wrapper

Oharrak

2016ko abenduaren 13ko erabakiak

Azpeitian, 2016ko abenduaren 13an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Eraikuntzen inspekzio teknikoak: Joan XXIII auzoa, 7 - Arana kalea, 9 - Erdikale, 7.

3.- Xabier Erauskin Alzagari obra baimena ematea Garmendia auzoa, 17 behean dagoen lokalean autoak eskuz garbitzeko jarduera jartzeko.

4.- Manipulados Aramburu SLri lan baimena ematea "Antzibarrena" 23 Hirigintza eremuaren baitan duen pabiloian obrak egiteko.

5.- OBI oinetakoak SLk eskatutako obra baimena ematea Erdikale 29an oinetakoak saltzeko jarduera ipintzeko.

6.- Saioa Larrañaga Aizpuru y otra CBk eskatutako obra baimena ematea Ildefonso Gurrutxaga kalea, 8 behean dagoen lokalean estetika zentroa jarduera ipintzeko.

7.- EUP LOCALES SLren izenean Unai Arrizabalaga Garairi Joan XXIII auzoan dagoen pabiloiaren teilatu-estalkia konpontzeko obra baimena ematea.

8.- Hemen azaltzen den puntua tramitatuta dago.

9.- Luis Peña Olaizolari obra baimena ematea Landeta etorbidea, 1 behean dagoen lokalean taberna-jatetxea jartzeko.

10.- Jose Artetxe kalea, 3ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko obra baimena ematea.

11.- Galda Beitia SLk egindako eskaera Kultura sailean baloratuko da.

12.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information