wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera.  Read more...
  • Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela adierazi dute. Aurten, bekaren egokitzapena dela eta udan egin zen deialdia, eta bueltan "sorpresa handia" jaso dutela aitortu dute beka jasoko zutela jakitean. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi federazioak ematen dute 3.000 euroko beka.  Read more...
    https://www.youtube.com/watch?v=Fi4MRB8F0BA
  • Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren arrastoen liburua ere badelako gaur aurkeztua. Gizon ezaguna eta maitatua da bai Azpeitian baita trikitiaren giroan ere, eta pleno aretoa gainezka izan da.  Read more...
7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera. 
Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela
Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren
bullying
Joxe takolo beka
Antzerki topaketak
Urak ekarritako harri eta lohiak kentzen hasi da Udala, Urola ibaiko zenbait puntutan

Urak ekarritako harri eta lohiak kentzen hasi da Udala, Urola ibaiko zenbait puntutan

Azpeitiko Udalak, uholdeen arriskua ekiditeko, herriko ibaiak garbi mantentzeko neurri desberdinak hartzen ditu. Lan horren baitan, urola ibaia garbitzeko eskaera desberdinak egin zaizkio Urak Agentziari, eta oraingoz lortu duen baimena urola ibaiko lau puntutatik harriak kentzekoa izan da. Garbiketa horien helburua da urak ekarritako harri eta lohiak kenduz, uholde arriskua txikitzea herrian. Lohi eta harriak ateratzeko lehen lanak hasi berri dira azoka plaza azpian.  Gehiago irakurri
Behobia-Donostia lasterketako irteera puntura joateko autobusa antolatu da

Behobia-Donostia lasterketako irteera puntura joateko autobusa antolatu da

Behobia Donostia lasterketa izango da azaroaren 12an, eta Azpeitiko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, lasterkariak hasierako puntura eramateko autobusa antolatu du.  Gehiago irakurri
'Larrialdi juridikoaren botikina' ikastaroan izena emateko epea luzatu da

'Larrialdi juridikoaren botikina' ikastaroan izena emateko epea luzatu da

Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin batera antolatutako 'Larrialdi juridikoaren botikina' ikastaroan emateko izena asteazkenera arte luzatu da (urriak 25).  Gehiago irakurri
Eskualdeko kontsumo ohituren inguruko azterketaren emaitzak aurkeztuko zaizkie merkatariei

Eskualdeko kontsumo ohituren inguruko azterketaren emaitzak aurkeztuko zaizkie merkatariei

Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak MERKAUROLA deituriko proiektua du eskuartean. Proiektu horren baitan, Urola Erdiko kontsumitzaileen eros-ohiturak aztertu dira. Ikerketan esperientzia duen kanpo aditu baten laguntzaz eskualdeko 1.050 herritarren kontsumo joerak aztertu dira, ondorio interesgarriak lortuz. Besteak beste, eguneroko nahiz aldizkako erosketaren inguruan eta azalera handiko erosketa guneek nahiz internetek duten garrantziaren inguruan galdetu zaie. Azpeitian, urriaren 24an, asteartea, 15:00etan aurkeztuko dizkiete emaitzak merkatariei.  Gehiago irakurri
Lanzituz programaren bidez negozio ideia bat dutenek proiektuaren bideragarritasuna aztertu ahal izango dute azaroaren 6tik aurrera

Lanzituz programaren bidez negozio ideia bat dutenek proiektuaren bideragarritasuna aztertu ahal izango dute azaroaren 6tik aurrera

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago Lanzituz programa. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information