wrapper

Oharrak

2015eko urtarrilak 13ko erabakiak

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2015EKO URTARRILAREN 13AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko urtarrilaren 13an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udal-burua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak ber-tan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko abenduaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea, aldaketarik gabe.
2.- Iñaki Azpiazu eta Miren Lasari obra baimen baldintzatua ematea Loiolako Ignazio etorbidea, 73 behean kafetegi-okin-degi bat jartzeko lanak egiteko.

3.- Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Forum Sport S.A. enpresari onartutako obra baimenaren inguruan aurkeztu duen berraztertze errekurtsoa erantzutea.

4.- Promociones Leku-Eder S.A.ri lan baimena ematea Azpeitiko Hiri Antolamen-duaren Plangintza Orokorraren baitan "Esklabak-Ituzulo" 4.3 Hirigintza azpieremurako 1 eta 2 portalak eraikitzeko.

5.- Herriko zona ez urbanizagarrian jabetza horizontalaren baitan egin daitez-keen banaketak erabakitzeko erizpideak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information