wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

UDALBATZA OSOAK 2018KO UZTAILAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko uztailaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko urtarrilaren 16an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Udalaren eta bere organismo autonomiadunen 2017 ekitaldiko kontu orokorra onartzea.
3.- Udalbatzak 2015eko maiatzaren 15ean udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarrietan uko egitearen araubidea zehaztea.

4.- Azpeitiko Udalaren jabetzakoak diren Loiolako Ignazio Etorbidea 65, 81 eta 77 an dauden lokalak Gipuzkoako Foru Aldundiari 20 urterako lagatzea dohainik, Administrazio honek desgaitasun psikikoa duten pertsonentzako ekipamenduak jartzeko. Lagapen hori hitzarmen baten bidez formalizatuko da, eta bertan jasoko dira lagapenaren inguruan bi administrazio partehartzaileek kontutan hartu behar dituzten baldintza guztiak.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Azpeitiko Udalaren artean lankidetza hitzarmen bat sinatzea informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbituzak elkarri emateko.

6.- Azpeitiko "Alde Zaharra" 1. HEn kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea.

7.- Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.

8.- Alkatetzak 2017ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.

Azpeitia, 2018ko urriaren 1a -UDALAREN IDAZKARIA,-Olatz Eizaguirre Orbegozo

Ministerio de Hacienda y Función Pública
Reg. Gral. de la Subdel. Gob. en Gipuzkoa

Akta