wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko ixtea. Hilabete luzeetako lana izan da Lapatxen klausuratzen hastea lortzearena, baina azkenean klausurarako baimen guztiak lortu ostean, obrak hastear dira: “Itxi genuenetik hauxe lortu arte ez dugu etsi. Guk zabortegia ixteaz gain klausuratzea nahi dugu, berriro hemen zabortegia izateko tentaziorik ez dezan izan inork. Azkenean lortu dugu, eta urte luzeetako eta fasekako prozesua izango bada ere, ibilbidea hastera goaz”, azaldu du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. Read more...
  • Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziek bulego berria. Aldaketa nagusienetako bat, ordutegia izango da; astelehenetik aurrera astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30etara irekita izango da irekita bulegoa herritarrentzat. Larunbatetan 9:00etatik 12:30etara ere izango da herritarren zerbitzura. Udaletxeko lehen solairuko zati handi bat  egokitu da herritarrentzako erosoagoa bilakatu eta udalarekin izan ditzakeen harreman oro behar bezala atendituta izateko: "Herritarrei arreta integrala eta zentralizatua eskaintzea da helburua. Herritarrak duen behar, tramite edo zerbitzu oro leku bakar batean atenditu eta irtenbidea bertan emango zaio. Harreran egongo diren pertsonek atentidutko dituzte, eta helburua da gune horretatik mugitu gabe, bertan ematea zerbitzua", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. Tramite sinpleenetik hasi eta teknikariekin hitz egin beharreko kontu pertsonaletara arte bertan egingo dira. Bulego berezi bat ere egokitu dute kontu pertsonaletarako, teknikariak zein politikariak bertara etorriko dira herritarrak atenditzera. Hala, zerga kontuak egitera ez da kontuhartzailetzara joan beharko, edo hirigintzako obra baimenak eta egitera ere ez. Ate bakarra ere izango da udaletxearekin harremanetarako astelehenetik aurrera hirigintzako atea itxi egingo delako. Aldaketa nagusiak Ordutegia zabaldu da: goizeko 07:30etik 15:30era, eta larunbatak ere mantendu egingo dira, nahiz eta 09:00etatik 12:30era (uztaila eta abuztua salbu, eta zubi egunak kenduta).  Lekua egokitu da bertan jende gehiago atenditzeko, 3 mahai, itxaron zerrenda ahalik eta txikiena egoteko, eta zain egon behar duena ere eroso egoteko. Bulegoko sarreran zenbakia hartu beharko dute herritarrek eta egokitzen zaienean  Zerbitzuen eskaintza…
  • Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren astean etxe guztietara banatuko dira, udaletxean ere izango dira eskuragai eta online egiteko aukera ere eskainiko da. Read more...
Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko
Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean
Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien
Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren
Gogor salatu nahi du Udalak asteburuan Donibane Garazin izandako hilketa matxista

Gogor salatu nahi du Udalak asteburuan Donibane Garazin izandako hilketa matxista

Azpeitiko Udalak irmo salatu nahi du asteburuan Donibane Garazin bere bikotekide ohiak hildako emakumearen heriotza matxista. Hildakoaren senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna adierazteaz gain, herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatu daitezkeen ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditu. Indarkeria matxistak ez du etenik gaur egungo gizartean; arazo benetan larria da, gizon eta emakumeen berdintasun ezetik sortua. Giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du Udalak; ez Azpeitian eta ez beste inon eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du. Gehiago irakurri
Maiatza eta ekaineko asteburuetan irekita izango da Loiolako liburutegia

Maiatza eta ekaineko asteburuetan irekita izango da Loiolako liburutegia

Azken urteetan egin bezala, Loiolako liburutegia ikasleentzat irekiko da datozen asteburutan, Udaleko eta Loiolako liburutegiko arduradunek lortutako akordioari esker. Modu honetan, Santutegiko liburutegia maiatza eta ekaineko asteburu guztietan zabalduko da, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etarako ordutegian. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da. Gehiago irakurri
Beizamarako UK-04 autobus linearen geltokiak Landeta hiribidean (Mendizabal parean) izango dira maiatzaren 1etik aurrera

Beizamarako UK-04 autobus linearen geltokiak Landeta hiribidean (Mendizabal parean) izango dira maiatzaren 1etik aurrera

Atxubiaga kaleko obrak direla eta behin-behinean, maiatzaren 1etik aurrera, Beizamarako UK-04 autobus linearen geltokiak aldatu egingo dira. Egun horretatik aurrera, Atxubiaga kalean egin ohi diren geldialdiak, Landeta hiribidean egingo dira, UK-02 linearen geltoki berean (Mendizabal parean). Gehiago irakurri
Boluntariotza “bistaratu eta sustatzeko” hamabostaldia egingo da Azpeitian

Boluntariotza “bistaratu eta sustatzeko” hamabostaldia egingo da Azpeitian

Boluntarioen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da Azpeitian maiatzean zehar. Sareginez, Gizalde, Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, boluntariotza hamabostaldia ospatuko da, eta prestatutako ekintzen baitan azoka, hitzaldiak, erakusketa edota tailerrak izango dira.“Udalak Gizalderen proposamena jaso zuen hamabostaldia egiteko eta eskerrak ematea besterik ez dugu, boluntariotza gizartearen balio garrantzitsuenetakoa dela uste baitugu. Egiten duten lanagatik ez bazen, gizartea ez zen berdina izango. Beharrezkoak zarete”, agertu du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. Gehiago irakurri
Azpeitiko Udalaren esperientzia esku-hartze soziosanitarioan aurkeztu dute Deustorekin batera antolatutako jardunaldian

Azpeitiko Udalaren esperientzia esku-hartze soziosanitarioan aurkeztu dute Deustorekin batera antolatutako jardunaldian

Azpeitiko Udalak eta Deusto Unibertsitateak elkarlanean antolatutako ‘Etika esku-hartze soziosanitarioan’ jardunaldia izan da gaur, osteguna, udaletxeko 5. solairuan. Ikastaroko plaza guztiak beteta, 80 pertsona inguruk hartu dute parte jardunaldian profesional eta adituen azalpenak eta esperientziak ezagutzeko.Eneko Etxeberria alkateak eman die ongietorria parte-hartzaile guztiei eta Deustoko Unibertsitatearekin duen elkarlana nabarmendu du, “horrelako ikastaro eta jardunaldiak antolatzea garrantzitsua baita. Hezkuntza ikasi gabe bizitzan jasotzen dugula esaten da, eta jasotako hori gero baloratu egin behar da. Hezkuntza ona izatea inportantea da, irakasleak hautatzea, norekin ikasten duzun eta gaur hori bermatuta dago. Gaurko jardunaldian etikaz eta esku-hartze soziosanitarioaz hausnartzeko abagunea izango da, gero ideiak horiek garatzeko balio izango dute. Azpeitiko eredua ere erakutsiko da, gauzak ondo egiten ari garen seinale. Izan ere, gure politikaren ardatza etika da, gardentasuna, zintzotasuna…. Eskerrik asko denoi”, agertu du. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information