Arana kaleko Zentenarioko etxe atarien aurreak faseka berritzen aritu da Udala. Azken fasean, 2 eta 4 portalen aurreko lurra berritu da, eta barandilla berria ezarri da.
Obrak egiterakoan, hainbat bilera egin dira bizilagunekin, eta haien ekarpenekin osatuta da berritzea.
Bukatu berri den fasearen aurrekontua 21.000€ ingurukoa izan da.