wrapper

Martxoaren 7ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2017ko martxoaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Jose Artetxe kalea, 4an "Jesusen Bihotzaren Ikastetxea" deritzon finkaren emakida: Eraberritze lanen esleipena berrestea, eta udalaren konpromisoak gauzatzeko irizpideak onartzea.

3.- Arana kalea, 17ko jabekideen izenean Jose Luis Camarzanaren idatzia, erantsitako proiektuaren arabera eraikuntza honetan igogailua jartzeko obra baimena eskatzeko.

4.- Julian Soraluce Narvaizaren idatzia, erantsitako proiektuaren arabera Ildefonso Gurrutxaga kalea, 12 azpian dagoen lokala eraberritzeko obra baimena eskatzeko.

5.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak: Joan XXIII auzoa 2 eta 4, Erdikale 1 eta Arana kalea 17.

6.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea