wrapper

Uztailaren 5eko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2016ko uztailaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzordeak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko ekainaren 21ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Promociones Leku Eder SAk egindako eskaerari, dokumentazioa eransteko eskatzea, Esklabak-Iturzulo azpieremuko gainkaldeko lursailean betelan bat egiteari dagokiona.

3.- Esklabak-Iturzulo azpieremuko urbanizazioan argindarra sartzerko Promociones Leku-Eder SAren ekimena onartzea.

4.-Alberto Dacosta Montes-i, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren ardurapean dagoen Karmelo Etxegarai ikastolaren eraikuntzan eraberritze lanak egiteko baimena ematea.

5.- Juan Mª Ibarguren Agirretxek sustatuta Izarraitz auzoko Gaztainazabal baserriaren inguruan partzela itxi, bide pribatuaren mugan harrizko hormak egin eta partzela ixteko bidea egokitzeko tramitatzen ari den espedientearen berri ematea.

6.- Elizkale, 34ko jabekideek eraikinaren inspekzio teknikoa aurkeztu dute.

7.- Urrestillako Kaleaundia 10eko jabekideek eraikinaren inspekzio teknikoa aurkeztu dute.

8.- Euskalerria kalea, 34ko jabekideek bultzatuta eraikuntza horretan igogailua jarri eta irisgarritasuna bermatzeko obra baimenaren tramitazioa.

9.- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Azpeitia-Azkoitia farmazia-eremu bateratuan nahitaezko ohiko ordutegitik kanpo farmazia zerbitzua emateko proposamena ontzat ematea.

10.- Lasaomendi SAk 2016ko maiatzaren 31n eskatutako dokumentazioa aurkeztu du, Odria auzoan, Lasaoko Garatxabal inguruan lur betetzea egiteari buruzkoa, eta orain beharrezkoa izango da honen balorazio-txostena egitea.

11.- Iker Agirre Alemanek, gaztainak saltzeko okupazioari buruz egindako eskaera Hirigintza sailean baloratu eta dagokion batzordera bideratuko da.

12.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea