wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera.  Read more...
  • Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela adierazi dute. Aurten, bekaren egokitzapena dela eta udan egin zen deialdia, eta bueltan "sorpresa handia" jaso dutela aitortu dute beka jasoko zutela jakitean. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi federazioak ematen dute 3.000 euroko beka.  Read more...
    https://www.youtube.com/watch?v=Fi4MRB8F0BA
  • Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren arrastoen liburua ere badelako gaur aurkeztua. Gizon ezaguna eta maitatua da bai Azpeitian baita trikitiaren giroan ere, eta pleno aretoa gainezka izan da.  Read more...
7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera. 
Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela
Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren
bullying
Joxe takolo beka
Antzerki topaketak
'Go!azen 4.0' antzezlanaren estrenaldirako sarrerak, bihar Internetez (11:00etan) eta ostegunean Soreasun (17:00etan) salgai

'Go!azen 4.0' antzezlanaren estrenaldirako sarrerak, bihar Internetez (11:00etan) eta ostegunean Soreasun (17:00etan) salgai

Abenduaren 3an, 'Go!azen 4.0' antzezlanaren estrenaldia izango da Soreasu Antzokian. Aurrekoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala da hau ere. Telebistan ikusten diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. Azpeitian bi saio izango dira abenduaren 3an, 11:30ean eta 16:30ean. Bihar, azaroak 8, 200 sarrera jarriko dira salgai Internetez (www.kulturaz.eus, 11:00etan), 100 saio bakoitzerako. Eta, ostegunean, 17:00etatik aurrera Soreasuko leihatilan jarriko dira salgai gainontzekoak (sarrera 7€). Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago erosi.  Gehiago irakurri
Bihar, hilak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da 19:00etatik aurrera

Bihar, hilak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da 19:00etatik aurrera

Aurrez, 18:00etan hasita Gobernu batzordea egingo dute udal ordezkariek.  Gehiago irakurri
Azaroaren 30a bitartean aurkez daitezke San Sebastian Eguneko karrozarako proiektuak

Azaroaren 30a bitartean aurkez daitezke San Sebastian Eguneko karrozarako proiektuak

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Azpeitian egiten den haurren danborrada dela eta, Azpeitiko Udalak datorren urterako karrozaren diseinua egiteko proiektuen lehiaketa antolatu du. Karroza honetan herriko ikastetxeetako haurrak joan ohi dira. Gehiago irakurri
Kataluniako espetxeratzeak salatzeko, gaur, 19:00etarako plazan elkarretaratzea deitu du Udalak

Kataluniako espetxeratzeak salatzeko, gaur, 19:00etarako plazan elkarretaratzea deitu du Udalak

Atzo Kataluniako Generatitateko hainbat kide espetxeratuak izan ziren, aurretik ANC eta Omniumeko beste bi kide bezala. Azpeitiko Udalak espetxeratzeak salatu nahi ditu irmoki, larria etaonartezina da politika egiteagatik herritarrak jazartzea. Gehiago irakurri
Santo Tomas Egunean postuak jartzeko eskariak azaroan egin beharko dira

Santo Tomas Egunean postuak jartzeko eskariak azaroan egin beharko dira

Abenduaren 21ean izaten den Santo Tomas Eguna iristeko gero eta gutxiago falta da, eta Udala egun hori antolatzeko lanetan hasita dago. Hori dela eta, urtero gisa, azaroan eman beharko da izena txorizo postuak eta elikagaien postuak jartzeko. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information