wrapper

Uztailaren 4ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2017ko uztailaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2017ko ekainaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Esklabak-Iturzulo azpieremuan gaitasun murriztua duten pertsonentzat zuzendutako etxebizitza egitetik Leku-Eder S.A.k aurkeztutako salbuespen eskariari buruz erabaki da erantzuna eman aurretik dagokion kontsulta egingo zaiola alorreko elkarteari.

3.- Aitzol Kortajarena Guridi-ri eskatutako obra-baimena ematea Arana kalea, 1-4. ezkerrean dagoen etxebizitza eraberritzeko.

4.- Ana Isabel Galarraga Leundak, Loiola auzoa, 98an dagoen Sokin baserria eraberritzeko lanetarako onartu zuen baimenaren luzapen eskaera ez onartzea, proiektuaren eguneratzea egin bitartean.

5.- Azpeitiko Alde Zaharra 1.1. azpieremuan eraikiko diren eraikuntzen inguruko proiektu teknikoak aurkeztea.

6.- Ondorengo eraikuntzen inspekzio teknikoak onartzea: Garate Anaiaren auzoa, 7-8, Urrestillako Ibarluze etxea, Artzubia etorbidea, 13, Garate Anaiaren auzoa, 4-5-6, Urbitarte auzoa, 1, Landeta etorbidea, 26, Foru etorbidea, 10.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea