wrapper

Oharrak

Elkartzen dira:

Alde batetik, ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA, adin-dua, NAN zenbakia 35773722 M, Azpeitiko Udaleko Alkate gisa, udal-batzarrak 2011ko ekainaren 11n hartutako akordioari jarraituz diharduena.

Bestaldetik, UXUA OSTOLAZA EGAÑA, adinduna, NAN zenbakia 44140459 D duena; Urola Kostako Hedabideak S.M.ren kudea-tzaile baldintzetan hartzen du parte, 2005eko apirilaren 20an Notarioaren aurrean, eta 134 protokolo zenbakia duen ahalmenaren arabera ahalmendua dena.

Adierazten dute:

1. Urola Kostako Hedabideak S.M.k, Urola Kostako informa-zioaz osatutako egunkaria eta webguneak egiten ditu, Urola Kostako Hitza izenekoa asteartetik ostiralera, eta egunero urolakosta.hitza.info eta Azpei-tiko berri ematen dute, zabal. Hauek dira gure komunikabideen ezau-garriak: finantziazioa pribatua (bi heren inguru) eta publikoa dituztenak, eta herrigintzan oinarrituak. Informazio produktu horien sorburua, euskarazko komunikazio eta kultur erakundeetan dago.

2. Informazioa emateko helburua era zabal eta irekian bide-ratzen bada, alderdikerietan erori gabe, Azpeitiko Udalak Urola Kostako Hitza, urola-kosta.hitza.info eta sor litezkeen beste proiektuak herrirako eta eskualderako onuragarriak direla uste du.

3. Urola Kostako Hitza egunkaria eta urolakosta.hitza.info euskararen erabilera areagotzeko lanean ari dira; euskararen normalizazioa lortzeko bidean oso tresna garrantzitsuak dira eta izango dira. Horren guz-tiaren onuradun Urola Kostako herritarrak izango dira (beraz, azpeitiarrek ere bai).

Zentzu horretan, eta Urola Kostako Hedabideak S.M.k bide horretatik lan egiteko konpromisoa hartua duenez, Udalak erakunde horrekin elkarlanean aritzeko borondatea adierazten du.

Azpeitiko Udalbatzak 2015eko Plan Estrategikoaren egunera-tzea onartu zuen, eta horren baitan, komunikazio alorrean Azpeitirako onuragarriak diren euskarazko aldizkariak bideratzeko proiektuak lagun-tzea erabaki zuen. Udalaren eta herritarren arteko parte-hartze zubi bat sortzea da lortu nahi dena gardentasuna eta parte hartzea, eta euskararen erabilera bultzatuz.

2015erako aurrekontua onartu, eta bere exekuzio oinarrietan dagokigun laguntza diru-laguntza espezifiko bezala jaso zuen. Diru-laguntzak emateko udal-agintarauaren arabera, beraz, zuzeneko diru-laguntza izen duen baten aurrean gaude.

Honenbestez, eta udalbatzak halako egunetan hartutako akor-dioarekin bat, hitzarmen honen bidez aurrekontuan jasotako diru-laguntza espezifikoa bideratu eta aipatutako konpromisoa gauzatzera gatoz.

KLAUSULAK

Lehena. Egunkariak eta webguneak, informazioa jorratzean eta zabaltzean, era guztietako edukiak eta gaiak argitaratuko dituzte. Inde-pendenteak, pluralak, orekatuak eta parte-hartzaileak izango dira. Beraz, alderdi politikoen eraginpean izatea saihestuko dugu, eta inpartzialtasuna zainduko. Eskualdeko beste elkarteek eta hiritar orok parte hartu ahal izango dute egunkarian eta webgunean.

Bigarren. Azpeitiko Udala informazio iturri garrantzitsua da herriko bizitzan. Horrela, egunkariak eta webguneak Udalaren eta herrita-rren arteko zubi izan nahi dute, eta Udalarekin zerikusia duten albisteak argitaratuko dituzte. Lehenengo puntuaren ildo berean, aipatutako produk-tuak informazioaren aniztasunean eta orekan oinarrituko dira.

Hirugarrena. Egunkarian eta edizio jarraituan zaindu egingo da pertsonaren errespetua edo norbaiti min eragin diezaiokeen informa-ziorik ez ematea.

Laugarrena. Egunkaria eta interneteko atariak euskara batuan idatziko dira, baina eskualdeko ukituarekin. Hizkuntza eredu bihur daitezke irakurleentzat. Eta eredu izan daitezkeen aldetik, ahal den eredurik egokie-nak izaten saiatuko dira. Beraz, gutxieneko hizkuntza kalitatea ziurtatu behar dute.

Bosgarrena. Euskararen normalizaziora begirako lanean segi-tuko dute, eta normalizazioarekin zerikusia duten beste ekimen denak zabalduko eta sustatuko dituzte.

Seigarrena. Urola Kostako Hitza astean lau aldiz argitaratuko da eta urolakosta.hitza.info edizio jarraituan.

Zazpigarrena. Hitzarmen honen iraupena 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 artekoa izango da.

Zortzigarrena. Euskara oraindik ez dago normalizatua, eta, beraz, proiektuak bideragarriak izan daitezen, erakunde publikoei diru la-guntza eskatuko die (eskualdeko Udalei, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurla-ritzari). Azpeitiko Udalak Urola Kostako Hitza egunkariari eta urola-kosta.hitza.info webguneari diru laguntza emateko asmoa adierazten du.

Horrela, Udalak Urola Kostako Hedabideak S.M.ri, komuni-kazio proiektu honengatik, 2015. urterako guztira 27.000 euroko laguntza emango dio.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da. Hitzarmena onartu eta gero, kopuru osoaren %50eko ordainketa egingo da, eta beranduenez azaroan bigarren ordainketa egingo da.

Udalaren agintarauaren arabera ordainketa hauek ordainketa aurreratuak dira, eta horien arrazoia diru-laguntzaren helburu diren ekintzak gauzatzeko ezinbesteko finantzabide izatea da.

Udalaren agintarauaren arabera Urola Kostako Hedabideak S.M. Erakundeak diru-laguntzaren onuradun izateko baldintzak bete ditu.

Bederatzigarrena. Urola Kostako Hitza egunkariak eta webguneak egunero Azpeitiko Udalaren diru laguntza jasotzen dutela adie-raziko dute.

Hamargarrena. Azpeitiko Udaleko eta UROLA KOSTAKO HEDABIDEAK S.M.ko ordezkariek lantalde bat osatuko dute hitzarmenari jarraipena egiteko xedez eta urtean gutxienez bi aldiz elkartuko dira. Bi alderdietako batek beste bilerarik eskatuz gero ere elkartuko dira.

Hamaikagarrena. UROLA KOSTAKO HEDABIDEAK S.M.k diru-laguntza ematea oinarritzen duen jarduera egin, eta behartuta dago behar bezala justifikatzea Azpeitiko Euskara Patronatuan.

Nahitaezko eginbehar hori 2016. ekitaldiaren lehen hilabetea baino lehenago egin behar da, udal-agintarauaren 14. artikuloak jasotako modalitateen bidez. Azpeitiko Euskara Patronatuaren gain izango da emandako diru-kopurua laguntza ematearen arrazoi ziren xedean inbertitu direla. Hori bete ez bada, itzuli egin beharko ditu jasotako kopuruak.

Eta bi aldeen adostasunaren seinale, hitzarmen hau sinatzen dute, bertan aipatzen diren leku eta egunean.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information