Azpeitian, 2016ko otsailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarrak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzordearen antolaketa.
2.- Herriko Udal Etxebizitza tasatuak: alokatzeko erizpideak.
3.- Izarrako eremuan hiritartze lanak: 4. fasearen lanak egikaritzea.
4.- Auzarazako espedientea: epaiaren exekuzioa.
5.- Loiolako Ignazio etorbidea, 63, 65 eta 67 eraikuntzak: aspektu teknikoen inguruko legeria.
6.- Iñaki eta Ander Uranga Aranburuk aurkeztutako idatzia, erantsitako proiektuaren arabera Urrestillako Uranga-aldea baserrian egindako gehiegizko obrak legeztatzeko baimena ematea.
7.- Javier Olea Unanuek aurkeztutako idatzia, erantsitako proiektuaren arabera, Urzelaieta 29 hirigintza eremuan dagoen pabilioia handitzeko obra baimena ematea.
8.- Promociones Leku-Eder S.A.ren izenean, Miguel Soraluce Elorzak egindako idatzia, erantsitako exekuzio proiektuaren arabera, Esklabak-Iturzulo 4.3 hirigintza azpieremurako 20.43.1 partzelan 3 portala (3-1 fasea) eraikitzeko lizentzia ematea.
9.- Azpeitiko Arana kalea, 9ko eraikuntzaren egitasmoak: Herriaren Gobernu Batzordeak 2003 apirilaren 3an emandako obra baimenaren eragin ekonomikoak.
10. Urrestillako bidegorria: Herritarren eskaera.
11.-. Lapatx Zabortegiari buruz azalpenak.