wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ostiral arratsean aurkeztu zen urriaren 12 eta 13an egingo den II. MetalTop jaialdia. Bi egun horietan, gaztetxo zein helduentzako bost ikastaro, bi kontzertu eta erakusketa izango dira Azpeitian. Josu Labaka Kultura Batzordeburuak "herriko kultura aberastera" datorrela topaketa azpimarratu zuen: "Eskerrak jaialdi hau posible egiten duzuen guztioi. Honen atzean mimoz egiten den lan handia dago. erreferentzia lortzen ari da ekimen hau, eta egiteko modu hauetan, herritik sortutakoa bultzatuz, ibilbide bat egiten ari gara", adierazi zuen. 

Agustin Jimenez antolakuntzako kideak Udalaren jarrera "txapela kentzeko modukoa zela" azpimarratu zuen. "Elkarlan estua dugu. Behar ditugun azpiegitura eta baliabideak askura jartzen zaizkigu eta ohorea da elkarlan hau. Beti ez baita horrela izan", gaineratu zuen. 

 

EGITARAUA

Urriak 12a: Gaztetxoentzat ikastaroa


12:00etan hasiko da ikastaroa Soreasu antzokiko Azpeitiko udal musika bandaren egoitzan. Goiz eta arratsalde lanketa bereziak egingo dituzte taldean nola jotzen den ikasteko.  

18:00etan, Sanagustin Kulturgunean kontzertu txiki bat eskainoko da. 

22:00ak aldera, Tuba polka kontzertua Azoko Plazan

Urriak 13: Goizetik gauera arteko eguna

10:00etan Pablo Fernandez, Tuba eta Bonabrdino beroketa Azpeitiko udal musika bandaren egoitzan.

10:00etan. Soreasuko oholtza nagusian, David Muñoz, bokilarekin lanketa, metalezko musikari guztientzat.

10:40ean deskantsua

10:45ean Tuba Jaialdia kontertuko lehen entsaioa Azpeitiko udal musika bandaren egoitzan. 

10:45ean Soreasuko oholtza nagusian, David Muñoz, ikasketa teknikak eraginkorrak musikan hitzaldia. 

11:15ean Hamaiketakoa Soreasu antzoki sarreran.

11:45ean, Tuba Jaialdia kontertuko bigarren entsaioa Azpeitiko udal musika bandaren egoitzan.

11:45ean Spanish Brass taldekideekin lehen masterclassa (musika tresna bakoitza areto baten izango da) .

13:45ean, deskantsua.

14:00etan IX. Tuba Jaialdia kontzertua Azpeitiko plazako kioskoan. (eguraldi txarra bada Sanagustinpen).

15:00etan Bazkaria Sanagustin Kulturgunean.

17:00etan Soreasuko oholtza nagusian, Spanish Brass-en bigarren masterclass, ganberako musika lanketa.

19:00etan Masterclass amaiera.

20:00etan Spanish Brass taldearen kontzertua Soreasu antzokian. ViBRASSions. Berain 30 urteko ibilbideko kanta esanguratsuenetako batzuk joko dituzte nazio artean ospetsua den talde honek.