Azpeitian, 2017ko otsailaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Done Jakue kalea, 1eko jabekideei teilatua eraberritzeko obra baimena ematea.
2.- Artzubia etorbidea, 5eko jabekideei eraikuntza horretan igogailua berritzeko obra baimena ematea.
3.- Xabier Etxezarretari obra baimena ematea Urrestilla auzoa 228ko eraikinean igogailua berritzeko.
4.- Plaza Nagusia 6 eta 7, Done Jakue kalea 1 eta Artzubia etorbidea 5eko eraikuntzen inspekzio teknikoak tramitatzea.
5.- Galdera eta erreguak.