wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak eskaintzen duen formazio eskaintzaren baitan, DBH 2 eta 3ko ikasleen gurasoei zuzendurik, Guraso Eskolak hasi dira aste honetan. Jende ugarik eman zuen izena aste honetan egin den lehen saiorako, eta bi talde egin ziren. Datozen saioak urriaren 17 eta 24an izango dira. 

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak udazkenerako Guraso Eskolen barruan hiru tailer antolatu ditu. Nerabeen aurrean guraso bezala zer eta nola egin hausnartzen jarraitzea da helburua; eta bereziki kuadrilla eta gazte lokalen gaia jorratuko da batetik, eta sare sozialen ingurukoa bestetik. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira:

  • Gazteen zenbait errealitatez hausnartu: alkohol kontsumoa, lehen harreman sexualak …
  • Lokalak eta gazteak: zer alderdi on ditu? Zein arrisku?
  • Lokaletako alkohol eta drogen kontsumoa.
  • Lokaletako harremanak:lagun artea, sexu harremanak …
  • Guraso bezala zer eta nola egin sare sozialen erabilpenarekin.
  • Diziplina jartzea babesteko eta baloreetan hezteko, ez kontrolatzeko.
  • Ideia irrazionalak eta beldurrak: “nirekin betirako haserretuko da”, “ beste gurasoak uzten dute”, “ gaur egun normala omen da”…
  • Ikastaroak Izar Arregi psikologo-terapeutak gidatuko ditu.