wrapper

Azaroaren 8ko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2016ko azaroaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko urriaren 11n egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Jose Artetxe kalea, 4an dagoen Betharrameko ikastetxearen zaharberritze lanak: Exekuzio proiektuaren onarpena eta eraikina birgaitzeko proiektuak jasotako lanak exekutatzeko lizitazioari hasiera ematea.
3.- Karmen Gurrutxagak, Arriagain baserriaren alboan dagoen egutegia berritzeko eskatu duen baimenari ezetza ematea.
4.- Kale Barrena 25eko eta Paulo VI auzoa, 7 eta 8 eraikinetako inspekzio teknikoak.
5.- Plangintza Orokorraren baitan Arana ingurunea, hirigintza eremuan, legearen berreskurapena emateko espedientea.
6.- Azkoitiko Nordekua ustialekuko titularraren idatzia Lizardi lursailaren aprobetxamenduari buruz.
7.- Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan Izarra eremurako urbanizazioaren egoera.
8.- Maria Milagros Zabaleta Etxanizek Izarraitz auzoan nekazaritzako tresnak gordetzeko txabola bat eraikitzeko eskatu duen obra lizentziari baimena ematea.
9.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea