wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
    Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera.  Read more...
  • Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
    Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela adierazi dute. Aurten, bekaren egokitzapena dela eta udan egin zen deialdia, eta bueltan "sorpresa handia" jaso dutela aitortu dute beka jasoko zutela jakitean. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi federazioak ematen dute 3.000 euroko beka.  Read more...
    https://www.youtube.com/watch?v=Fi4MRB8F0BA
  • Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
    Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren arrastoen liburua ere badelako gaur aurkeztua. Gizon ezaguna eta maitatua da bai Azpeitian baita trikitiaren giroan ere, eta pleno aretoa gainezka izan da.  Read more...
7 langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak
Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera. 
Alpinismo klasikoan Nun mendia igo duen 'Nun dago Nun?' proiektuak jaso du Joxe Takolo Beka
Alpinismo klasikoan gauzatu zuten expedizioa udan, Pakistan eta India arteko mugan. Mikel Diez eta Iñaki Urratek osatu dute taldea eta 17 egunen bueltan igo zuten 7.135 metroko mendia. Mendizaleek "uste baino abentura handiagoa" izan zela
Panderoaren enperadore, Imanol Arregi 'Iturbide'-ren disko-liburuaren aurkezpenean
Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren
bullying
Joxe takolo beka
Antzerki topaketak
Sansebastianetako karroza lehiaketarako proiektuak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da

Sansebastianetako karroza lehiaketarako proiektuak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Azpeitian egiten den haurren danborrada dela eta, Azpeitiko Udalak datorren urterako karrozaren diseinua egiteko proiektuen lehiaketa antolatu du. Karroza honetan herriko ikastetxeetako haurrak joan ohi dira. Azaroaren 30ean bukatuko da proiektuak aurkezteko epea.  Gehiago irakurri
Antzerki Topaketen azken txanpa

Antzerki Topaketen azken txanpa

Azaroaren 1ean eman zitzaion hasiera Euskal Antzerki Topaketen XXXV. edizioari. Ordutin adin guztietara zuzenduriko hamaika ikuskizun ikusteko aukera izan da, eta ikus-entzuleek euskarazko antzerkiarekin gozatzeko aukera izan dute. Azken asteburuan, gaurtik igandera bitartean -zapatuan izan ezik- egunero antzerki obra bat ikusteko aukera izango da.  Gehiago irakurri
2018. urteko herritarren ekarpenak jasotzen jarraitzen du Udalak

2018. urteko herritarren ekarpenak jasotzen jarraitzen du Udalak

2018. urteko aurrekontuak osatzen ari da Udala, eta azken urteotan bezala elkarlan bidez osatu nahi ditu. Horretarako azaroan zehar dagoeneko osatutako arlokako mahaietan eta bestelako eragileekin aztertzen ari dira aurrekontuak udal ordezkariak. Urtero jarri ohi diren buzoi eta bestelako bideen bidez ere ari dira herria hobetzeko ekarpenak jasotzen, eta atzo, asteartea azoka plazan izan ziren ordezkariak herritarrekin iritziak elkartrukatu eta ekarpenak jasotzen.  Gehiago irakurri
Kable lapurreta dela-eta Urrestilla, Nuarbe eta Matxinbentako hainbat etxeetako telefono linean sortutako arazoak konpontzeko gestioak egiten ari da Udala

Kable lapurreta dela-eta Urrestilla, Nuarbe eta Matxinbentako hainbat etxeetako telefono linean sortutako arazoak konpontzeko gestioak egiten ari da Udala

Urrestilla, Nuarbe eta Matxinbenta auzoko hainbat bizilagun Azpeitiko Udalera deika hasi dira azken egunotan telefono linea finko eta Internetik gabe daudela adieraziz. Azpeitiko Udalak hainbat gestio egin ondoren jakin du arazoa kable lapurretak sortu duela. 200 metro kable lapurtu dituzte eta horrek eragin du hainbat auzotarako zerbitzua etetea, horrela adierazi dio Telefonicak Udalari.  Arazoaren oinarria zein den jakinda Udalak gestioak egiten jarraituko du telefono konpainiarekin irtenbidea lehenbailehen emateko.  Gehiago irakurri
'Erradikalak gara' bertso berrikusketa, Emakume txokoan, Euskal Antzerki Topaketen baitan

'Erradikalak gara' bertso berrikusketa, Emakume txokoan, Euskal Antzerki Topaketen baitan

Bihar, azaroak 22, 18:00etatik aurrera Emakume Txokoan 'Erradikalak gara' bertso berrikusketa saioa izango da herritarrentzat ikusgai. Emanaldia Euskal Antzerki Topaketen baitan antolatu da. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information