wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko ixtea. Hilabete luzeetako lana izan da Lapatxen klausuratzen hastea lortzearena, baina azkenean klausurarako baimen guztiak lortu ostean, obrak hastear dira: “Itxi genuenetik hauxe lortu arte ez dugu etsi. Guk zabortegia ixteaz gain klausuratzea nahi dugu, berriro hemen zabortegia izateko tentaziorik ez dezan izan inork. Azkenean lortu dugu, eta urte luzeetako eta fasekako prozesua izango bada ere, ibilbidea hastera goaz”, azaldu du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. Read more...
  • Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziek bulego berria. Aldaketa nagusienetako bat, ordutegia izango da; astelehenetik aurrera astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30etara irekita izango da irekita bulegoa herritarrentzat. Larunbatetan 9:00etatik 12:30etara ere izango da herritarren zerbitzura. Udaletxeko lehen solairuko zati handi bat  egokitu da herritarrentzako erosoagoa bilakatu eta udalarekin izan ditzakeen harreman oro behar bezala atendituta izateko: "Herritarrei arreta integrala eta zentralizatua eskaintzea da helburua. Herritarrak duen behar, tramite edo zerbitzu oro leku bakar batean atenditu eta irtenbidea bertan emango zaio. Harreran egongo diren pertsonek atentidutko dituzte, eta helburua da gune horretatik mugitu gabe, bertan ematea zerbitzua", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. Tramite sinpleenetik hasi eta teknikariekin hitz egin beharreko kontu pertsonaletara arte bertan egingo dira. Bulego berezi bat ere egokitu dute kontu pertsonaletarako, teknikariak zein politikariak bertara etorriko dira herritarrak atenditzera. Hala, zerga kontuak egitera ez da kontuhartzailetzara joan beharko, edo hirigintzako obra baimenak eta egitera ere ez. Ate bakarra ere izango da udaletxearekin harremanetarako astelehenetik aurrera hirigintzako atea itxi egingo delako. Aldaketa nagusiak Ordutegia zabaldu da: goizeko 07:30etik 15:30era, eta larunbatak ere mantendu egingo dira, nahiz eta 09:00etatik 12:30era (uztaila eta abuztua salbu, eta zubi egunak kenduta).  Lekua egokitu da bertan jende gehiago atenditzeko, 3 mahai, itxaron zerrenda ahalik eta txikiena egoteko, eta zain egon behar duena ere eroso egoteko. Bulegoko sarreran zenbakia hartu beharko dute herritarrek eta egokitzen zaienean  Zerbitzuen eskaintza…
  • Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren astean etxe guztietara banatuko dira, udaletxean ere izango dira eskuragai eta online egiteko aukera ere eskainiko da. Read more...
Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko
Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean
Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien
Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren
Azpeitia Cup txapelketak inoiz baino indartsuago datoz

Azpeitia Cup txapelketak inoiz baino indartsuago datoz

Ekaineko bigarren eta hirugarren asteburuetan jokatuko dira aurtengo Azpeitia Cup Txapelketak: hilaren 8an, 9an eta 10ean mutilena eta hilaren 16an, 17an eta 18an neskena. Inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute bi txapelketetan. Gehiago irakurri
Zabalik da helduen opor programan izena emateko epea

Zabalik da helduen opor programan izena emateko epea

Abian da Imsersoren 2018-2019 denboraldiko helduentzako opor programa, eta izena emateko epea zabalik egongo da gaurtik ekainaren 14a bitartean. Gehiago irakurri
Izarraitz pilotaleku berritua igandean inauguratuko dute, Gipuzkoako II. Pilota Egunean

Izarraitz pilotaleku berritua igandean inauguratuko dute, Gipuzkoako II. Pilota Egunean

Datorren igandean, Azpeitian ospatuko dute Gipuzkoako Pilota Egunaren bigarren edizioa. Goizerako, haurrentzako eta gazteentzako ekintzak prestatu dituzte; eguerdian, bazkaira egingo dute Azoka Plazan; eta arratsaldean, profesionalen pilota partidak izango dira. Aurretik, 16:30etan, Izarraitz pilotaleku berritua inauguratuko dute, herriko pilotariei omenaldia eginda. Gehiago irakurri
Astelehenean zabalduko dute Udal udaleku irekietan izena emateko epea

Astelehenean zabalduko dute Udal udaleku irekietan izena emateko epea

Udal udaleku irekiak ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango dira, 3 eta 18 urte arteko haur, nerabe eta gazteentzat. Eskuprogramak aste honetan banatuko dituzte ikastetxeetan eta izen ematea datorren astean izango da. Aurten, lehenengoz, zaintza zerbitzua eskainiko dute 09:00etatik 10:00etara.  Gehiago irakurri
Udalbatzak bihar egingo du maiatzeko plenoa, 19:00etan hasita

Udalbatzak bihar egingo du maiatzeko plenoa, 19:00etan hasita

Bihar, maiatzak 15, asteartea, hileko plenoa egingo du Udalbatzak, 19:00etan hasita. Aurretik, 18:00etan, Herriaren Gobernu Batzordea bilduko da. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information