wrapper

2015eko martxoaren 3ko erabakiak

Azpeitian, 2015eko martxoaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarrak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxebe-rria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Urriaren Gobernu Batzordeak 2015eko otsailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- URA Ur Agentziaren Zuzendari nagusiak 2015eko otsailaren 6an hartutako ebazpenaren bidez Gipuzkoako Urak S.A.ri baimena ematea onartu zuela Badiolegi errekaren bikalean harrizko malda bat gauzatzeko lanak egiteko.
3.- Maria Jose Oteguiri baimena ematea Urrestillako Uresaundi baserrirako erabiltzen diren tresnak gordetzeko biltegi bat eraikitzeko.
4.- Maria Pilar Jarnek zuzenduta Magdalena auzoa 17ko eraikun-tzaren teilatua eta fatxadak berritzeko baimen eskaeraren erantzuna mahai gai-nean uztea.
5.- Luis Agotek zuzenduta Landetako Ondarre kalea, 1ean dagoen Ondar-Gain etxearen teilatua eraberritzeko eta fatxada estaltzeko obra baimen eskaeraren erantzuna oraingoz ez da emango.
6.- Egur Zerraren izenean Jose Antonio Urkizuri udal baimena ematea Landeta etorbidea 4an dagoen partzelan pabilioi industrial bat egiteko.
7.- Etxe-Alai auzoa, 16ko eraikuntzaren egoera ona dela jakinaraz-tea, udalaren arkitektoak egindako txostenaren bidez.
8.- Joseba Belokik, Buztintzuriko errebala, 3-5 behean kafe-dastalekua jartzeari buruzko kontsultari ezezko erantzuna ematea, kale horretan ezin delako mota horretako jarduera berririk jarri.
9.- Jose Maria Aizpuruak Ule baserrian etxebizitzak eraiki daite-keen galderaren erantzuna Udal teknikariak emandako txostenaren bidez ematea.
10.- Herriaren Gobernu batzordeko kideek plazako azoka eraberri-tzeko lanetan emango diren pausoak zein diren jakin dute eta beren adostasuna eman diote.
11.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea