wrapper

Erabakiak

Azpeitiarrei eta Azpeitiari dagozkion erabaki garrantzitsu asko hartzen dira Udalean. Gobernu batzordearen bileretan, osoko bilkuretan, ordenantzetan... herritarren eta herriaren eguneroko bizitza ahalik eta egokien kudeatzen lagunduko duten neurriak hartzen saiatzen da udalbatza.

Erabaki horiek herritarrengandik urrun gelditzen dira, ordea, sarri. Osoko bilkura, gobernu batzorde eta gainerakoetan hartutako neurriak askotan ez dira herritarrengana iristen.

Informazio gabezia horri aurre egin nahi dio atal honek. Azpeitiko Udalean hartzen diren erabaki guztiak bertan irakurgai izango dira, herritarren esku, ezagutu eta kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Azpeitia azpeitiarrena delako, Udala azpeitiarrena delako.

Azpeitia, zure herria, zure Udala

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea