wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera.  Read more...
  • Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela adierazi dute. Aurten, bekaren egokitzapena dela eta udan egin zen deialdia, eta bueltan "sorpresa handia" jaso dutela aitortu dute beka jasoko zutela jakitean. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi federazioak ematen dute 3.000 euroko beka.  Read more...
    https://www.youtube.com/watch?v=Fi4MRB8F0BA
  • Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren arrastoen liburua ere badelako gaur aurkeztua. Gizon ezaguna eta maitatua da bai Azpeitian baita trikitiaren giroan ere, eta pleno aretoa gainezka izan da.  Read more...
7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera. 
Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela
Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren
bullying
Joxe takolo beka
Antzerki topaketak
Erraldoien konpartsa osatzeko deialdia talde eta koadrilei

Erraldoien konpartsa osatzeko deialdia talde eta koadrilei

Azpeitiko Udala erraldoiekin kalejiretan parte hartzeko prest dagoen talde edo koadrila osatu nahi du. Azken urteotan zeregin horretan aritu den taldeak uzteko asmoa du, eta deialdi irekia egin nahi da, erraldoiakin ibili nahi duten herritarrak animatzeko.  Gehiago irakurri
Gaixotasun arraroen ikerkuntza bultzatzeko, tapoi bilketa kanpaina abian da

Gaixotasun arraroen ikerkuntza bultzatzeko, tapoi bilketa kanpaina abian da

Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroei laguntzeko elkarteak gaixotasun arraroen ikerkuntza bultzatzeko abian duen tapoiek bilketa kanpainaren baitan, beste edukiontzi bat jarri da Azpeitian, Plazan. Kanpaina hori Sergio Gomez elkarteko presidenteak aurkeztu du gaur Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko zinegotzia, Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea, Tomas Odriozola Zestoako Udaleko zinegotzia, Enrike Figeroa eta Noemi Arberes Lezoko zinegotziak zein Forum Sporteko Fran Porres alboan zituela Gehiago irakurri
Bihar, V. Antzerki Eskolen Egunarekin hasiko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak

Bihar, V. Antzerki Eskolen Egunarekin hasiko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak

Bihar hasiko dira Euskal Antzerki Topaketak, Azpeitian. Hasteko, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) antolatuta antzerki eskolen eguna egingo da goizean. Goizeko 9:00etatik aurrera, 'Pertsonaien iraultza (antzokitik at!)' lemapean hainbat ekintza izango dira plazan.  Gehiago irakurri
Ardo dastaketa komentatua, Libre Ardo Eguneko berrikuntza nagusia

Ardo dastaketa komentatua, Libre Ardo Eguneko berrikuntza nagusia

Bihar izango da aurtengo Libre Ardo Eguna. Goizean goizetik eguerdira bitartean ardoa eta txorizoa izango dira plazako protagonista nagusiak. 21 upategitako ardoak eta 32 garategitako txorizoak dastatzeko aukera paregabea izango da. Berrikuntza nagusia, ardo dastaketa komentatuak izango dira. Bi egingo dira eta kopa eta tiketak erostean debalde eman ahal izango da izena. Gehiago irakurri
Uztaro haurreskolako haur parkea ere, berrituta

Uztaro haurreskolako haur parkea ere, berrituta

Uztaro haurreskolako hezitzaileek duela zenbait hilabete haurreskolan duten kanpo espazioan zituzten arazo eta beharren berri eman zien Udal ordezkariei. Gaia aztertu ostean, herriko ikastetxeetako haur parkeen eraldaketa prozesuaren baitan, Uztaroko kanpo aldea ere aldatzeko konpromisoa hartu zuen. "Haur parke txikia da, baina arazoei irtenbidea eman eta haurrentzat parke erakargarriagoa egin dugu", azaldu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information