wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiaren eta Hazparneren senidetzea ospatzeko jaia izango da larunbatean
    Azpeitiaren eta Hazparneren senidetzea ospatzeko jaia izango da larunbatean
    Besteak beste, Zelai Luzen zuhaitza landatu eta senidetze hitzarmena berrituko dute bi herrietako ordezkariek. Ondoren, bazkaria izango da Azoka Plazan. Bazkarira joan nahi dutenek bihar arteko epea dute izena emateko udaletxeko Kultura saileko bulegoan edota 943 15 70 68 telefono zenbakira deituta.  Aurten 31 urte dira Azpeitiak eta Hazparnek lehenengoz senidetze hitzarmena sinatu zutela. Eta larunbatean hitzarmen hori berrituko dute, Azpeitian ospatuko duten senidetze jaian. Egun guztirako egitaraua antolatu dute: aurrena, hazparnetarrei ongietorria egin eta hamaiketakoa egingo dute; gero, kalejira egingo dute Udal Musika Bandak eta bi herrietako ttuntturroek; eta, jarraian, bi herrietako udal ordezkariek zuhaitz bat landatuko dute Zelai Luzen. Horren ostean, bi herrietako alkateek senidetze hitzarmena berrituko dute udaletxean egingo duten ekitaldian, eta, ondoren, bazkal aurretik, Hazparneko eta Azpeitiko pilotariek bi partida jokatuko dituzte Frontoi Txikin. Bazkaria Azoka Plazan izango da, eta bazkalondoa Piano bat bertsotan hirukoaren doinuek alaituko dute. Bazkarira joan nahi dutenek bihar arteko epea dute izena emateko, udaletxeko Kultura saileko bulegora joanda edota 943 15 70 68 zenbakira deituta. Helduek 25 euro ordaindu beharko dute bazkarirako txartela, eta 12 urtetik beherako umeek, 10 euro.  Menua Azoka Plazako Elikaguneko kideek osatu dute, “zero kilometro” produktuekin. Honako hau izango da helduentzako menua: mahai gainekoak, salmorejoa kantauriko hegaluzearekin, Nafarroako zainzuri freskoak, Basatxerri masailak ardo saltsan, Azpeitiko ardi gaztak Errezilgo sagar dultzearekin, esne gozoa garaiko fruituekin, kafea eta patxarana. Honako hau, berriz, umeentzako menua: makarroiak tomatearekin eta txorizoarekin, albondigak barazki saltsan eta esne gozoa garaiko fruituekin. Iazko irailean Hazparnen egin zuten senidetzearen 30. urteurrena ospatzeko jaia. Ordukoan, bi herrietako 200dik gora…
  • Garmendipeko belar artifizialezko futbol zelaia berrituko du Udalak, udan
    Garmendipeko belar artifizialezko futbol zelaia berrituko du Udalak, udan
    Ekainaren 18an hasiko dituzte lanak, eta herriko futbol taldeek aurre denboraldia hasterako prest izango da zelai berritua. Batetik, obra zibila egingo dute, putzurik sortu ez dadin; eta bestetik, belar berria jarriko dute. Udalak 356.422,95 euro inbertituko ditu lan horietan. Read more...
  • UDALA EGOERA EKONOMIKO ONEAN; 2017KO GASTUEN BETETZE MAILA %86KOA IZAN DA, ZOR BIZIA %11,2KOA DU ETA GERAKIN NABARMENA DU
    UDALA EGOERA EKONOMIKO ONEAN; 2017KO GASTUEN BETETZE MAILA %86KOA IZAN DA, ZOR BIZIA %11,2KOA DU ETA GERAKIN NABARMENA DU
    “Udalaren egoera ekonomikoa ona dela esanez hasi nahi dugu gaurko agerraldia, lehen ere behin baino gehiagotan esan dugu, eta gaurkoan datuek berresten digute orain arte baieztatu duguna. Egoera ekonomiko on, saneatu eta orekatu honek erakusten digu Udalaren orain arteko eta gaur egungo kudeaketa egokia eta diru publikoaren erabileran jarritako zuhurtzia”, agertu du Leire Goenaga zinegotziak. Azpeitiko Udalak 27.726.334,88 eurotako behin betiko aurrekontua izan zuen 2017an, eta “pozik” esan dute gastuen betetze maila %86koa izan dela. Behin betiko aurrekontuaren zenbatekoa altua izan da 2017an. Hasierako aurrekontuari 2016tik gehitu ziren gastuak eta 2017 urtean zehar egin diren kreditu gehikuntzak izan dira arrazoiak. Honek erakusten digu udalak gaur egun duen gaitasun ekonomikoa horrelako gehikuntzak egiteko. Gastuen eta inbertsioen betetze maila %86koa izan da. Urtearen hasieran aurreikusi genituen asmo eta inbertsioak ia gehienak bete dira. Eta ez dira nolanahiko inbertsioak izan. Aurreko urtetik martxan zeuden proiektu eta obra hainbat bukatu ziren eta 2017an zehar proiektu garrantzitsuak jarri genituen abian. Artzubiko bidegorria eta Urrestillakoaren proiektua, urbanizazio lan ugari auzoz auzo, Basozabal, igerilekuko obrak, Loiolabideko zubia, Izarraizko atea parkea, Azoka plazaren bukaera, argiteria, baserri bideak… Inbertsioez gain arloz arlo ezarri genituen asmoak betetzen joan gara gai sozialetan, kultura zein hezkuntzan… Inbertsioen betetze maila bezain garrantzitsua da gastuen eta sarreren arteko oreka mantentzea, dirua gastatzea edo inbertitzea bezain garrantzitsua baita sarrerak neurri berean izatea. Hasierako aurrekontuan aurreikusitako sarreren kopurua gainditu egiten dute 2017 urteko sarrerek. Sarreren aurreikuspenak egiterakoan zuhurtziaz jokatu genuela agerian gelditzen da. Sarreren atalean bereziki azpimarratu nahi dugu, egiten ari garen inbertsio eta proiektuak begi…
Azpeitiaren eta Hazparneren senidetzea ospatzeko jaia izango da larunbatean
Besteak beste, Zelai Luzen zuhaitza landatu eta senidetze hitzarmena berrituko dute bi herrietako ordezkariek. Ondoren, bazkaria izango da Azoka Plazan. Bazkarira joan nahi dutenek bihar arteko epea dute izena emateko udaletxeko Kultura saileko
Garmendipeko belar artifizialezko futbol zelaia berrituko du Udalak, udan
Ekainaren 18an hasiko dituzte lanak, eta herriko futbol taldeek aurre denboraldia hasterako prest izango da zelai berritua. Batetik, obra zibila egingo dute, putzurik sortu ez dadin; eta bestetik, belar berria jarriko dute. Udalak 356.422,95 euro
UDALA EGOERA EKONOMIKO ONEAN; 2017KO GASTUEN BETETZE MAILA %86KOA IZAN DA, ZOR BIZIA %11,2KOA DU
“Udalaren egoera ekonomikoa ona dela esanez hasi nahi dugu gaurko agerraldia, lehen ere behin baino gehiagotan esan dugu, eta gaurkoan datuek berresten digute orain arte baieztatu duguna. Egoera ekonomiko on, saneatu eta orekatu honek
Etxebitzitza

Etxebitzitza (1)

Etxebizitzak

  Etxebizitza behar eta eskubide garrantzitsua da herritar ororentzat. Etxe hutsetatik abiatuta egin nahi du Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko politika. bide horretan, azken urteotan neurri desberdinak hartu ditu etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko asmoz. Etxebizitza hutsei jarritako Ondasun Higiezinen gaineko zergaren errekargoa eta etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak dira horren adibide garbienak. Neurri horiek emaitzak eman dituzte, gero eta gehiago baitira herrian alokatutako etxeak, batez ere Alde Zaharrean. Neurri horietatik haratago, ordea, Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko azterketa egin nahi izan du. Herritarren behar eta nahi errealak zeintzuk diren ikusiz, datozen urteetako pausoak zehazteko. Hala, bi ikerketa egin ditu; alde batetik, 700 herritar ingururi inkesta egin zaie beren iritzia eman dezaten eta norbere behar eta nahiak azaleratzeko. Beste aldetik, berriz, Udalaren datuak gurutzatuz 10 urterako prospektiba egin da Azpeitiaren etorkizuna irudikatzeko.    AZTERKETA Herritarrei egindako inkesta (2016) Gazteen prospektiba Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information