wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiarren etxebizitza beharra asetzeko Esklabetako eraikinean gazteentzako alokairurako 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu dute
    Azpeitiarren etxebizitza beharra asetzeko Esklabetako eraikinean gazteentzako alokairurako 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu dute
    Gaur goizean sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak esklabetako eraikinean batez ere gazteei zuzenduta egingo diren alokairu sozialerako 45 etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak herritar guztiek duten etxebizitza eskubidea gauzatzeko proiektu pionero garrantzitsua izango dela azpimarratu nahi izan du: "Herritar orok du etxebizitza eskubidea, eta esklabetako eraikin historikoaren zati handi bat etxebizitzak egiteko erabiltzea, gure herriaren transformaziorako pauso garrantzitsua izango da". Read more...
  • Dena prest da elegante eta mozorro trajeek Azpeitia hartzeko
    Dena prest da elegante eta mozorro trajeek Azpeitia hartzeko
    Kaldereroek ekarri zuten pasa den larunbatean karnabal giroa Azpeitira. Trapu zaharrak ateratzeko ohiu eginda, herriko mozorro eta elegante trajean armairuetatik ateratzeko garaia zela gogorarazi zien herritarrei. Udalak ere karnabal egunetarako egitarau oparoa osatu du. Aurten, umeen festaz gozatzeko ekintzak antolatzen "indar berezia egin" dela azpimarratu nahi izan dute Mikel Ibartzabal Festa BAtzordeburuak eta Ainhoa Beristain zinegotziak.  Read more...
  • Euskal Herriko produktuen plaza bilakatu da Azoka plaza
    Euskal Herriko produktuen plaza bilakatu da Azoka plaza
    Gaur inauguratu da Azpeitiko Azoka plaza berria. 300 lagunetik gora izan dira inaugurazio ekitaldian, herriko zein eskualdeko baserritarrak, lehen sektoreko eragile ugari, eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak ere bertan izan dira. Gaurko ekitaldiaren ostean, astehelenetik aurrera, ohiko baserritarren azokez gain, bertako produktuen habia izango den elikagunea ere irekita izango da astelehenetik larunbat eguerdira bitartean.  Read more...
Azpeitiarren etxebizitza beharra asetzeko Esklabetako eraikinean gazteentzako alokairurako 45
Gaur goizean sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak esklabetako eraikinean batez ere gazteei zuzenduta egingo diren alokairu sozialerako 45 etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena. Eneko Etxeberria
Dena prest da elegante eta mozorro trajeek Azpeitia hartzeko
Kaldereroek ekarri zuten pasa den larunbatean karnabal giroa Azpeitira. Trapu zaharrak ateratzeko ohiu eginda, herriko mozorro eta elegante trajean armairuetatik ateratzeko garaia zela gogorarazi zien herritarrei. Udalak ere karnabal egunetarako
Euskal Herriko produktuen plaza bilakatu da Azoka plaza
Gaur inauguratu da Azpeitiko Azoka plaza berria. 300 lagunetik gora izan dira inaugurazio ekitaldian, herriko zein eskualdeko baserritarrak, lehen sektoreko eragile ugari, eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak ere bertan
Enpresa ideia bat garatu edo enpresa bat abian jartzeko ekintzaileentzako diru laguntzetara aurkezteko epea irekita izango da otsailaren 20a bitartean

Enpresa ideia bat garatu edo enpresa bat abian jartzeko ekintzaileentzako diru laguntzetara aurkezteko epea irekita izango da otsailaren 20a bitartean

2010ean Azpeitiko Udalak, eskualdeko beste udalekin elkarlanean aurkeztuta eta tramitatutako plan estrategikoaren baitan bi diru-laguntza lerro jarri dira abian aurten. "Ekintzaileentzako laguntzak dira eta Azpeitiko Udalak eskatzen dituen arren, eskualdeko ekintzaileentzako dira, gure plan estrategikoa eskualde izaerakoa delako, eta horregatik Iraurgi Berritzenen bidez ematen dugu aurrera", adierazi du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak.Etxeberriak zenbaki eta data zehatzak bete behar direla azpimarratu nahi izan du: "Proiektuak aurkezteko epeak eta laguntza jasoko duten pertsona kopurua zehaztuta daude, beraz, herritarrei ahal bezain pronto gurekin harremanetan jartzeko eskatu nahi diegu". Gehiago irakurri

Gaur, otsaileko ohiko plenoa egingo da

Otsaileko ohiko plenoa 19:00etan hasiko da, ordubete aurretik, gobernu batzordea egingo dute. Gehiago irakurri
Plaza atzeko aparkalekua, berrirro ere martxan

Plaza atzeko aparkalekua, berrirro ere martxan

Azoka plaza atzean berriro ere autoentzako aparkalekua izango da. 13 autorentzako lekua dago, eta autoak aldi baterako autoa uzteko izango da, gehienez 90 minutu. Aparkaleku horren helburua da, Alde Zaharrera erosketak edo enkarguren bat egitera datorren herritarrei autoa lagatzeko aukera eskaintzea. Gehiago irakurri
Azpeitiko arteria berdean landatuko dira zuhaitzak igandeko Zuhaitz Egunean

Azpeitiko arteria berdean landatuko dira zuhaitzak igandeko Zuhaitz Egunean

Datorren igandean, otsailaren 5a, izango da Zuhaitz Eguna . Iaz bezala, aurtengoan ere Esklabak eta Olatz arteko eremuan landatuko dira zuhaitzak, aurtengoan, Izarraitz Parkearen ondoko eremuetan. Hitzordua 10:30ean izango da Esklaba parean. Guztira, 75 zuhaitz landatuko dituzte, 3 gunetan. Tamaina desberdinak hartzen dituzten zuhaitzak landatuko dira. Liquidambar styraciflua, ginkgo biloba eta fagus sylvatica pago tipoa izango dira zuhaitz handiak eta txikiagoen artean astigar japoniarrak landatuko dira. “Zuhaitz ederrak izateaz gain, udazkenean kolorea emango diote abenidari”, azaldu du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegoztiak. Gehiago irakurri
Herriko argiteria berrituta, energia aurreztuko da

Herriko argiteria berrituta, energia aurreztuko da

Azken lau urteotan, pixkanaka-pixkanaka herriko argiteria osoa aldatze edo egokitzeko lanean ari da Udala. Bide horretan, argiteria zaharra baztertu eta herri osoan LED argiak jartzen ari da. Azken hilabeteotan, adibidez, 611 argi puntu edo egokitu dira. Herriko auzo desberdinetan aitu dira lanean. Zenbaitetan farola osoak aldatu dira, eta ahal izan denetan, farola mantendu eta barruko argiteria aldatu da. Auzoetan, Aratz Erreka, Oinatz, Nuarbe, Lasao eta Matxinbentan egin dira zenbait aldaketa. Herrian ere Loiolabide, Olazko Amaren Plaza, Arana, Aranagoikoa, Etxe alai, Santutxo eta Sanjuandegin eta Euskal Herria auzoetan ere argiteria osatu berritu edo egokitu da. Aldaketa guzti horien aurrekontua 200.000 eurotik gorakoa izan da. Inbertsio horrekin lehengo 92 kwtioko kontsumoa erdira jaitsiko da, eta argiaren intentsitatea hobetu kalean. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information