wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herritarren bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzen segitzen du Udalak. Bide horretan, Azpeitia Ibili edo Kirol Orientzaio Zerbitzua bezalako eskaintzak sustatzen ditu. Herritarren bizitza aktiboa bultzatu asmoz, udan, pauso bat gehiago eman eta Loiolan, Aldakaitz baserriaren ondoan, Loiolan, ariketa fisikoa eta aisialdia lotzen dituen parke osasuntsua jarri zuen. Datorren astean, urriaren 2 eta 5ean, parkeko makinen erabilera ona nola egin azaltzeko orduerdiko lau saio ireki egingo dira, 14 urtetik gorako herritarrentzat. Interesa duenak zehaztutako ordutegian bertara agertzea besterik ez du. Saioak doan izango dira, eta euria egin arren, Maider Aizpurua saioen gidaria bertan izango da.

SAIOAK

URRIAK 2 (asteartea)

1.saioa, 15:30-16:00
2. saioa, 16:00 - 16:30


URRIAK 5 (ostirala)

1. saioa, 11:15-11:45
2.saioa 11:45-12:15

Ariketa fisikoak osasun fisikoan eta mentalean onurak eragiten dituela jakinekoa da. Horretaz gain, sozializaziorako ere bide ederra da. Azken urteotako eskaera bati erantzunez, hainbat leku aztertu ostean, Loiola atzean, Aldakaitz baserriaren ondoan egin da aisia eta ariketa fisikoa elkartuko dituen parkea.

Sei makina daude bertan:

1.- Ibili: Goiko eta beheko gorputz-adarreko muskuluak indartzen ditu, eta malgutasuna hobetzen du. Biotz-biriketako funtzioa hobetzen du.
2.- Arraun: Zangoak eta pektoralak indatzen ditu eta beheko gorputz-adarreko mugimendu osoa ahalbidetzen du. Biotz-biriketako funtzioa hobetzen du.
3.- Lema: Goi gorpuzt-adarreko muskuluak indartzen ditu, eta besaburu-eskumuturren malgutasuna eta arintasuna.
4.- Hockey: Beheko gorputz-adarreko mugikortasuna hobetzen du, eta koordinazioa-oreka lantzen du. Biotz-biriketako funtzioa hobetzen du.
5.- Pektorala: Goiko gorputz-adarreko muskuluak indartzen ditu; pektoralak, deltoideak eta bizepsak.
6.- Zango-luzatze: Beheko gorputz-adarreko muskuluak indartzen ditu; koadrizepsak, bikiak eta ipurmasailak.