wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko ixtea. Hilabete luzeetako lana izan da Lapatxen klausuratzen hastea lortzearena, baina azkenean klausurarako baimen guztiak lortu ostean, obrak hastear dira: “Itxi genuenetik hauxe lortu arte ez dugu etsi. Guk zabortegia ixteaz gain klausuratzea nahi dugu, berriro hemen zabortegia izateko tentaziorik ez dezan izan inork. Azkenean lortu dugu, eta urte luzeetako eta fasekako prozesua izango bada ere, ibilbidea hastera goaz”, azaldu du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. Read more...
  • Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziek bulego berria. Aldaketa nagusienetako bat, ordutegia izango da; astelehenetik aurrera astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30etara irekita izango da irekita bulegoa herritarrentzat. Larunbatetan 9:00etatik 12:30etara ere izango da herritarren zerbitzura. Udaletxeko lehen solairuko zati handi bat  egokitu da herritarrentzako erosoagoa bilakatu eta udalarekin izan ditzakeen harreman oro behar bezala atendituta izateko: "Herritarrei arreta integrala eta zentralizatua eskaintzea da helburua. Herritarrak duen behar, tramite edo zerbitzu oro leku bakar batean atenditu eta irtenbidea bertan emango zaio. Harreran egongo diren pertsonek atentidutko dituzte, eta helburua da gune horretatik mugitu gabe, bertan ematea zerbitzua", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. Tramite sinpleenetik hasi eta teknikariekin hitz egin beharreko kontu pertsonaletara arte bertan egingo dira. Bulego berezi bat ere egokitu dute kontu pertsonaletarako, teknikariak zein politikariak bertara etorriko dira herritarrak atenditzera. Hala, zerga kontuak egitera ez da kontuhartzailetzara joan beharko, edo hirigintzako obra baimenak eta egitera ere ez. Ate bakarra ere izango da udaletxearekin harremanetarako astelehenetik aurrera hirigintzako atea itxi egingo delako. Aldaketa nagusiak Ordutegia zabaldu da: goizeko 07:30etik 15:30era, eta larunbatak ere mantendu egingo dira, nahiz eta 09:00etatik 12:30era (uztaila eta abuztua salbu, eta zubi egunak kenduta).  Lekua egokitu da bertan jende gehiago atenditzeko, 3 mahai, itxaron zerrenda ahalik eta txikiena egoteko, eta zain egon behar duena ere eroso egoteko. Bulegoko sarreran zenbakia hartu beharko dute herritarrek eta egokitzen zaienean  Zerbitzuen eskaintza…
  • Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren astean etxe guztietara banatuko dira, udaletxean ere izango dira eskuragai eta online egiteko aukera ere eskainiko da. Read more...
Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko
Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean
Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien
Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren
Erlo telebistarekin hitzarmena sinatu du Udalak

Erlo telebistarekin hitzarmena sinatu du Udalak

Urtero legez, Azpeitiko Udalak eta Erlo telebistak hitzarmena sinatu dute. Akordioa tarteko, eta herriko zein eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko asmoz, 6.000 euro jasoko ditu komunikabideak. Estitxu Elduaien zinegotziak eta Urtzi Oteiza Erloko kideak sinatu dute akordioa. Hala, Udalak herri informazioaren eta euskararen alde egiten duen lana aitortu nahi izan dio. Gehiago irakurri
Ingurumenarekin eta herri ekipamenduarekin arduraz jokatzeko eskatzen die Udalak herritarrei

Ingurumenarekin eta herri ekipamenduarekin arduraz jokatzeko eskatzen die Udalak herritarrei

Asteburuan, Zelai luzeko hainbat zuhaitz apurtu dituzte, tartean, duela zenbait egun Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena gogoratzeko sartu zena. Zuhaitz edo landareen puskaketez gain, herri ekipamentuen puskaketak ere sarri gertatu ohi dira. Azpeitiko Udalak horrelako ekintzak baztertzen eta salatzen ditu, eta herritarrei ingurumenarekin eta ekipamentu publikoarekin arduratsu jokatzeko eskatzen die. Hautsitako zuhaitzak aztertu ostean, badirudi ondo daudela. Hala ere, jarraipena egingo zaie eta beharrezkoa bada ordezkatu egingo dira udazkenean. Gehiago irakurri
Mende bat iturgintzari emana

Mende bat iturgintzari emana

2018an, 100 urte betetzen ditu Iturralde iturgintzak. 100 urte iturgintzari emanak, eta urteurren borobil horretan Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari elkarteak herriari emandako bizi eta zerbitzua dela eta eskertu nahi izan dute iturraldetarren familia.  Gehiago irakurri
Loiolako ondarearen inguruko inkesta, herritarrei zuzenduta

Loiolako ondarearen inguruko inkesta, herritarrei zuzenduta

Azpeitiko Udalaren ekimenez Loiola helmuga turistiko gisa nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoa lantzen hasiak dira azken hilabeteotan. Deustuko unibertsitateak gidatuta osatuko den plan horren bidez, Loiolaren eta Azpeitiaren izena, izana, ondarea, baloreak balorean jarri eta turismo jasangarriaren bidez ezagutaraztea da helburua.  Gehiago irakurri
Ekainaren 16tik irailaren 16ra izango da irekita kanpoko igerilekua

Ekainaren 16tik irailaren 16ra izango da irekita kanpoko igerilekua

Uda sasoia iristear dela, kanpoko igerilekua irekitzeko ordua ere iritsi da. aurten ekainaren 16tik irailaren 16ra izango da irekita. Egunero, astelehenetik igandera 11:00etatik 20:00etara erabili ahal izango da. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information