wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
saila_Kultura

saila_Kultura (151)

XXXV. Euskal Antzerki Topaketak

Antzerkia, teatroa edo arte eszenikoa. Berdin du nola deitu. Taula gainean, publikoaren aurrean, istorioak kontatzeko ekintza da. Antzinako Grezian sortuta drama, tragedia edo komedia tradizionalaz gain, gaur egun txontxongilo, mimo, pailazo edo musika eta dantzak ere badute lekua, antzerkiaren mundu anitz eta magikoan. Euskal antzerkigintzaren hasiera, 1634. urte inguruan kokatzen dute. Beraz, historia askoko tradizioa da gurean, kultur disziplina honena. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek ez dute mendeetako tradiziorik, baina ezta gutxi XXXV. edizioara heltzea. 35 urtez, euskarazko antzerkigintzaren habia izan da Azpeitia, eta izaten segitzeko konpromiso osoa dugu. Baina antzerki obrak taularatzeak, herriratzeak eta publikoa erakartzeak duen garrantziari eutsita, antzerkigintzaren etorkizuna ere badugu helburu. Horregatik, azken urteotan, antzerki munduan dabiltzan herritarrekin, Kultur Mahaiarekin eta Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean, antzerkigintzaren inguruko beste hainbat erronkari heldu diogu. Egoitza programaren bidez, Euskal Herri osoko antzerkigileek beren obra Azpeitian sortu, landu eta ontzeko aukera ezin hobea dute. Eta, aurten abian jarri nahi dugun mediazioen bidez, antzerkigile horiek herrian ditugun bitartean, ikastetxeetako gaztetxoekin bisitak egitea dugu helburu. Antzerkia herritarrei gerturatzeko. Antzerkigintza ezagutarazteko. Eta garrantzitsuena, antzerkizaleak sortzeko. Azaroan, antzerkian elkar ikusiko gara!    Josu Labaka Kultura batzordeburua   Erosi sarrerak on-line Egitaraua Antzezlanen inguruko informazioa Gehiago irakurri
Karnabalak ikusgarriak egiteagatik, eskerrak herritarrei

Karnabalak ikusgarriak egiteagatik, eskerrak herritarrei

Ikaragarriak izan dira aurtengo karnabalak. Kaldereroetatik hasi, eta Elegante Egunean zein Astelehen Karnabalean izugarria izan da herritarren parte hartzea. Horregatik, "eskerrak eman nahi dizkiegu festa hauetan parte hartu duten herritar guzti-guztiei", adierazi du Festa Batzordeak. Eguraldiak lagundu du, baina baita herritarrek ere. Ehundaka lagun izan ziren kaldereroetan zartagina eskuan zutela kaleetan kantuan. Elegante Eguna ere giro ezin hobean joan zen, eta Astelehen Karnabalekoa zaila da hitzez azaltzen. Goizean goizetik haur eta heldu, mozorrotuta ibili ziren kalean. Ikusgarria izan zen herritarrek nola landutako mozorroak atera zituzten kalera. Familian, lagun artean... adostu eta koadrila handietan landutako hamaika mozorro ikusteko aukera izan zen, goizetik ordu txikiak arte. "Herritarrek egin dituzte festa hauek ikusgarri, eta guri eskerrak ematea tokatzen zaigu", adierazi dute. Gehiago irakurri
Kultur sorkuntza indartzen segitzeko, laguntza sendoagoak talde eta norbanako berrientzako

Kultur sorkuntza indartzen segitzeko, laguntza sendoagoak talde eta norbanako berrientzako

Kultura sekulako dinamika eta datuak uzten ari da Azpeitian. Egiteko modu berriak eraikiz eta indarrak metatuz, kudeaketa elkarbanatuaren bidez, baliabide berdinekin gauza gehiago egitea lortu da; kultur aurrekontuetan ez da aldaketa handiegirik egin azken urteotan. Azken aldian, ordea, kultura sendotu eta sormena, taularen atzeandea arakatu eta indartzeko ahaleginetan ari da Udala Kultur Mahaiarekin eta herriko talde eta norbanakoekin. Bide horretan, Soreasuko eztabaida garrantzitsua da oso, eztabaida horrek, azpiegituratik haratago, kultura era integral batean lantzeko aukera eskaintzen duelako. Sormena, transmisioa eta taularatzea josi eta herri proiektuak eraikitzeko aukerak eskaini ditzazkeelako.  Gehiago irakurri
Astelehenean, 17:30ean jarriko dira 'Go!azen'-erako sarrerak salgai Soreasun eta Internetez

Astelehenean, 17:30ean jarriko dira 'Go!azen'-erako sarrerak salgai Soreasun eta Internetez

Otsailaren 25ean, zapatua, Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi izango dira Soreasu antzokian, 11:00etan eta 13:00etan. Saioetarako sarrerak astelehenean, otsailaren 13an, jarriko dira salgai 17:30etatik 19:00etara bitartean, Soreasu antzokiko takilan. Sei sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak, sei euroan bakoitza (Kultur bonoa dutenek, sarrera bat erdi prezioan erosteko aukera izango dute). Ordu berean, Kulturaz webguneren bidez sarrerak erosteko aukera ere jarriko da. Ikuskizun bakoitzerako 100 sarrera jarriko dira sarean salgai. Gehiago irakurri
'Go!azen' ikuskizuna otsailaren 25ean, Azpeitian

'Go!azen' ikuskizuna otsailaren 25ean, Azpeitian

  Otsailaren 25ean, 'Go!azen' ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko ditu Soreasu antzokian, Azpeitian. Goizeko 11:00etan eta 13:00etan izango dira emanaldiak. Eta Datozen egunotan jakinaraziko da ikusizunerako sarrerak noiz eta non jarriko diren salgai.  Gehiago irakurri
Kultura, aisialditik harago, bizi kalitatean eragiteko tresna

Kultura, aisialditik harago, bizi kalitatean eragiteko tresna

Musika pertsonen bizitzako partea da; ez agian, denontzat bizitza osoan, baina une eta etapa ugari lotzen ditugu kanta edo musika konkretu batekin. Musikak emozioak sortzen ditu, bizipenak gogorarazten dizkigu. Hala, ikasturte honetan, Udalak Juan Antxieta Musika elkolaren bitartez pauso garrantzitsua eman eta musika hezkuntza eta aisialdiarekin lotzeaz gain, pertsonen bizi kalitatean eragiteko tresnatzat baliatzen dute. Gehiago irakurri
Karnabaletan artzai inudeen kelejiran tanborra jotzen irteteko deialdia

Karnabaletan artzai inudeen kelejiran tanborra jotzen irteteko deialdia

Inauteriak gainean dira, eta azken urteotan egin bezala Azpeitiko Udalak, Artzain-Inudeenkin danborra jotzen irten nahi dutenek izena emateko epea zabaldu du. Urtetik urtera ekintzak indarra hartu du eta partehartze haundia lortu da.  Gehiago irakurri
Abiatutako bidea sendotzeko beste pauso bat kulturan

Abiatutako bidea sendotzeko beste pauso bat kulturan

  Azken plenoan aho batez onartu zen egutegi bateratuaren hitzarmena sinatu dute gaur Azpeitiko Udalak, Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak. Josu Labaka kultura zinegotziaren hitzetan, "Sanagustinen irekieratik datorren dinamika eta egiteko modu berriei bultzada eman zitzaion iaz, egutegi bateratuaren hitzarmenarekin". Iaz emaitza ezin hobeak izan zirela gogorarazi du, eta "aurreikuspenak gainditu" zirela. Hala 180 kultur ekitaldi baino gehigo izan ziren eta 35.000 ikusentzule inguru mugitu zituen Azpeitiko kultur mugimenduak. Gehiago irakurri