wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak eskaintzen duen formazio eskaintzaren baitan, DBH 2 eta 3ko ikasleen gurasoei zuzendurik, Guraso Eskolak egingo dira urrian. Hiru lan saio egingo dira, urriaren 10, 17 eta 24an, 18:30etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek urriaren 8a arte dute aukera. 

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak udazkenerako Guraso Eskolen barruan hiru tailer antolatu ditu. Nerabeen aurrean guraso bezala zer eta nola egin hausnartzen jarraitzea da helburua; eta bereziki kuadrilla eta gazte lokalen gaia jorratuko da batetik, eta sare sozialen ingurukoa bestetik. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira:

  • Gazteen zenbait errealitatez hausnartu: alkohol kontsumoa, lehen harreman sexualak …
  • Lokalak eta gazteak: zer alderdi on ditu? Zein arrisku?
  • Lokaletako alkohol eta drogen kontsumoa.
  • Lokaletako harremanak:lagun artea, sexu harremanak …
  • Guraso bezala zer eta nola egin sare sozialen erabilpenarekin.
  • Diziplina jartzea babesteko eta baloreetan hezteko, ez kontrolatzeko.
  • Ideia irrazionalak eta beldurrak: “nirekin betirako haserretuko da”, “ beste gurasoak uzten dute”, “ gaur egun normala omen da”…

Ikastaroak Izar Arregi psikologo-terapeutak gidatuko ditu.

Tailer horietan guztietan batera edo banaka hartu daiteke parte, eta horretarako izena eman behar da, hiru bide daude horretarako:
- Korreo elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
- Gizarte Zerbitzuetako sailean.
- Telefono zenbaki honetara daituta, 943 15 71 92.

Izena emateko epea urriaren 8an bukatukoda.

Saio bakoitzaren prezioa 1,5€koa izango da eta ordaintzeko ezintasuna dutenek beka bidez diru laguntza jaso dezakete. Horretarako Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete.