Norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte eta lanarloko bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizartera tzea errazteko, Azpeitiko Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal laguntza du ohiko etxe bizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko.
Hala, gaurtik abenduaren 1era bitartean eskatu daiteke 2018ko Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko laguntza hori. Udalaren helburua da ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei diru laguntza honen bidez laguntza ematea, askorentzat karga handiegia den horri aurre egiteko. Horretarako 10.000€-ko diru laguntza linea du 2018ko aurrekontuetan.
Laguntzaren inguruko informazio osoa kontsultatu.