuak, batik bat) finantziazioa pribatua eta publikoa izatea. Hiruren sorburua euskara eta kultur taldeetan dago. Herrigintzan aritze hori, abiapuntu ireki eta zabaletik bideratuko da aurrerantzean ere, alderdikerietan erori gabe.

2. Azpeitiko Udalak, aldizkaria, webgunea eta beste proiektuak herrirako onuragarriak izan daitezkeela uste du. Zentzu horretan, eta Uztarria elkarteak bide horretatik lan egiteko konpromisoa hartua duenez, Udalak talde honekin elkarlanean aritzeko borondatea adierazten du.

Azpeitiko Udalbatzak 2015erako diru-laguntzak emateko Plan Estrategikoa onartu zuen, eta horren baitan, komunikazio alorrean Azpeitirako onuragarriak diren euskarazko aldizkariak, webguneak eta beste ekintzak bideratzeko proiektuak laguntzea erabaki zuen. Hain zuzen ere, Udalaren eta herritarren arteko parte-hartze zubi bat sortzea da, lortu nahi dena gardentasuna eta parte hartzea, eta euskararen erabilera bultzatuz.

Udalbatzak 2015. ekitaldirako aurrekontua onartu zuen, eta bere exekuzio oinarrietan dagokigun laguntza diru-laguntza espezifiko bezala jaso zuen. Diru-laguntzak emateko udal-agintarauaren arabera, beraz, zuzeneko diru-laguntza izendun baten aurrean gaude.

Honenbestez eta Udalbatza Osoak, hartutako akordioarekin bat, hitzarmen honen bidez aipatutako konpromisoa gauzatzera gatoz.

Klausulak.

Lehena. Aldizkaria, webgunea eta bestelako proiektuak autono-moak izango dira; hau da, edozein alderdi politikoren eraginpean izatea saihe-tuko da eta iritzi desberdinetako informazioari tratamendu bera emango zaio. Herriko informazio guztiek tartea izango dute aldizkarian eta webgunean, eta bi horietan eta bestelako proiektuetan inpartzialtasuna bereziki zainduko du.

Bigarrena. Herriko elkarte eta herritar orok parte hartu ahal izango du aldizkarian eta webgunean, bere iritzia emanez. Beste proiektuetan ere herriko elkarte eta herritar orok parte hartu ahal izango du, betiere lehen klau-sulan oinarritu ondoren, egileek haien ekarpena egoki ikusten badute.

Hirugarrena. Hilabetekaria izango da Uztarria aldizkaria, eta webgunean egunero sartu ahal izango dira albisteak.

Laugarrena. Aipatutako zabaltasun eta irekitasunaren bidetik, aldizkarian eta webgunean era guztietako edukiak eta gaiak aztertuko dira. Hala ere, aldizkarian eta webgunean —eta beste proiektuetan— zaindu egingo da pertsonaren errespetua edo norbaiti min eragin diezaiokeen informaziorik ez ematea.

Bosgarrena. Aldizkaria, webgunea, eta beste proiektuak euskara batuan idatziko dira. Aldizkaria, webgunea eta beste proiektuak, azpeitiar guztientzat sortutakoak izanik, hizkuntza eredu ere bihur daitezke irakurleentzat. Eta eredu izan daitezkeen aldetik, ahal den eredurik egokiena izaten saiatuko dira. Aldizkarian, webgunean eta beste proiektuetan argitaratuko den informazioak gutxieneko hizkuntza kalitatea ziurtatu behar du. Euskara zuzen, zehatz eta aberats eta ulerterraza izatea nahi da. Horretarako Uztarriak Azpeitiko Euskara Patronatuko Hizkuntza Aholkularitza Zerbitzuari laguntza eska diezaioke.

Seigarrena. Irudiari, dagokion garrantzia emango zaio aldizkarian, webgunean eta beste proiektuetan.

Zazpigarrena. Udala informazio iturri garrantzitsua da herriko bizitzan, eta aldizkariak eta webguneak Udala eta herritarren arteko zubi izan nahi dute. Hala, Udalak herritarrongan daukan garrantzia kontuan hartuta, udalbatzarrean hartzen diren erabakiak aldizkarian argitaratu ahal izango dira, tratamendu periodistiko profesionala emanez, baita Udaleko bestelako kontuak ere, eta webgunean ere sartu ahal izango dira udalbatzarreko erabakiak eta Udaleko beste kontuak albisteen atalean. Horretaz gain, Udalak argitaratutako produktuak (liburuak, batik bat) Uztarriari formatu digitalean emango dizkio, honek bere webean Azpeitia zerbitzu atalean jartzeko bertako informazioa.

Zortzigarrena. Iritziaren atalari dagokionez, edozein azpeitiarrek eskubidea eta aukera izango du nahi duen iritzia aldizkarian eta webgunean emateko.

Bederatzigarrena. Komunikazio hitzarmen honen bidez, Uztarriak eta Udalak Jarraipen Batzordea osatuko dute. Udaletik, Kulturako ordezkari batek hartuko du parte. Jarraipen Batzordea urtean hainbat aldiz bilduko da, eta parte bakoitzak eskatu ahal izango du bilera egitea. Batzordearen egitekoa: diru kontuak ikustea, Uztarriak bere gai nagusiak azaltzea...

Hamargarrena. Uztarria aldizkaria, webgunea eta beste proiektuak aurrera eramateko baliabide materialei dagokienez, Udalak bere jabegoko gela bat utziko dio elkarte honi.

Hamaikagarrena. Uztarria elkarteak, komunikazio proiektu hone-tan, 2015. urterako _______ euroko aurrekontua dauka. Proiektuak bideragarriak izan daitezen, elkarteak erakunde publikoei (Azpeitiko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari) diru laguntza eskatuko die. Azpeitiko Udalak Uztarriaren aldizkariari, webguneari eta beste proiektuei diru laguntza emateko asmoa adierazten du.

Azpeitiko Udalak Uztarria elkarteari, komunikazio proiektu honen-gatik, 2015. urterako guztira 31.583,26 euro emango dizkio, ohiko diru laguntza moduan. Gainontzeko diru laguntza (2.463 €) aipatutako proiektua osagarriak gauzatzen diren heinean emango zaio.

Hamabigarrena. Uztarria elkarteak, epealdi bakoitzeko diru kon-tuen azalpena edo diru zuriketa egin beharko dio Azpeitiko Udalari, izan dituen gastuak justifikatuz gastu agirien fotokopiekin.

Nahitaezko eginbehar hori 2016. ekitaldiaren lehen hilabetea baino lehenago egin behar da, udal-agintarauaren 14. artikuloak jasotako modalitateen bidez. Era berean, izan dituen diru sarrerak ere azaldu egin beharko ditu.

Azpeitiko Udalaren Kultura saila gain izango da emandako diru-kopurua laguntza ematearen arrazoi ziren xedean inbertitu direla ziurtatzea. Hori bete ez bada, itzuli egin beharko ditu jasotako kopuruak.

Hamahirugarrena. Diru laguntzen ordainketa bi epetan egingo da aldizkariaren eta webgunearen kasuan. Lehen ordainketa, hitzarmena onartu eta diru ordainketen agindua gauza daitekeenean egingo da, eta bertan Uztarriaren kontuan aldizkariaren eta webgunearen diru laguntzaren erdia sartuko da. Biga-rren ordainketa, azaroaren 1ean egingo da eta bertan diru laguntzaren beste erdia sartuko da.

Bestelako proiektuen kasuan, Udalak, bakoitzari dagokion diru la-guntzaren ordainketa osoa Uztarriak proiektua argitaratu eta gehienez hiru hila-betera egingo du.

Hamalaugarrena. Uztarria elkarteak ondorengo datuak azaldu beharko ditu diru laguntza jaso ahal izateko: elkarteari dagokion erregistroan inskripzio datuak, Identifikazio Fiskalaren Zenbakia, Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Eska-tzailearen kontu korronte zenbaki baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Urte osorako programa eta aurrekontua.

Hamabosgarrena. Uztarria, herrian banatzen den aldizkaria izanik, aldizkariak milaka irakurle izanik, eta, beraz, Azpeitian hedapen handia izanik, Azpeitiko Udalak modu erregularrean bere iragarkiak sartu ahal izango ditu Uzta-rria aldizkarian, azpeitiarrek osagai informatibo horren bidez ere izan dezaten herritar guztien erakundearen asmoen-eta berri. Udalak bere eta udal erakundeen erabakien, promozioen, deialdien, kanpainen, aholkuen, festa-agurren edo dena delakoen berri eman ahal izango du Uztarria aldizkarian iragarkien bitartez. Unean-unean Uztarriako publizistarekin jarriko da harremanetan Udala, eta iragarkien ordainketa aldizkariko beste edozein iragarki bezala egingo da.

Webgunearen kasuan, berau Azpeitirako produktu informatiboa izanik eta ikusirik teknologiaren hedapena zabalduz doala, Azpeitiko Udalak —betiere euskarri honen berezitasunak kontuan hartuta—, bere eta udal erakundeen iragarkiak (promozioak, festa-agurrak...) sartu ahal izango ditu www.uztarria.com-eko barrenean, azpeitiarrek osagai informatibo horren bidez ere izan dezaten herritar guztien erakundearen asmoen-eta berri. Udalak iragarkia jarriko balu, unean-unean Uztarriako publizistarekin jarriko litzateke harrema-netan, eta iragarkien ordainketa aldizkariko beste edozein iragarki bezala egingo litzateke.

Hamaseigarrena. Uztarria Elkarteak, liburu, CD, liburuxkak edo beste edozein euskarritako kultur produktuak argitaratzeko eta aldizkari eta webgune bezala aritzeko, behar dituen legezko betekizun guztiak beregan izan beharko ditu. Aldizkariaren kasuan, gutxienez mila ale argitaratu eta banatu beharko ditu, betiere azpeitiarren artean. Uztarria aldizkariak gutxienez orrialde kopuru hauek izan beharko ditu: 32 orrialde hilabetekaria izanez gero, eta 24 hamabostekaria izanez gero. Hilero kaleratuko du Uztarriak bere aldizkaria, —salbuespenak salbuespen— irailean izan ezik (abuztuko oporrengatik). Webgu-nearen kasuan, informazioa baldin badago, Uztarriak egunero sartuko ditu berriak-eta webgunean, —salbuespenak salbuespen— asteburuetan, jai-egunetan eta oporretan (abuztuan) izan ezik. Horiez gain, Uztarria Komunikazio Taldea lantzen ari da elkarrizketa, mahai-inguru edo solasaldi formatuko egitasmo oso bat, eta beste talde batzuekin elkarlanean ari da. Sanagustin Kulturgunean burutzen diren Aho Bizarrik Gabe solasaldien antolakuntza eta hedapenean parte da.

Hemezazpigarrena. Uztarriak, aldizkariaren ale bakoitzean, web-gunean eta beste proiektuetan (eta sor daitezkeenetan), Azpeitiko Udalaren diru laguntza jasotzen duela adieraziko du.

Hemezortzigarrena. Hitzarmen honen iraupena 2015eko abendura artekoa izango da.

Hemeretzigarrena. Bi aldeetako norbaitek jasotako konpromisoak etengo balitu, hitzarmena bertan behera geldituko litzateke.

Eta bi aldeen adostasunaren seinale, hitzarmen hau sinatzen dute, bertan aipatzen diren leku eta egunean.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information