wrapper

Oharrak

Atzo, urrian 2, hileko ohiko plenoan Sare Herritarra ekimank aurkeztutako mozioa onartu zen aho batez. Honakoa dio idatziak: 

 

Pasa den apirilaren 8an Arabako Batzar Nagusiak presoen urrunketa politikarekiko ezadostasuna azaltzen zuen mozioa onartu zuen.

Hítzarmen honekin Euskal Autonomi Erkidegoko hiru Batzar Nagusien akordiora iristen gara, 2016ko abenduaren 14ean Gipuzkoan eta 2017ko ekainaren 7an Bizkaian onartutakoen ondoren.

Egun berean, aho batez onetsi zuten Euskal Autonomi Erkidegoko sindikatuek: ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxalde.

Gure udalerrian, egun, preso daudenak hauek dira:
Josu Urbieta. Mont de Marsan 197km
Joseba Segurola. Lannemezan 268km
Gotzon Aranburu. Villena-Alicante 732km


Ondorioz, udalbatzak honakoa onartzea dugu herburu:
Lege orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien bergizarteratze printzipooen arabera, adíerazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatík, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe-polítika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubídearen alde.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information