wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Aste honetan, Azpeitiko Udalak EHUko udako ikastaroen baitan antolatuta, 'Herriak eta kaleak, gizarteak eraikitzeko plazak. herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian' egin da Miramar jauregian. 40 lagunek herrietan garatzen diren hainbat ekimen, proiektu eta politikaz hausnartu dute, hezkuntza eta kultura ikuspegitik bereziki. Ikastaroaren helburua herri hezitzaile kontzeptuaz erreflexioa egin eta herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea izan da. Leire Goenaga Hezkuntza zinegotzia "gustura" da ikastaroak emandakoarekin. "Udal instituzioen eta herri mugimenduen ekarpena kontutan hartuz, hezkuntza eta kultura oinarri izanik hainbat adituren hausarketak entzun eta ideiak elkarbanatzeko aukera izateaz gain, bai herri hezitzaile filosofian, bai kultur munduko Euskal Herriko hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan da, eta oso aberasgarria izan da", azpimarratu du.

Esperientzia ona izanik aurtengoa, aurrerago ikastaro gehiago antolatzea ere ez du baztertzen: "Deustuko Unibertsitatearekin, UEUrekin zein beste hainbat eragilerekin antolatzen ditugu ikasturtean zehar formaziorako ikastaroak. Aurtengoan, EHUko udako ikastaroekin probatu dugu, eta emaitza positiboa eta ona izan da. Aurrera begira ere urratutako bidean, gai desberdinen inguruko ikastaroak antolatzeko aukerak aztertuko ditugu", gaineratu du. 

IKASTAROAK EMAN DUENA

 

DENON ARTEAN EGINDAKO HERRIA, DENONTZAT
Arantzazu Muñoa,Hik Hasi Pedagogia aldizkariko kideak eta Joxe Garmendia, EHUko irakasleak

Hezkuntzaren funtzioa kulturaren transmisioa dela azaldu dute, hots, metatu den jakinduria zientifikoa, historia, balioak, ohiturak eta abar transmititzea. Adieraziz, baita, eskolak funtzio eraldatzailea izan beharko lukeela.

HERRIA, HIZKUNTZA, KULTURA, GENEROA
Lorea Agirre, Jakin aldizkariko Zuzendaria
Feminismoak emandako ekarpenetik, herri hiri bizigarrietara nola joan azaldu du. Herria eta euskaraz. Kontsentsuaz eta kontsentsu ezaz ere aritu da, garrantzitsua konplizea izatea dela adieraziz. Bizitzaren politizazioaz eta bizi garen inguruneaz ere aritu da.

HIRIA ETA GARAI ALDAKETAK. HEZKUNTZA ETA KULTURAREN ELKALANA
Joan Subirats , Bartzelonako Udal Gobernuko Kultur ordezkaria.

Globalizazioaren garaian gaudela ahaztu gabe hirietan garatzen diren hainbat ekimen, proiektu eta kultur politikaz aritu da. Aldaketa garaian gaudela, ez krisi garaian, Mundua aldatzen ari da: familia, auzoak, lana, gutxien aldatu dena eskola. Digitalizazioa eta indibidualizazioa garaian gaudela azpimarratu du. Mundu konplexua, planoa, homogeneoa, baina berezitasun askorekin.
Mahai-ingurua

HERRI HEZITZAILEAK: ZERTAN ARI GARA ETA NORA GOAZ. Herri ezberdinetako esperientziak Moderatzaile: Joxe Garmendia

Ordiziakoa, Gipuzkoa, Belen Maiza, zinegotziak azaldu du, azken 10 urte hauetako lan sakona azalduz. Egun, 25 bat elkarte eta eragileek parte hartzen dute Proiektuan eta Udal osoaren babesa dauka . Urtero egiten dena memoria ezberdinetan jasoz.

Azpeitian, Gipuzkoan, hezkuntza arloan egindako lanaren berri Leire Goenagak zinegotziak eman du. Azpeitian, «hezkuntza eredu parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra» bultzatzeko proiektu berriaren berri eman zuen. Herri mailako hezkuntza proiektu hori hiru zutabe azalduz: Hezkuntza, Udala eta Herrigintza. Baita ere azaldu du Herri hezitzaile ikuspegitik egiten diren ekimenen diagnostiko egingo dela

Ibon Iza, Dimako (Bizkaia) zinegotziak, hango prozesu bitxiaren azalpenak eman ditu: Ikasi eta desikari beharra azalduz; jentil eta jentiltxu azalduz; dimostarren berri emanez.

Nora Salbotxek. Baztanen, Nafarroan, egiten ari diren ekimen hezitzaileen azalpena eman. Mutil dantzaren inguruko berri eman zuen. Haurra sujeto politikoa zela adieraziz

 

KULTURGINTZA ETA HERRIGINTZA: SORKUNTZA, PLAZA, KOMUNIKAZIOA ETA TRANSMISIOA
Gotzon Barandiaran

Euskal herritarrek euskal kulturarekiko duten atxikimendua urterik urtera gero eta urrunagoa doala azaldu du. Kulturzaleak galtzen ari dela eta noski, kulturzalerik gabe ez dagoela kulturaren ekosistema osasuntsurik. Euskal kulturaren arazoa, estrukturala dela adierazi du. Euskal kulturak bizi duen egoerari aurre egiteko modu bakarra euskal kulturaren ekosistema osatzen dugun eragileen arteko auzolana / elkarlana / sinergia da. Klientelismoa, alderdi politikoan ere izan ditu hizpide.

KULTUR SORKUNTZEN TRANSMISIOA
Iratxe Retolaza Gutierrez

Kultur transmisioaren adarrak izan du hizpide, eta eskuragarritasunaren zein birsorkuntzaren oinarriez ohar batzuk eman ditu. Ondoren euskal kulturaren transmisioan erroturiko hainbat joera aipatuko ditu, baita joera horien ajeak eta erronkak. Bukatzeko transmisio eraginkorrerako proposamen zenbait egin dira, eta horretarako hiru gako hauek proposatu: diziplinartekotasuna sustatzea, eragileen arteko saretzea eta zehar-lerro bilakatzea.

Mahai-ingurua HERRI KULTURA ETA SORKUNTZA Herri ezberdinetako esperientziak
Moderatzaile: Gotzon Barandiaran.

Josu Labakak, Azpeitiko kultur mugimenduaren gaur egungo loraldia
Loraldia ez da egun batetik besterako udaberria izan; 20 urteko udaberri eta neguen emaitza baizik. 1998an, Uztarria Kultur Koordinakundea sortzearekin hasi zen. Uztarriak hiru hanka zituen: Euskara, komunikazioa eta kultura. Garai hartan hasi zen kulturgintza saretzen eta proiektu estrategiko komunetan pentsatzen. 20 urte dira, baina ibilbidea hasi besterik ez da egin. Elkar ulermenerako eta elkarlanerako piezen arteko puzzlea osatu dugu, eta etorkizuna dugu aurrean.

Nerea Zubiak, ELTZIA egitasmoa
Eltzia zenbakitan: eraikin 1, 40 kolektibo, 500 erabiltzaile baino gehiago, 5 azpi eltze (musika eltzia, gorputz eltzia, herri mugimenduen eltzia, auzo eltzia eta sormen eltzia), miloi bat euro inbertituak, hamaika ilusio eta egiteko modu bat. Kudeaketa partekatua oinarri duen egiteko modu bat: Administrazioa eta herri mugimendua. Bakoitzak bere eskubide eta ardurekin.


Andrea Aiape, Gernikako ASTRAko kidea
2005ean herriko gazteek okupatu eta Astraren inguruan herritar babes sare zabal eta anitza sortzea lortu zuten. Horri esker, udalak eraikina erostea erabakitzen du eta hitzarmen bat sinatzen du Astra Koordinadorarekin: udal eraikinaren kudeaketa Astra Koordinadoraren esku geratzen da. Astra pertsonen eta taldeen ahalmen sortzailea eta soziala ditu oinarri eta helburu. Ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bilatzen duten ideien eta ekintzen hedapena barne hartzen ditu.

Filipe Bidart, Etxauziako kidea

Etxauzia Nafartarren Etxea elkartea Ipar Euskal Herrian Euskal Herri osoari begira sortutako proiketu kultural zabala da. Lehen helburua herri nafar horretan dagoen Etxautz gaztelua erostea da han mota guztietako ekintzak antolatzeko. Hori lortzeko Ipar zein Hegoaldeko partaideak baina baita ere euskal diasporaren partaideak erakarri nahi dituzte, haien hitzetan "Munduko Euskal Etxe guztien Ama" eraikitzeko. 2017an elkarteak 215 kide eta 2.500 sostengatzaile ditu

 

ONDORIOAK, PROPOSAMEN ETA EKARPENAK

  • Euskararen garrantzia, eta baita ere honen inguruan garatzen den politika.
  • Hezkuntza eta kultur politikaren garrantzia
  • Diseinua egiterakoan, hausnarketa beharra, bakoitzak berea egin behar. Proiektu guztian bereziak direla, eta bakoitzak bere errealitatera egokitu behar duela.
  • Ez dela berdin herri txiki euskalduna edo hiri handi elebiduna.
  • Boterearen garrantzia, eta baita ere udal teknikarirenak. Kultur politikaz hausnartu beharra.
  • Partaideek ekarpen asko egin zituzten horien artean, Joxe Mari Agirretxek (Porrotxek) zera planteatu zuen, kultur lobby baten beharra herritik ateratzen diren egitasmoak sendotzeko, euskara eta kultura sendotzeko