wrapper

Uztailaren 3ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2018KO UZTAILAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko uztailaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2018ko ekainaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Asier Petralanda Bilbao-ri, Artzubia etorbidea 4 behean dagoen lokalean Garbiketa-Autozerbitzua ipintzeko egingo dituen egokitzapen lanak egiteko baimena ematea, akordioan ezarritako baldintzak bete behar dituelarik.

3.- Arana kalea, 9ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko eskatu duten obra-baimena ematea. Modu berean eraikin honetan eta Arana kalea 9 biseko eraikineko fatxadak eraberritzeko eta terrazak iragazgaizteko lanentzako ere obra baimena eman da baldintza batzuekin.

4.- Larrañaga-Arzuaga familiak Otzokua baserria berreraikitzeko egitasmoan aurkeztu duen eranskina hurrengo bilkuran baloratzea, aldez aurretik aurkeztutako dokumentazioak behar duen azterketa egingo da.

5.- VODAFONE ESPAÑA, S.A.U.ren izenean Jesus Mª Blanco Gonzálezek, Anardi Area 2an kokatua dagoen “Danona Altzariak” eraikinean Telefonia Mugikorreko Deien Banagunea jartzeko lanetarako aurkeztu duen Erantzukizunpeko obra-adierazpena onartzea.

6.- Pedro Victor Usandizaga Irigoyen-i obra baimena ematea Garate Anaiaren auzoa 3ko eraikineko portalean igogailuraino iristeko plataforma bat jartzeko.

7.- Inversiones Sectores Varios S.L.ren izenean Marcial Ucin Larrañagak Foru pasealekua 14an kokatua dagoen eraikinean bulego-jarduera berreskuratzeko egin duen proposamena onartzea baldintza batzuekin.

8.- Ura Ur Agentziak emandako ebazpena, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.k ibaieder ibaia eta Oñatz erreka gurutzatu, Elgoibar-Lasao 1 eta 2 L30 KV-etako linean, airetik fibra optikoa ezartzeko lanak egiteko. Iberdrolari hainbat baldintza jarri zaizkio.

9.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak ikuskatzea:

- Paulo VI auzoa, 12
- Garate Anaiaren auzoa, 9
- Iñaki Azpiazu kalea, 2
- Elizkale, 36
- Etxe-Alai auzoa, 1
- Izarraitz auzoa, 26
- Arretxe kalea, 5
- Kaleaundia, 5
- Loiola auzoa, 17
- Elizkale 5
- Izarraitz auzoa, 9
- Kaleaundia, 3
- Arana kalea, 12
- Arana kalea, 10
- Arana kalea, 6
- Arana kalea, 8
- Arana kalea, 2
- Erdikale, 20
- Arana kalea, 4

Azpeitia, 2018 urriaren 1a -UDALAREN IDAZKARIA,-

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea