wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren ostiralean, irailak 28, jokatuko du Jon Alberdi azpeitian pilotari gazteak profesionaletako lehen partidua. Berarentzat pauso garrantzitsua izateaz gain, Ilunpe pilota elkartearentzat zein Azpeitiko Udalarentzat egun garrantzitsua izango da. Ez baita egunero gertatzen herriko kirolari batek herrian bertan debutatzea, eta bere ondoan izango dira. 

Astebeteren faltan, Jon Alberdi bera, Xabier Aldalur Ilunpeko kidea eta Estitxu Elduaien kirol batzordeburua Izarraitz pilotalekuan izan dira. Baina ez dira egun hauetan pilotalekuan dabiltzan bakarrak, izan ere Ilunpeko haurren entrenamenduez gain, Alberdirekin pilota jaialdian izango diren pilotariak ere bertan dabiltza entrenamenduetan, frontoia ezagutu asmoz. 

Hirurentzat garrantzitsua da Alberdiren debuta Azpeitian izatea: "Profesionaletara saltoa egingo zuela jakin genuenean, Ilunperekin batera, lehen partidua Azpeitian jokatzeko ahalegina egitea adostu genuen. Eta lortu dugu", adierazi du Elduaienek. Ilunpekoentzat ere "inportantea da saltoa" herrian ematea. 

Alberdi Jon Ander Albisu lagun duela, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuz estreinatuko da profesionaletan. Jaialdia osatzeko, berriz, goi mailako beste bi partida jokatuko dira, biak ere Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusirako sailkatze neurketakoak: lehen partida, Iñaki Artolak eta Axier Arteagak jokatuko dute; eta bigarrena, Victor Estebanek eta Unai Lasok.

Sarrerak ohi baino merkeago

Dagoeneko 326 sarrera daude salduta, baina oraindik ere eros daitezke, 25 euroren truke. Sarrerak ohi baino merkeago jartzea erabaki da dute. Batez ere "gazteentzat-eta sarrera ordaintzeko erraztasunak eman asmoz" hartu dela neurria azaldu du Elduaienek. Sarrerak egunean bertan, lehiatilan 8:00etatik aurrera erosi ahal izango dira. Aurrez, Internetez ere eros daitezke.